slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

#AbokatuakLIBRE

12 Urt, 2015 Prentsaurrekoak

Gaurko egunean, hilak 12, goizaldean Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalak eskatuta egin dituen atxiloketak gogor salatzen ditugu. Euren militantzia politikoagatik soilik hainbat euskal herritar atxilotu dituzte talde terroristako kide eta Ogasunaren kontrako delituak egotzita. Ez da kasualitatea gaurko egunean Madrilen 35 kide defendatu behar zituzten hiru abokatu atxilotu izana. Ez da kasualitatea ez, gaurko egunean Euskal Herriak hasi zuen konponbiderako prozesua sutan jarri nahi dutenek beraien mugimenduak egin izana.

Espainiako sasijustiziari ohituta egon arren, nekatuta gaude bake prozesua zapuztu nahi dutenekin. Espainiako Gobernuaren hanka jartzeak eta Frantziako Gobernuaren entzungorrak salatu nahi ditugu ozen. Ez dezatela pentsa “jake” eta geroko “mate”arekin euskal herritarrok hasi genuen prozesuarekin bukatu dutela. Herri honek larunbatean argi adierazi zuelako giza eskubideak, konponbidea eta bakerako bideak ez dutela atzera bueltarik. Herri honen ilusioa ez dute inoiz belztuko, herri honek bakearen eta eskubide zibil eta politikoen alde lanean jarraituko du eta.

Abokatuak eta beste atxilotuak LIBRE! 35ak ere LIBRE!