slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Aliantza Libre Europarreko gazteek espainiako Abortuaren erreformaren legeari uko egin diote

14 Ots, 2014 EFAY

Aliantza Libre Europarra alderdiko gazteria (EFAy ingeleraz) ostegunetik bilduta dago Compostelako Santiagon. Europa guztitik etorritako 40 ordezkaritza, 3 egunetan zehar guztioi eragiten diguten gaien inguruan eztabaidatu, egiaztatu eta erabakiak hartzen dituzte.

Eztabaida hauetako bat izan da espainiar gobernuak aurrera eraman nahi duen abortuaren legearen erreforma hain zuzen. Gazte Abertzaleak eta Galiza Nova BNGko gazte erakundeak aurkeztutako idatzia onartua izan da EFAyko Asanblada Orokorrean.

Gazte Abertzaleakeko Nazioarteko Idazakariak, Asier Gomezek, EFAyk hartu duen erabakiaren inguruan zera esan du: “ Espainiako alderdi popularrak aurrera eraman nahi duen erreforma latza guztiz arbuiatu ez ezik, oraindik eta oraingoz indarrean dagoen PSOEren legea ere urria iruditzen zaigu guztioi. EFAyko ordezkariok argi dugu abortoaren eskubidea askea izan behar duela, emakumeek dutela erabakitzeko eskubidea eta horren aldeko agertzen gara guztiz”.

Zuzendaritza berria

Beste erabaki batzuen artean, EFAyk hurrengo bi urtetarako Zuzendaritza berria hautatu du: Rocu Garoby Korsikarra izango da EFAyko lehendakaria berriz, eta zuzendaritza-kideen artean, Gazte Abertzaleakeko Alvaro Goñi nafarra izendatu dute beste behin.

“It’s time for Self-Determination (Autodeterrminazio garaia heldu da)” lemapean, Europa guztiko estatu gabeko nazioen bilera handia ari dira ospatzen. Urtero egiten den bilera bada ere, aurtengoak garrantzi berezia du: Europar hauteskundeei begira jarrita daude. Autodeterminazioaren legealdia izatea nahi dute EFAyko kideak, eta argi dute nazio ezberdinen baturaz sortutako batasunak eraginiko indarrak zeresan asko izango duela horretan.