slide

  • Gizarte  eskubideen  alde  eta  DBE-ren  murrizketen  aurka,  apirilaren  1eko  manifestazioan  egongo  gara

    Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

    Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. …

  • Gazte  Abertzaleakek  Gipuzkoako  Diputazioak  errauskailua  eraikitzeko  dituen  presak  salatu  ditu

    Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

    Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta …

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Artikuluak

Gazte Abertzaleakek ETAren armagabetzea Euskal Herriaren desmilitarizazioarekin batera etor dadila eskatzen du

Mar 17, 2017 || Sailkatu gabea

  Gazte Abertzaleakek ETAren behin betiko armagabetzearen berri ematearen ostean “Euskal Herriaren guztizko desmilitarizazioan aurrera egiteko garaia” dela adierazi du, eta Estatu espainol nahiz frantseseko indar polizial eta militarren atzera-egitea defendatu du. Halaber, ETAren erabakiak gatazka politikoa parametro politikoetan esklusiboki kokatzeko balio dezala espero du, estatu biek oraindik erabiltzen jarraitzen dituzten biolentzia mota anitzei amaiera emanaz. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, ETAren iragarpenarekin batera Euskal Herriaren desmilitarizaziorako pausu sendoekin batera etorri behar du, eta hori dela eta estatu biek mantentzen dituzten indar polizial eta militarren atzera-egitearen inguruko eztabaida lehenbailehen heltzearen alde egin du. Gazte Abertzaleaken idazkari nagusiak IRAren armagabetzearen aurrean Erresuma Batuak 2001ean hartu zuen erabakia mahaigaineratu du. “IRAk bere armategien suntsipena iragarri eta egun baten ostean, Britainiako gobernuak Ipar Irlandako desmilitarizazioarekin erantzun zuen, hainbat urte iraun zuen armada kanporatzeko prozesuarekin eta horren bukaeran segurtasuna ipar irlandarren esku utziz”, adierazi du. Gainera, “bi prozesuek bereizten dituzten diferentziak alde batera utzita, pilota orain Moncloa-ko eta Eliseo-ko teilatuetan aurkitzen da, eta bi estatuen gobernuak behingoz mugitzeko txanda da, Downing Street-ekoak egin zuen antzera”. Bestetik, Gomezek “ireki berri den agertoki honetan gatazka politikoa parametro politikoetan heldu behar” zaiola azpimarratu du, eta horregatik bi estatuetako gobernuei “erabiltzen dituzten biolentzia mota anitzen berehalako bukaera” exijitu du, bereziki presoen dispertsioa eta...

read more

Gazte Abertzaleakek EHUn gertatutako erasoak salatzen ditu

Mar 16, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleakek Leioako Kanpusean EHUren Kazetaritza dekanotzaren aurka herenegun eman ziren erasoak gogor salatu nahi ditu, eta honekin batera atzo eta gaur Gasteizko EHUko Letren Fakultatearen kontrako erasoak ere gaitzesten ditu. Gazte erakundeak ekintza hauek iraganean kokatzen direla adierazi du, hezkuntza-markoko gainontzeko borroka eta protesta legitimoak hondatzen dituztela azpimarratuz. Herenegun Leioan emandako erasoaren inguruan atzo eman ziren azalpenen harira, Gazte Abertzaleaken ustez “sostengatzen ez diren aitzakiak erabiltzea ez ezik, heldutasunik eza azaleratzen dute ere, beren ekintzen erantzukizunei gor egiten dutelarik”. Gainera, “nekez justifikatu daiteke grebarako guztizko legitimoa den deia, eraso baten ostean langile bat zauritua izan dela jakin dugunean”. Gazte erakundearen aburuz, eraso danak onartezinak izateaz aparte, ikasle grebarako deialdia kaltetzen dute eta unibertsitatean ematen diren gainontzeko borroka eta protestak pozoitzen dituzte. Gazte Abertzaleakek protestarako arrazoi nahikoak daudela adierazi du, “baina ez bide destruktibo hauetatik”. “Gehitzea baino gutxiagotzen dute eta hezkuntza komunitatetik zabal gaitzetsi da, ikasleriaren gehiengoa barne”, ohartu...

read more

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gune komun baten sorrera onartu du Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin

Mar 11, 2017 || Sailkatu gabea

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, gaur Bilbon burutu den 37. batzarraren baitan, Gazte Abertzaleaken proposamena aurrera atera du eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin batera elkarlanerako gune baten sorrera ekar dezake. Proposamenak ‘Triangle Jove’-ko harreman-ereduan oinarritutako lankidetzarako markoan oinarritzen da, 1999. urtean Consell de la Joventut de la Comunitat Valenciana (CJCV), Consell de la Joventut de les Illes Balears (CJIB) eta Consell Nacional de la Joventut de Catalunya (CNJC)-ren artean sortutako lankidetzarako gunea. Gazte Abertzaleaken Idazkari Nagusiaren aburuz, Asier Gomez, “espazio komun hau betidanik izan da beharrezkoa eta orain, azkenean, bi erkidegoko gazteriak naturaltasunez erlazionatzeko aukera emango du. Halaber, Euskal Herriko gazteriaren kontseiluen elkarren arteko lankidetzarako guneak ateak zabalik edukiko lituzke Iparraldeako gazteriarentzat, bertan sortu berri den elkargoak etorkizunean gazte politikak bere gain hartuko lituzkeen erakundeari harrera egiteko asmoarekin....

read more

Gazte Abertzaleakek Euskadi eta Nafarroako Kontseiluen arteko lankidetzarako gune bat proposatzen du

Mar 10, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, elkarren arteko lankidetzarako gune baten sorrera proposatu dio Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari (EGK), Nafarroako Gazteriaren Kontseiluari (NGK) eta bertan kiden diren elkarteei. Proposamena bihar aurkeztuko da, martxoak 11, EGK-k bihar Bilbon egingo duen 37. batzarrean. Gazte erakundeak ‘Triangle Jove’-ko harreman-ereduan oinarritutako lankidetzarako markoaren itxura hartu dezan mahaigaineratu du, 1999. urtean Consell de la Joventut de la Comunitat Valenciana (CJCV), Consell de la Joventut de les Illes Balears (CJIB) eta Consell Nacional de la Joventut de Catalunya (CNJC)-ren artean sortutako lankidetzarako sortutako gunea Halaber, Euskal Herriko gazteriaren kontseiluen elkarren arteko lankidetzarako guneak ateak zabalik edukiko lituzke Iparraldeako gazteriarentzat, bertan sortu berri den elkargoak etorkizunean gazte politikak bere gain hartuko lituzkeen erakundeari harrera egiteko asmoarekin....

read more

Feminismoak egingo gaitu libre

Mar 8, 2017 || Emakumea, Feminismoa

Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela gizartea aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Milurteko historiaren gatibu, emakumeon papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da, heteropatriarkatuan murgildutako gizartean ikusezinak izanik. Berdintasunaz paperetan mintzatzen zen bitartean, errealitatean ukaezina den ezberdintasuna gailentzen utzi da. Datozenak datozela, ondorengo emakume belaunaldiek egoera hobea bizi dezaten, emakumeon eskubideen aldarrikapen jarraian eta sutsuan jardun behar dugu eta horrelako egunetan guztiak elkartu gure ahotsa entzun dadin. Bortizkeria matxista jasaten dutenengatik, gizonezkoek determinatutako kulturaren itzaletan bizi behar duten horiengatik, min garrasia barnetik atera ez dezaketenengatik… haiei, gure elkartasuna eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko grina helarazi behar diegu, emakumeak gizalegez izan behar dituen eskubideengatik egiten ari garen lana ez baita inoiz ezerezean geldituko eta gure aldarrikapenetan urrats berri bat emateko balioko zaigu beti. Horregatik, neskok antolatu eta geure helburuak garbi finkatu behar ditugu, behingoz sexismoak dakarren zanpaketa gelditzeko, mundu berri bat morez margotzeko, jendartean elkartasunez bizitzeko, ikuspegi berriekin arazoak konpontzeko; emakumeon ahalduntzea erreala izan behar du, sistema berri batera jo nahi badugu. Eta zurekin egingo dugu! Horregatik, Gazte Abertzaleak puntu hauen defentsan irmoki azaltzen gara: Indarkeria sexista eta patriarkatua: Indarkeria (fisikoa, psikologikoa eta sexuala) emakumeen mendetasuna betikotzeko kontrol- eta menderatze-mekanismo sozial gisa erabiltzen duen patriarkatuaren aurkako jardutea. Gizartearen hainbat esparrutan dagokigun lekua patriarkatuak eta sistema kapitalistak ukatu egiten digu, eta orain berreskuratu egin behar dugu leku hori. Zeharkakotasuna eta parekotasuna: Emakumeak oraindik ez gara eskubide osoko herritarrak, emakumeok mendetasuna pairatzen dugu sistemaren funtzionamenduan. Gure presentzia ezinbestekoa da gizartearen alor guztietan. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun kulturalarekin amaitzeko hezkuntzatik hasi behar dela eta haurrei eragiten dien kanpoko faktore guztietan eragin behar dela (jostailuak, liburuak, marrazki bizidunak, pelikulak, etb.). Ahalduntzea eta parte-hartzea: Presentzia hori bermatzeko, emakumearen parte-hartzea bermatzen duen tresnak behar ditugu. Instituzioen inplikazioa eta gizarte osoaren indarra behar dugu honetarako. Nolanahi ere, espazio eta baliabideen, erabakiak hartzeko aukeraren, zaintzaren, ordaindutako lanaren eta, azken batean, bizitzaren eta guztion eskubide eta betebeharren banaketa zuzen eta bidezkoan oinarrituta eraiki behar da eredu hori. Ugaltze eskubidea: Norberaren sexualitatea bizitzea eskubidea da. Horregatik, sexu heziketa ezinbestekoa zaigu emakumea libre izateko. Askatasun horrek emango baitigu gure gorputzak pairatzen duen mendekotasuna gure ahalmenean eta eskuetan izateko. Emakume orok eskubidea dauka bere haurdunaldia bere osotasunean bizi ahal izateko, baita, nahi izanez gero, haurdunaldia eteteko eskubidea, abortu seguru, libre eta doakoaren bidez; bi egoeretan ospitale publikoek bere osasun psikofisikoa guztiz bermatzen dutelarik. Landu dezagun #martxoak8egunero, feminismoak egingo gaitu libre eta!...

read more

Gazte Abertzaleakek Bizkaiko garraio publikoko tarifa berriak langileria kaltetzen duela salatu du

Mar 5, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleakek Bizkaiko garraio publikoko tarifa eta abonu berriek langileria zigortzen dutela salatu du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak gizarteari gezurra esatea leporatu dio Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko  foru diputatuari, Vicente Reyes, gehien bidaiatzen duenari mesede egiten diela baieztatzean. Asier Gomezek, Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiak, abonu berriak ohiko bidaiariak kaltetzen dituela azpimarratu du. Bere hitzetan “garraiobide bakarra erabiltzen duten herritarrek, garraio-aldaketarik egin gabe, beren ohiko ibilbideetan jasango dute Bizkaiko Garraio Partzuergoak prestatu duen ‘tarifazo’-a”. Gomezen arabera, “Mugikortasunerako foru diputatuak, Vicente Reyes, gezurra esaten ari da ohiko bezeroei mesede egiten diela adieraztean. Garraio publikoa intentsiboki erabiltzen duten bidaiariei zuzendutako garraio-tituluak %30a garestituko dira Metro Bilbaon eta %40a EuskoTrenen”. Bilboko Udaletxeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak hainbatetan adierazi zuten gainontzeko metro sarera batuko ziren 3. lineako bidaiariek ez zutela inolako gainordainik jasango. Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiaren ustetan faltsukeria hau agerian geratu da, “aurretik tarifak igo egin baitituzte”. Gomezen ustez Bizkaiko Garraio Partzuergoako kudeatzaileen gaitasun eza agerian azaldu da “beste behin ere”. “Urteak daramazkite diru publikoa Barik bezalako euskarrietan xahutzen, dirutza kostatu duena, eta tarifa bakarreko txartela martxan jartzeko ezgai direla” gehitu du....

read more

Gazte Abertzaleakek ‘Euskalduna naiz, eta zu? Espainia’ programaren inguruan sortu den polemika faltsua eta alderdikoia dela uste du

Mar 4, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleaken aburuz ‘Euskalduna naiz, eta zu?’ programaren ‘Espainia’ saioaren inguruan gaur sortu den polemika alderdikoia eta faltsua dela uste du, ez baitio erantzuten saioan emandako edukiari. Gazte erakundearen ustetan programa “satiran eta umorean oinarrituta dago, estereotipoetan baliatuz euskaldunongandik lehenengo pertsonan barre eginaz”, horregatik uste du “lekuz kanpo” dagoela gorrotoa bultzatzen duenik leporatzea. Gazte erakundearen idazkari nagusia den Asier Gomezen iritziz, estereotipo hauen erabilera “gustu onekoa edo txarrekoa izan daiteke baina inondik inora ezin da bertatik ondorioztatu Espainiako herritarrenganako gorrotorik dagoenik”. “Hemen euskal gizartearen inguruko estereotipoetan oinarritutako pelikulak jasan ditugu, ‘8 apellidos vascos’ esate baterako, edo herri honetako historia berridazten eta desitxuratzen zituzten telesailak ere pairatu ditugu, ‘El hijo de Caín’ besteak beste, euskal gizarteak inolako polemikarik sortu gabe”, adierazi du Gomezek. “PSE, PP eta Covitek burrunba egiten etorri dira, guztiz faltsua eta alderdikeriaz jositako polemika bat sortuz. Soinekoak urratu dituzte larregi”, adierazi du gazte erakundeko idazkari nagusiak. Hala ere, Gomezentzat jeltzaleen jarrera da larriena. “EAJk arduragabekeriaz iskanbilara batu da, PSE, PP eta Coviteren jokoan sartuz eta zentsore lanak eginaz, programa web orrialdetik eta Youtubeko kanaletik kenduz”. Bere iritziz, “jeltzale eta sozialisten arteko akordioa adierazpen askatasunaren aurkako arma bat bihurtzen ari da eta larrutik ordaintzen ari gara ‘Espainia seduzitzea’...

read more

Gazte Abertzaleakek Kataluniako erreferendumerako nazio-ituna sinatzen du

Mar 2, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleak gazte erakundeak herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du; herriek beren kabuz eta askatasunez beren herria zuzentzeko zein gobernu era nahi duten eta zein estatu eredu nahi duten aukeratzeko, eta azken batean zein estatu mota nahi duten aukeratzeko duten eskubidea. Hau horrela, eta Kataluniarekiko elkartasunez, pactepelreferendum.cat webgueko manifestua sinatzen dugu.   ERREFERENDUMERAKO NAZIO-ITUNA. MANIFESTUA Kataluniako herriaren kontzientzia nazionalak eta autogobernurako borondateak, behin eta berriz adieraziak izan direnak, antzinako sustrai historiko sakonak ditu. Katalunia, egun, ukaezinak diren arrazoi historiko, linguistiko eta kulturalengatik plurinazionala den Espainiako Estatuan integratua dago, honen egitura politikoek errealitate plurinazional hau onartzen ez badute ere. Kataluniak bere etorkizun politikoa erabakitzeko duen desioa geroz eta nabarmenagoa da munduaren aurrean. Xede iraunkorra bihurtu den honek, egun, biztanleriaren gehiengo handi baten borondatea jasotzen du.Gizarte demokratikoen oinarrizko eskubide alienaezinen artean dago haien etorkizun politikoa erabakitzeko errekonozimendua. Eskubide honek sostengatzen du Kataluniako herritarren gehiengoaren eskakizuna, erreferendum baten bitartez gauzatu nahi dutena. Kataluniarren erreferendum bidezko adierazpen borondatea gehiengoduna eta zeharkakoa dela agertu nahi dugu. Erabakitzeko eskubidearen alde gizarte antolatuaren mobilizazio jendetsuek adierazi duten determinazio zibiko, baketsu eta demokratikoarekin bat datorrena. Baieztatzen dugu, zuzenbide konstituzionaleko adituek defendatu duten bezala, gaur egungo espainiar marko juridikoak baimentzen duela Estatuarekin adostutako erreferendum bat egitea Katalunian. Orain arte aukera hau ireki ez bada, Espainiako Gobernuen borondate politiko ezagatik izan da. Zuzenbidea, interpretagarria den heinean, arazo politikoen aurrean ebazpen demokratikoak lortzeko tresna gisa ulertu behar da, ez arazo berriak sortu edota daudenak areagotzeko. MANIFESTU hau sinatzen dugun pertsona, entitate, antolatzaile eta erakundeok, sakontze demokratikorako tresna pribilegiatutzat jotzen dugu erreferenduma, honek posible egiten bait ditu eztabaida politiko plurala, adostasunen bilaketa zein azken erabaki eraginkorren akordioa. Guzti honengatik: Kataluniako zein Espainiako Estatuaren Gobernuei eskatzen diegu zailtasun politikoak eta apriorismoak gainditu ditzatela. Eta bidezko zein beharrezko diren baldintza eta bermeak ezarriko dituen azken akordio batera iritsi daitezela, nazioarteko komunitateak aitortuko duen Erreferenduma ospatzeko. Honen maitza politikoki loteslea eta eraginkorra izango beharko da. Kataluniako Parlamentua aitortzen dugu herrialdearen borondatea adierazten duen erakunde demokratiko bezala. Hargatik, Erreferendum honen artikulaziorako sortzen diren ekimen eta akordioei babesa ematen diegu. Erreferenduma tresna barneratzailea denaren ziurtzia adierazten dugu, Kataluniak Espainiako Estatuarekin duen harreman politikoaren aurrean Kataluniako herritarrek adierazi dituzten jarrera desberdinen adierazpen askea posible egingo duena. Kultura demokratikoak arazo politikoentzat irtenbide politikoak eskatzen dituela baieztatzen dugu, gizarte modernoek duten oinarrizko mekanismoari helduz: bozkaren bidez adierazten den herriaren borondate gehiengoduna ezagutu eta balioztatzea, alegia. Erreferendum honek, guztiek parte-hartzeko deia sentitzea sorrarazi behar du. Horretarako beharrezkoa  da, Katalunian adierazten diren legezko aukera guztien artean, arduratsuki demokratikoa, plurala eta berdintasun baldintzetan ematen den eztabaida bat. Manifestua...

read more

Basamortuko duintasuna, askatasunaren borroka

Ots 27, 2017 || Denetarik, Sahara

41 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, sahararrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatzen jarraitzen du, bertan bizi diren sahararrak jazartuz, torturatuz eta espetxeratuz, nazioarteko legedia eta funtsezko giza eskubideak bete gabe. 1976ko otsailaren 27an, Bir Lehlunen, Marokok Sahara zatitzeko eraikitako harresiaren bestaldean, euren independentzia aldarrikatu zuten. Adierazpenetik sahararrek borrokan tinko jarraitzen dute, askapen nazionalaren alde borrokan gabiltzan herriei eta mundu osoari duintasuna zer den egunero erakustsiz. Herri sahararra hitz batekin definitu beharko bagenu, zalantza izpirik gabe duintasuna aipatuko genuke. Herri oso baten duintasuna, kanpalekuetan bizi den agurerik zaharrenetik hasita azkenengo gazteraino; eta noski, saharar emakumeak ahaztu gabe, beraiek izan baitira herria eraiki dutenak. Kemena ere euren bereizgarria da. 40 urte luzez jo eta ke borrokan, atzera pausorik eman gabe, hasiera batean borroka armatuaren bitartez eta 1991tik diplomazia eta politika ere erabiliz bidea zabaltzen. Eta honetan beste behin ere, Estatu espainolak eta Europak badu bere erantzukizuna. Sahararren errekurtso naturalen xahuketan eta Mendebaldeko Sahara zatitzen duen harresiaren indartze prozesuan konplizeak. Horregatik, gazte erakundeak Nazioarteko Komunitatearen pasibotasuna kritikatzen du eta espainiar estatuari daukan erantzukizun historikoa bere gain hartzea exijitzen dio, Portugaldar gobernuak bere egunean Ekialdeko Timor-ekin eraman zuen prozesua eredu bezala hartuz. 2700km-ko luzera duen harresia teknologia eta berrikuntza berriekin indartu dute azkenengo urteotan. Zein da diru horren jatorria, baina? Hein handi batean, europarron poltsikoetatik dator, Frontex programaren bitartez, Marokora migrazio mugimenduak kontrolatzera bideratu dena. Eta zer egin du Marokok? Diru hori harresia indartzeko erabili, besteak beste. Hau gutxi ez balitz, 2013an Europako Parlamentuak Maroko eta Europar Batasunaren arteko arrantza ituna onartu zuen, Mendebaldeko Sahararen urak itunaren baitan aurkitzen zirelarik. Eta honek guztiak zein lekutan uzten gaitu europarroi? Non gelditu da beste herrialdeekiko elkartasuna? Zertan gelditzen da gure duintasuna? Zapatetan nahigabe harea ekartzen dugun moduan, basamortuko kanpamentuetan bizirik dirauen duintasuna Europara ekartzeak haize berriak mugituko lituzke kapitala gailentzen ari den Europa zaharrera. Duintasunaren bidetik, askatasunaren borroka!...

read more

Gazte Abertzaleakek bat egiten du Nafarroan euskararen zonifikazioa bertan behera uzteko Kontseiluaren eskakizunarekin

Ots 26, 2017 || Euskara, Nafarroa

Gazte Abertzaleakek beti egin du euskararen aldeko defentsa sutsua eta, Euskararen Eguna ospatzea ez ezik, eguneroko lanabesa dugu gazte erakundean. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, guztiok eman behar diogu arnasa egunero, euskaraz hitz egiten eta euskaraz bizitzen. Euskara, bere erabilera eta sasoiaren egoera anitza eta desorekatua den arren, Euskal Herri osoko biztanleok konpartitzen dugun hizkuntza bakarra da, euskaldun egiten gaituen funtsezko ezaugarria. Hori dela eta Gazte Abertzaleakek bat egiten du gaur Kontseiluak aldaketaren alderdiei plazaratu dien eskakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko alderdiei 2011ko Euskararen Legea ordezkatzeko erakutsi zuten adostasuna berreraikitzeko eskatu die Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak gaur Iruñeko Kondestable jauregian: “Zonifikazioa gaindituko duen lege berria egiteko garaia da, eta ez zirrikituak bilatzen aritzekoa”. Halaber, euskararen ofizialtasuna nafar lurralde osora zabaltzeko udalen eskaria partekatzen dutela azaldu du Bilbaok. Hala ere, “gogorarazi nahi diegu udalei eremu mistoak ez diela hizkuntza aukera berdintasuna bermatzen herritarrei eta ez dituela ondorioz, hizkuntza-eskubideak bermatzen. Eta euskararen normalizazioaren aldeko neurri eragingarriak hartzera gonbidatu nahi ditugu. Horretarako bidelagun izango gaituzte”. Euskara, euskaldun egiten gaituen hizkuntza izanik, herri nortasuna indartzen duen lanabesa eta administrazio zatiketa anitzetatik at gelditzen den nortasun zeinua da gazte erakundearen ustez. Euskararen herria posible egiten duena da, eta hori ardatz izanik, Kontseiluaren eskakizunarekin batera Gazte Abertzaleakek Nafarroako Gobernua eta Parlamentuko alderdi aurrerakoiak ausartak izatera premiatzen du. 1986ko Euskararen Legea garaitzeko momentu egokiena da, aldaketaren alderdien eskutik Lege aldaketa eremu mistoaren zabaltzean geratzea ez da nahikoa, lingua navarrorum-a nafar guztientzat berreskuratzeko garaia da Kontseiluaren...

read more