slide

  • Aurre egin diezaiogun LGTBIfobiari

    LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, baina ez daukagu zer ospatzerik; homofobia, transfobia eta hainbat fobia gure gorputz eta arimetan jasaten baititugu gaur egun ere. (gehiago…)

  • Gazte  Abertzaleakek  omenaldia  egingo  dio  larunbatean  Nestor  Basterretxeari,  Eusko  Alkartasuna  eta  Fundazioarekin  batera

    Gazte Abertzaleakek omenaldia egingo dio larunbatean Nestor Basterretxeari, Eusko Alkartasuna eta Fundazioarekin batera

    Gazte Abertzaleakek larunbat goiz honetan, maiatzak 6, Hondarribian Nestor Basterretxea alderdikideari omenaldia antolatu dio, Eusko Alkartasuna eta Alkartasuna Fundazioarekin batera. “Euskal Herritik mundura; mugak eta elkartasuna” izenpean egingo da mahai-ingurua eta omenaldia Kultur etxean eta Arma plazan burutuko dira, hurrenez …

  • Maiatzaren  Lehena,  gazteok  borrokan

    Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

    2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz. (gehiago…)

2017ko Aberri Egunean, Gernikatik independentziara!

11 Api, 2017 Adierazpena, Gernika, Independentistak

Herri honek prozesu independentista bat behar du eta horregatik Aberri Egunean Gernikan izango gara Independentistak sareak eta Gernika Batzordeak deituriko manifestazioan! #AberriEguna2017


2017ko Aberri Eguna apirilaren 16an izango da, eta 26an Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena. Bi datak elkarlotu eta aurtengo Aberri Eguna Gernikan ospatzea erabaki genuen, bere momentuan kaleratu genuen moduan. Beraz bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta “Askatasuna eta bakea… Euskal Herriak ERABAKI!” lemarekin GERNIKA BATZORDEAk eta INDEPENDENTISTAK Sareak antolatuta apirila osoan zehar Gernikan burutuko diren ekimen, ekitaldi eta mobilizazioen artean kokatuta dago aurtengo Aberri Eguna.

Estrategia genozida baten baitan burututako gizateriaren aurkako krimena izan zen Gernikako bonbardaketa. Baina Gernika eta sarraskia hain gordin erakusten duen Picassoren “Guernica” margolana askatasunaren eta bakearen ikur bilakatu dira mundu osoan eta, batez ere, euskal herritarron artean. Sarraskitik, sufrimendutik eta injustiziatik askatasunera egiten du jauzi Gernikak. Hondamendiaren erdian, herri libre batera berarekin hegan egiteko deia luzatzen digu “Gernikako txoriak”. Gernikatik independentziara.

Uste dugu Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena Euskal Herriaren etorkizunari buruzko hausnarketa sakona egin eta urratsak zehazteko unea dela. Euskal Herrian zehar burutzen ari den herri galdeketa prozesuaren erdian ospatuko dugu aurtengo Aberri Eguna. Erabakiaren garaian bete betean sartuta gaude eta ordua iritsi da menpekotasunezko iraganari loturik mantentzen gaituzten kateak apurtu eta etorkizunera jauzia egiteko. Dependentziaren kalteak egunero nozitzen ditugu eta geure buruaren jabe izatea ezinbestekoa da gure herriaren etorkizuna eraikitzeko arlo guztietan: politikoan, ekonomikoan, sozialean zein kulturalean.

Katalunia eta Eskozia independentziara bidean urrats sendoak egiten ari dira eta guk ezin dugu tren hori pasatzen utzi. Euskal Herriarentzat ere argi dago zein den alternatibarik onena: estatu propioa eratu eta lehen Euskal Errepublika Independientea proklamatu. Horrexegatik, Aberri Egunean gure prozesu soberanista bultzatuko duen gehiengo sozial independentista herriz herri aktibatu eta eratzeko deia egiten dugu.

Sigla politiko eta sentsibilitate zehatzen gainetik apirilaren 16an gernikako Aberri Egunean parte hartzeko deia egiten diegu euskal herritar guztiei, denok batera “Gernikako txoria” paparrean, iragana oroituz, etorkizuna eraikitzeko konpromisoa konpartitzeko eta lau haizeetara argi eta garbi esateko: Euskal Estatu demokratiko eta sozialari BAI! Euskal Errepublikari BAI!

EGITARAUA
Aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu Aberri Egunak, eta egun osoko egitaraua izango da. Aldarrikapena izango da nagusi eguerdiko 12etan Udaletxeko Plazan hasiko den manifestazioan eta amaieran Pasealekuan burutuko den ekitaldi politikoan.

Ondoren, ospakizunaren txanda etorriko da eta, jai giroan, egitarau zabala izango da Gernikan gauera arte. 15:30etatik aurrera Pasealekuan bertan erromeria izango da eta ondoren kontzertuak gauerarte. Merkurio Plazan haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute Irrriek Lagunek 16:00etatik aurrera.

Jateko eta edateko aukera ere izango da Pasealekuan. Ekitaldia amaitu bezain laster txosna handi bat eta janarien karpa zabalduko dira. Ohiko bokatez gain, bertan erreko diren 2.000 euskal oilasko-izter dastatzeko aukera izango du jendeak.

Informazio gehiago hemen