slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Atxilotuak askatu!

25 Mar, 2015 Adierazpena, Prentsa Oharrak

Gaurko egunean Guardia Zibilak lau euskal herritar atxilotu ditu. Etxerat-eko bi; Nagore Lopez de Luzuriaga (lehengo hilabetean Urkullu lehendakaria eta elkartearen arteko bileran parte hartu zuen) eta Izaskun Abaigar (Etxerat-ekin Bruselara bidaiatu zuen bertan babesa lortzeko asmoz). Jaiki Hadi elkarteko bi atxilotu izan dira ere; Oihana Barrios eta Fernando Arburua. Elkarte honek zerbitzu mediku eta psikologikoa eskeintzen die presoei.

Bake prozesua aurrera egin nahi duen bitartean, Espainiako Gobernuak eskura dituen erraminta guztiak erabiltzen ditu desiratzen dugun bakea lor ez dezagun. Atzoko egunean Europako Parlamentua Otegi askatzeko eta dispertsioarekin bukatzeko ekimen baten etxea izan zen. Nahiz eta nazioartean babes handia lortu, Espainia mutu eta gor agertzen da berriz ere.

Espainiako sasijustiziari ohituta bagaude ere, nekatuta gaude bake prozesua zapuztu nahi dutenekin. Espainiako Gobernuaren hanka jartzeak eta Frantziako Gobernuaren entzungorrak salatu nahi ditugu ozen. Herri honen ilusioa ez dute inoiz belztuko, herri honek bakearen eta eskubide zibil eta politikoen alde lanean jarraituko du eta.

Hori dela eta, hurrengo orduetan atxilotuei babesa eskeintzeko antolatuko diren mobilizazioetara parte hartzera animatzen dugu Euskal Herriko gazteria.

Atxilotuak askatu!