slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Alardean ere, defenda dezagun parekidetasuna

8 Ira, 2015 Adierazpena

Gazte Abertzaleak osatzen dugun gazteok aurten ere Jaizkibel konpainiari gure babesa aktiboa emango diogu, udaleko arkupetara zein Hondarribiako kaleetan zehar txalotzera joanez. Gure babesa emango diogu Hondarribiko kaleetatik emakumez zein gizonez osaturiko alardea parekideari eta euren bidea jarraituko dugu, jai giroan ere hain beharrezkoa den sexismoaren aurkako aldarrikapena eginez.

Aurten inoiz baino eraso sexista gehiago jaso ditugu Euskal Herriko jaietan eta uda bukatzear dagoenean, herri honetako sexismoz beteriko jai-giro pozoitsua salatu nahi dugu gizarte guztiaren aurrean. Urratu ditzagun tradizio faltsuen kateak, eta utz dezagun jai giroa denontzat baketsua, alaia, parte hartzailea eta bereziki, parekidea izan dadila.

Urtero esaten dugun legez, aurten ere gogoratu nahi dugu egunero arrazoigabeko jarrera sexistek milaka pertsonen bizia aurrera era normal batean eramateko oztopoak jartzen dituztela. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola berrematen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume presentzia eskasa, etab.

Aldi berean, PSE-EAJrenak diren Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa eta Hondarribiako Udalak alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa onartezina eta erabat lotsagabea ikusten dugu. Beste behin ere, urtean zehar emakumeen eskubideez hitz gozoz inguratzen diren horiek, sexismoaren alde jarriko dira.

Hau dela eta, Alardea bezalako egun batean, Gazte Abertzaleakek bere atxikimendua helarazi nahi die Jaizkibel konpainiako kideei, beraien aldarrikapenak geureak egiten ditugula ere.

Gora jaizkibel konpainia!