slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Aberri Eguna 2010

4 Api, 2010 Kronika

aberri-eguna-w-11Gazte Abertzaleakek urteroko legez, Aberri Eguna ospatu du asteburu interesagarri eta polita antolatuaz. Aurtengoan JERCeko lagunen delegazio batek parte hartu du asteburuan, batetik GaztEHerria proiektua bertotik ezagutuaz eta bestetik Gazte Abertzaleakek antolaturiko asteburuan aktiboki parte hartuz.

Oso asteburu aberasgarria izan da, ahazten zailak izaten diren horietakoa.

GaztEHerria: Hilabete luzeetako lanaren ostean, Apirilaren 2an habian jarri da GaztEHerria, hainbat gazte erakundek sortutako mugimendua da non gure herriaren alde lan aktiboa egin nahi duten gazte independentista eta ezkertiar ororentzako gune bat sortu nahi duen.

Durangora hurbildu ziren Gaztekideek sorpresa eta ilusioz beteriko egun batetan partehartu ahal izan zuten, non egun osoan zehar antolaturik zeuden ekintza eta kontzertuez disfrutatu zuten.

GaztEHerriaAberri Eguna: Urtero bezala Gazte Abertzaleak ere bere Aberri Egun propioa ospatu zuen, aurtengoan Eusko Alkartasunak Oiartzunen duen Alkartetxean.

Bertan larunbatean elkarkidetza bazkari bat izan zuen bere militanteekin eta Kataluniatik etorritako delegaritzarekin. Honen ostean Alberto Unamunzagaren eskutik hitzaldi bat izan zuten alkartetxean bertan, non Albertok Euskal Herriak azken hamarkadan jazotako prozesu ezberdinez hitz egin zuen. Oso hitzaldi interesgarri eta aberasgarria izan zen Unamunzaga jaunak emandakoa eta bertaratutako militante eta delegaritzek galdera oro egiteko aukera izan zuten.

Honen ostean Gaztekideek disko-festa afaria izan zuten egunari behar bezalako amaiera emateko.

Gazte Abertzaleakek iragarri bezala, igandean, Independentistak mugimenduak proposatutako ekitaldiekin bat egin zuen. Batzuek antolaketan aktiboki parte hartuaz eta besteak martxan arituaz, Irun eta Hendaiako kale guztiak busti zituen giza uholdea bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten.

Espainiar eta Frantziar estatuetatik independente eta Europar Batasunaren barnean beste Euskal Herria bat posible delako konbentzimenduan, ez zen momenturik egon zeinetan gure gazteek ·independentzia· oihua ez zena entzuten.

Ekitaldi jendetsu honen ostean Eusko Alkartasunak urtero Aberri Eguna dela eta antolaturiko anaiarteko bazkarian parte hartu genuen. Mila militante inguru bildu ziren Oiartzungo Madalensoro frontoian. Postreetan Maider Carrere Gazte Abertzaleakeko Idazkari nagusiak eta Pello Urizar Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusiak bertan bildutakoei hitz-egin zieten.

Maider Carrerek interbentzioak ireki zituen non Euskal Herriaren egungo egoera salatuaberri-eguna-w-18 zuen lehenik eta behin. Carrerek salatu nahi izan zuen, “Espainia deritzon estatu horrekin berdindu nahi gaituztela eta horretarako eraldatu; sistema zaharkitu, ezeztatu eta gutxitu horren beste biktima bat izan gaitezen nahi dute, 30 urtetako garapena eta berrikuntzak eta 30 urtez eraikitako herri solidarioa suntsituaz.” Honen aurrean Gazte Abertzaleakek “giza eskubide ororen defentsan” jarraituko duela azpimarratu zuen, “posizio ez biolentoetatik soilik aurrera egin ahal izango baitugu soilik gure Estatu eskubideetan”; eta era berean ere azpimarratu nahi izan zuen “lozorroan dauden eragile eta pertsonen batuketa” dela bide hori aurrera eramateko helburu estrategikoa.

Donostiar buruzagiak ez zuen dudarik “Euskal Herria gure nazio bakarra eta bateratua” dela azpimarratzen beste zenbait politikariek Euskal Herriko errealitate desberdinek eraman behar dituzten politika erregionalistei buruzko adierazpenei erantzuna emanaz, Carrereren ustez adierazpen hauek “2011ko hauteskundeei begirako interes alderdikoiei eginak baitira”.

Carrerek ziurtatu zuen Eusko Alkartasunak aurrera eramaten ari den estrategiarekin “isildu nahiko gaituzte” baina hau “gauzak ongi egiten ari garenaren seinale besterik ez da eta bide egokia hartu dugunaren seinale” nahiz eta jakin “ez dela bide erraza izango”. Eraso guzti hauen aurrean “Eusko Alkartasunak beti izan duen Giza Eskubideen defentsa, konbikzio demokratikoa eta instituzioetan egindako lana” azpimarratu zituen. Horregatik ziurtatu zuen “Euskal Herria gure aberriaren eraikuntzaren parte aktiboa izaten jarraituko dugula”.

Carrerek Euskal Herriaren alde Eusko Alkartasunan lanean egunero ari diren militante, zinegotzi, kargu publiko, eta gainontzeko beste pertsonei eskerrak emanaz amaitu zuen bere diskurtsoa, eta batez ere aipu berezi bat izan zuen Eusko Alkartasunako batzorde iraunkorrarentzat (Ikerne Badiola, Santi Merino, Mariano Alava eta Pello Urizar) ekaitz garai hauetan egiten ari diren lan onarengatik.