slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Alkartasun Eguna 2009

22 Ira, 2009 Kronika

«Nafarroa herri, nazio, aberri eta estatu izan zen. Eskubide oso erabatekoa du lapurtu dioten nazio bizimodua egiteko»

Arturo Canpionen esaldi horrekin hasi zuen Maider Carrerek, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak, Alkartasun eguneko diskurtsoa Iruñako Labrit pilotalekua betetzen zuten 1000 militante baina gehiagoren aurrean.

“Nafarroaren berezitasuna bere herriko seme-alaben nortasunean datza. Nafarroan hartu behar diren erabakiak ezin dugu denbora gehiagoz kanpoan har ditzatela onartu. Ezin dezakegu onartu besteak beste, Nafarroako abeltzainen eta nekazarien etorkizuna Madrilen, Ferraz eta Genova kaleetan erabaki dezaten.” adierazi zuen Maider Carrerek.

EAko gaztediaren Idazkari Nagusiak irmoki esan zuen: “Nafarroako politikarien lehentasuna Nafarroa izan behar du, hau dela eta Gazte Abertzaleaken argi dugu Nafarroaren eraikuntza, Nafarroari bai esanez egin behar dela. Nafarroari bai. Geure herrietako, zein hirietako biztanleek beste modu bateko politika behar baitute, baikorragoa: zintzoa eta garbia. Eta “bai” honetan, Eusko Alkartasuneko proiektuak erabateko garrantzia hartzen du, gizarteko eragile guztien arteko alkartasunaren aldeko apostu zuzena egin baitugu 23 urte hauetan, eta horren bermea ematen dugu han gauden tokietan.”

Zentzu berean, Carrerek ideiak argi ditu: “Nahiz eta urteak aurrera doazen, Gazte Abertzaleakek ez ditu bertan behera utziko orain arte egindako aldarrikapenak, eta Eusko Alkartasunarekin batera geure nazio bahituaren aldeko borroka baketsu honetan lehenengo filan jarraituko dugu.”

GAko Idazkari Nagusiak Arenys de Munteko kontsulta gogoratu zuen, eta EAJk duela urtebete izan zuen koldarkeria salatu zuen.

Diskurtsoa amaitzeko Maider Carrerek ideiak argi dituela erakutsi zuen: “Gure amankomuneko etorkizuna ideia garbiak izatean datza, konpromezu eta militantzia aktibo batekin. Justizi soziala, subironatasuna eta bakea izan behar dute gure ardatz nagusienak, baina argi izanik alderdi bezala dugun potentzia handiena zuengan datzala.”

Gora Gazte Abertzaleak, Gora Eusko Alkartasuna, Gora Euskal Herria Askatuta!

Deskargatu:  Maider Carrere-ren diskurtsoa