slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Artikuluak

Gazte Abertzaleak-ek etapa berri bat ireki du

Mar 19, 2019 || Denetarik

Gazte Abertzaleak erakundeak Martxoaren 2an bere XV. Biltzar Nagusia Gasteizen ospatu du. Azken urtetako parte hartze handiena izan duen Biltzarrean ildo politikoa eguneratu da eta erakundeko karguak berritu dira. Ekimen politikoari dagokionean EH Bilduren baitan Fronte Zabala indartzeko eta ezkerreko indepedentismoarekin elkarlanean jarraitzea berretsi da. Militantzia guztiarekin etorkizunaren inguruko barne prozesu bat aurrera eramanez. Barne karguen artean Andoni Iriondo Otxotorena Idazkari Nagusi berriaren aukeraketa nabarmentzen da, Aitziber Salazar, Adrian Fuentes, Maitane Gonzalez eta Iker Montesek osatzen duten Nazio Batzordearen berrestearekin batera. Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusi berriak erakundearen independentzia eta barne gatazketan ez sartzeko beharra azpimarratu du Biltzarra amaitzerakoan. Gazteariaren aktibazio sozial eta politikoa funtsezkoa da momentu honetan, eta Nazio Batzorde berritik indarrak batuko ditugu Euskal Herri justuagoa, demokratikoagoa, berdintasunean oinarritutakoagoa, eta batez ere, libreagoa bat...

irakurtzen jarraitu

Gazte Abertzaleakek bere XV. Nazio Biltzarra ospatuko du Martxoaren 2-3an Vitoria-Gasteizen.

Mar 19, 2019 || Denetarik

Gazte Abertzaleak erakundeak asteburu honetan bere XV. Biltzarra ospatuko du Vitoria-Gasteizen “Uztaberria” lema izanik. Bertan 2019an egongo diren erronken aurrean hartu beharreko posizioa zehaztuko da eta baita aro berri honetan zer nolako postura politikoa eta erabilera izan behar duen antolakundeak. Gainera urte honetan Gazte Abertzaleaken 30. urteaurrena ere bada, “Uztaberri” horren garrantziaz azpimarratuta egongo den urtea. Biltzarra ospakizun honen abiapuntua izango da, gazte erakundean eman nahi den erreleboa eta egin bide berria sinbolizatuz. Ezin dugu ahaztu ezta ere Biltzarrak Gasteizko Martxoaren 3arekin bat egiten duela, Euskal Herriko langile historian mugarri den gertakizuna, eta hau ere presente egongo da Biltzarran. Uztaberriek etorkizunen izango dituzten erronken aurrean Pedro, Francisco, Romualdo, Jose eta Bienvenidoren memoria, duintasuna eta borroka presente egon...

irakurtzen jarraitu

Gazte Abertzaleakek gazteak buruan izango dituzten hautagaitzak planteatzen dizkio EAri M-26ko EH Bilduko zerrendetarako

Urt 18, 2019 || Hauteskundeak, Prentsa Oharrak

Gasteizko Udaletxerako Aitziber Salazar iradokitzen du, Bilborako Asier Gómez eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Donostialdea barrutirako Andoni Iriondo Gazte Abertzaleakeko militantziak M-26ko hauteskundeetan EH Bilduren zerrendei Eusko Alkartasunak egingo dion ekarpena gazte hautagai batzuek lideratzea planteatzen du. Afiliazio guztiak parte hartzeko aukera izan zuen prozesu parte-hartzaile baten ondoren, gazte erakundeak EAri iradokitzen dio alderdiaren buru bezala Aitziber Salazar eta Asier Gómez jartzea, Gasteizko eta Bilboko udaletxetarako, hurrenez hurren, eta Andoni Iriondo Gipuzkoako Batzar Nagusietako Donostialdea barrutirako. Aitziber Salazar (Gasteiz, 1988) Gazte Abertzaleakeko Arabako koordinatzailea da eta EA Arabako Lurralde Koordinazio Batzordeko kidea ere. Josu Juaristi eurodiputatuaren aholkularia izan da Europar Parlamentuan eta gaur egun soziologo gisa lan egiten du Gasteizko Udaletxean. Zientzia Politikoetan lizentziatuta dago eta Bake eta Gatazka ikasketa masterra egin du. Asier Gómez (Bilbo, 1986) Gazte Abertzaleakeko jarduneko idazkari nagusia da eta Eusko Alkartasuneko Kontseilu Nazionaleko kidea. Bilboko Eusko Alkartasuneko zuzendaritzabatzordeko kidea da eta bere koordinatzailea izan da ere. 2011-2015 legealdian EH Bildu udal taldearen aholkularia eta Artxandako Funikularra udal enpresaren administrazio kontseiluan batzordekide izan zen. Bizigay LGTB elkarteko idazkaria da eta Bizkaiko Ekainak 28ko Koordinakundearen kidea. Kazetaritza eta Sare Sozialetan graduatuta dago eta Enpresa eta Komunikazio Korpotiboan masterra egiten dabil. Tokiko mugikortasun teknikaria bada ere. Andoni Iriondo (Donostia, 1996) Gazte Abertzaleakeko formakuntza idazkaria da. Zientza politikoak ikasten ditu, laugarren mailan, eta bere gradu amaierako lana pisu turistikoen erregulazioa eta ekonomian esku-hartze publikoaren inguruan idazten ari da. Donostiako Urrats Taldea aisialdi taldeko monitorea da eta bere auzoan, Gros, hainbat elkarteetan parte hartzen du, besteak beste, Jai Batzordean. Era berean, boluntariotza egin du espetxeetan. Halaber, gazte erakundeak Eusko Alkartasunari eskatzen dio Eibar, Erandio, Galdakao eta Lekeitio udalerrietako hautagaien proposamenetan, gazteak izan daitezela zerrenda horien buru. Bestalde, Gazte Abertzaleakek EAri eskatuko dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bidasoa-Oiartzun eta Oriako barrutietako zerrendetan gazte hautagaiak kontutan hartzeko. Nazioarteko Idazkaria, Adrian Fuentes, GAko hautagaia izango da Europar Parlamenturako...

irakurtzen jarraitu

Gazte Abertzaleakek M-26ko hautagaitzak aukeratzeko prozesua abian jarri du

Aza 19, 2018 || Hauteskundeak, Prentsa Oharrak

Aukeratuen izenak Eusko Alkatasunari helaraziko dizkio EH Bilduren hautes-zerrendetan aurkeztu daitezen Hautagaitzetan parte hartzeko epea azaroaren 27ra arte irekita dago 2019ko maitazean ospatuko diren hauteskunde zabaletan gazteriaren presentzia bermatzeko helburuarekin, Gazte Abertzaleakek europar eta nafarroako parlamentuetarako, udaletarako eta Batzar Nagusietarako hautagaiak aukeratzeko prozesua abian jarri du. Aukeratuen izenak Eusko Alkatasunari proposatuko zaizkio EH Bilduren zerrenda osatu dezaten. Gazte Abertzaleakeko kideek azaoaren 27ra arte hautagaitzak aurkezteko aukera izango dute. Prozesu hau gazte erakundearen eta Eusko Alkartasunaren arteko harremanak zehazten dituen protokoloaren baitan kokatzen da; “EAren hauteskunde zerrendetan gazte hautagaiak bermatzeko konpromezua hartzen du Eusko Alkartasunak, aurretik gazte erakunden iritzia jasota”. Gazte Abertzaleaken idazkari nagusi Asier Gomezen aburuz, “gure herri, hiri eta lurraldeen ongizatearen alde lan egiteko, antolatuta, gogotsu eta prestakuntzaz lepo dauden gazteak ditugu, kaleetan eta erakundeetan larrua uzteko prest daudenak”. “Zeharo konbentzituta gaude hau dela EAri, EH Bilduri egin diezaiekegun ekarpenik onena, gure giza kapitala eskaintzea”, adierazi du. Halaber, “Politika onbideratzeko belaunaldi-berriztatze bat egotea” garrantzitsua dela azpimarratu du,gazteak eta hauen kezkak agenda politikoan...

irakurtzen jarraitu

Gazte Abertzaleakek Maravillas Gaztetxearen hutsaraztea arbuiatu du eta Geroa Bairi aldaketaren gobernuari sabotajea egitea leporatu dio PSNrekin ordezko gobernua bilatzeko

Abu 17, 2018 || Albiste aukeratuak, Nafarroa, Prentsa Oharrak

Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko

Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakudea, irmoki gaitzesten du gaur Foru Poliziak, espainiako polizia nazionalaren laguntzaz, Maravillas Gaztetxea bortizki hustu izana. Gazte erakundearen ustez, Geroa Bai hutsarazteaz baliatu izan da proiektu soziala suntsitzeko asmoarekin eta laukotea osatzen duen aldaketaren gobernua sabotatzeko, PSNrekin ordezko gobernu bat bilatzeko. Gazte Abertzaleakek hutsaraztea euskal eta nafartar alderdi eskuindarren ohiko praktika politikoan kokatzen du, “betidanik, EAJk eta UPNk hutsik dauden espazioak berreskuratzea, abagunedun espazioak eta astialdi alternatibak sortuz, kriminalizatu dute”. “Orain, Geroa Bai EAJk eta UPNk gaztetxeen aurka hamarkadetan erabili dituzten politiken oinordeko bilakatu da”, gazte erakundearen...

irakurtzen jarraitu

Gazte Abertzaleakek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan modu eraikitzailean lan egiten jarraituko du

Mar 10, 2018 || Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek PP eta PSOEren gazte erakundeek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren aurka azken egunetan eginiko adierazpen eta akusazioen harira bere iritzia publikoki adierazi nahi du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak bere konpromisoa berresten du Kontseiluarekiko eta modu eraikitzailean lanean jarraituko du berau indartzeko. Era berean, Nuevas Generaciones (PP) eta Juventudes Socialistas (PSOE) erakundeek erabaki “antzeztu eta fortzatu” bat justifikatzeko gezurretan ari direla salatu du. Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusi den Asier Gómezek argitu du EGKko Zuzendaritza Iraunkorrean aurkeztutako dimisioak Juventudes Socialistas erakundeko kideenak direla soilik. “Juventudes Socialistasen ordezkaritza gehiegizkoa zen EGKn eta Iraunkorrean, iruzur bat zen erakunde sateliteak erabiltzea 9 postutik 4 betetzeko, lehendakari-ordetza barne.” Gómezek berretsi du Gazte Abertzaleakek lanean jarraituko duela modu eraikitzailean EGKn, “kontseiluaren papera indartzeko” euskal gazterian. “Orain arte bezala lanean jarraituko dugu, izpiritu kritiko eta eraikitzailearekin, beste batzuetan egin dugun bezala, Patxi Lopezen murrizketen eta erasoen garaian egin genuen bezala non Juventudes Socialistas isilik egon zen. Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiaren ustez, Juventudes Socialistas-en erabakia “forman zein funtsean antzeztuta” izan da. Bere ustez “ez dauka batere zentzurik Juventudes Socialistasek bere irteera EGKtik orain planteatzea, behin sei urte pasa direla ETAk bere jarduera armatua utzi zuenetik, eta jakinda EGKko Asanblada Orokorra egun pare batzuetan ospatuko dela; hain zuzen ere Asanblada Orokorra toki aproposa izanik holako eztabaidak jorratzeko”. Gómezek ere Juventudes Socialistas-ek kezkatzea “EGKko Iraunkorraren gehiengoa beraien alderdikari jokoan ez sartzeagatik” gaitzetsi du. “Duela aste batzuk EGKk Egunkariaren itxiera eta Martxelo Otamendik pairatutako torturak ez oroitzea nahi zutenek, orain etika eta giza eskubideak zer diren irakatsi nahi digute”. Nuevas Generaciones-i dagokionez, Gómezen ustez, Juventudes Socialistas-ek hartutako erabakia erabili nahi izan dute protagonismo bila. “Badaramate denbora asko EGKn parte hartu gabe, eta jada 2016ean proposatu zuten EGKren itxiera; objetiboki zaila izango da beraien falta nabaritzea”. Asier Gómezen ustez, bai PSOE zein PPko gazteriek EGKrekin duten arazoa, hain zuzen ere, da “ez dutela onartu nahi euskal gazteria anitza dela, beraiek gutxiengo bat direla, eta ezin dezaketela beraien ikuspuntua inposatu; horregatik beraien menpe ez dauden organoei zilegitasuna kendu nahian...

irakurtzen jarraitu

Gazte Abertzaleak euskal gazteei dei egiten die urtarrilaren 13an Sarek deitutako manifestazioan parte har dezaten

Urt 12, 2018 || manifestazioa, Prentsa Oharrak, Presoak, Sare Herritarra

Gazte Abertzaleakek adierazi du “urtero bezala” beren militanteek Sare Herritarrak Bilbon deitu duen manifestazioan parte hartuko dutela eta gogor salatu dute beste behin ere “Estatuek aplikatzen dituzten mendeku politikak”. Asier Gomezek adierazi duenez, gazte erakundearen idazkari nagusia, “inoren mina ukatu gabe; etorkizuna ez da gorroto eta mendekutik eraikitzen, giza eskubideak oinarri izanda baizik”. Hori dela eta, “Gazte Abertzaleaketik urteetan esan dugun bezala eskubide guztiak pertsona guztientzat behar dutelako izan”, adierazi du. Gogor salatu du Estatu espainolaren jarrera, “orain Katalunian ere erakusten ari den bezala, ez daki zer den demokrazia eta ez daki zer diren oinarrizko eskubideak. Mendekua eta errepresioa dira euren tresna bakarrak. Eta jada ez gara hori esaten dugun bakarrak”, jakinarazi du. Egoera honen aurrean euskal gazteriari beste behin kalera ateratzea dagokiola azaldu dute, “preso zein senideei esateko ez ditugula ahazten eta Estatuari esateko ez gaituztela...

irakurtzen jarraitu

Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

Abe 3, 2017 || Adierazpena, Euskara

Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, guztiok eman behar diogu arnasa egunero, euskaraz hitz egiten eta euskaraz bizitzen. Gure egunerokotasunean eta gure bizitzako txoko eta une guztietan konpartitzeko altxorra da. Euskaldunen artean zabaltzeko ahotsa eta baita ongi ez dakienarekin mihia astintzeko aitzakia ere. Euskara, bere erabilera eta sasoiaren egoera anitza eta desorekatua den arren, Euskal Herri osoko biztanleok konpartitzen dugun hizkuntza bakarra da, euskaldun egiten gaituen funtsezko ezaugarria. Gaur egun orain dela 20 urte baino elebidun gehiago dago Euskal Herrian. Igoera hau bereziki euskaldun gutxiko zonetan nabaritu bada ere, notizia ez da guztiz ona izan: eremu euskaldunetan euskararen erabilera gutxiagotu egin da. Gure hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazi, eta hau politika normalizatzaile kaskarren errua da. Hala ere, euskarari arnasa ematea gure eskuetan dago. Aurtengo abenduaren 3an eta urteko gainontzeko 364 egunetan denok egin beharko genuke ahalegin berezia euskaraz: ikastetxean eta lanean, etxean eta kalean, tabernan eta sare sozialetan, lagunekin eta familiarekin. Erabilerak emango baitio euskarari bizia eta behar duen indarra. Euskararen alde egin daitekeen aldarririk argiena, ekintzarik biziena eta manifestaziorik ozenena al denik eta gehiena erabiltzea da. Euskara da euskaldun egiten gaituena! Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu munduaren aurrean gizonki azaldu. Baldin gure zainetan odolik badegu Euskaldunak euskeraz hitz egin behar degu. Zein hizkuntza ederra euskera guria inun ez det aurkitzen beste bat hobia usai goxondun hizkuntz txukun ta argia, biraorikan ez duan hizketa garbia Gora euskara maitea zoragarriena euskalduen artean maitagarriena. Munduan sortu zanik hikuntzik zaharrena, gora ta gora euskaldunak eta gure euskara. Eman #EuskarariArnasa, bizi zaitez...

irakurtzen jarraitu

Ez ikaratu

Aza 25, 2017 || Adierazpena, Albiste aukeratuak, Berdintasuna, Feminismoa

Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, aho gutxi batzuetan iraungo duen garrasia izango da. Beste behin ere, emakumeok bortizkeria bera jasaten jarraituko dugu inongo “nazioarteko egunek” erremediorik jarri gabe. Emakumeok egunero eta edonon gu txikitzea bideratuta dagoen bortizkeria jasaten dugu. %35oi bortizkeria matxistak kolpatuko gaitu bizitzan zehar. Bortizkeria modu anitzek inguratzen gaituzte. Isilpean eta ikusezinak diren jarrera txikitzaileak dira asko; uneoro, munduko edozein bazterretan, emakumeak zapaltzen gaituzten gizarteetako estrukturetan barneratutako eraso sistematikoak jasan behar ditugu. Eta hauek ez dituzte gorputzean markarik uzten, ez; hauek arima zulatzen dizkigute, gure bizitzan sakonki eragiten digute. Gazte Abertzaleaketik argi dugu hezkuntza heteropatriarkal batean oinarritzen den sistemak arazo hau areagotu besterik ez duela egiten, eta parekidetasunean eta sexu askapenean oinarritutako hezkuntza sistema beharrezkoa dela aldarrikatzen dugu eredu matxista gainditzeko eta betiko ezabatzeko. Egun gai zabal honen inguruan lantzen diren politikak eskasak iruditzen zaizkigu; erakunde publikoek modu testimonial batean lantzen dute gaia, bitarteko gutxi eta diru gutxiago inbertituz. Bitartean, tortura matxistari, mespretxu matxistari, bortizkeria matxistari aurre egiteko gizartean antolatutako mugimendu feministak egiten duen lana arazo honen ezagutzan eta kontzientziazioan berebiziko garrantzia du eta nola ez, bat egiten dugu borroka horretan. Emakumeok ez dugu beste izakiok merezi duten errespetua baino gehiago izan nahi. Errespetatuak izatea nahi dugu. Gure askatasuna eta gure duintasuna ez dira eztabaidan egon behar. Gure bizitza askatasunean bizitzeko eskubidea bermatuta izan nahi dugu. Eta hau bete ezean, borroka feministak aurrera jarraitu behar du. Edonon eta edonoiz ikusezin diren erasoak, jarrera txikitzaileak eta eraso fisiko guztiak salatu behar ditugu eta erantzuna izan behar dute. Hortaz, aurten Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gure aldarria: Jarrera mutuak kolpeak bezain bortitzak dira!...

irakurtzen jarraitu

Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

Aza 3, 2017 || Adierazpena, Albiste aukeratuak, Gure Esku Dago

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Azaroaren 5ean, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetan ere, bai...

irakurtzen jarraitu