slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Arrazakeria instituzionalaren aurkako gazte agerraldia

4 Eka, 2015 Adierazpena, Araba, Gasteiz

CGqDgQeWwAAhPivGasteizko gazte eragile anitz bildu gara gaurkoan, Maiatzak 24ko udal hauteskundeen ostean garatutako testuingurua ikusirik, instituzioetatik bultzatzen den arrazakeria salatzeko eta berriro eman ez dadin bermeak ezarri daitezen.

Gazteok badaukagu zer esana, urte batzuen buruan gu geu izango baikara hiri honetan bizitzen jarraituko dugunak eta horrexegatik hain zuzen ere. oraina aldatzeko hautua egin dugu. Argi daukagu ez dugula nahi Marotok eta bere alderdia den PPek, bilatzen duten kolorerik gabeko Gasteiz hori. Eskubide guztiak guztiontzat bermatzen dituen hiria eta lehenengo eta bigarren mailako biztanleak ez dituen hiria bilatzen dugu. Izan ere, etorkizunean etorriko diren gazte ezberdinekin konpartitu nahi dugu guztiona den Gasteiz.

Bukatzeko, hauteskunde ostean ordezkaritza lortu duten alderdiei (EH Bildu, EAJ, PSE, Sumando, Irabazi) dei bat luzatu nahi diegu. Erantzunkizun politikoz jokatzera deitzen ditugu. Aurreko legealdian eta kanpaina bitartean hain larritzat jotzen ziren diskurtso eta praktika arrazisten aurka posizionatzeaz gain, konpromiso garaia dela deritzogu eta Maroto alkate ez izateko dauzkaten aukera guztiak agortzea ezinbestekotzat jotzen dugu.

Gasteizek ez duenez Maroto bezalako alkate bat merezi, gazteok diskurtso eta praktika arrazista horien kontra egingo dugu beti.

Agur Maroto!!

ATXIKIMENDUAK
Podemos Gazteak Zirkulua, Gazte Abertzaleak, Red Equo joven, EGI, Gazte Komunistak, Ezker Anitza-IU Gazteon Arloa, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Kimuak Atarrabi, Neska Gazteen Asanblada, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea, Musikgerrilla, Gasteizko Gaztetxea, Judimendiko Gazte Asanblada, Errotako Gazte Asanblada, Gazteiraultza.info, Gasteizko Gazte Etxebizitza Asanblada.