slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Ausardiaz Etorkizunera!

7 Mar, 2007 Denetarik

Gazte Abertzaleakeko kideok, pasa den asteburuan, otsailaren 24 eta 25ean, bere IX. Biltzar Orokorra ospatu genuen Debako Lastur auzoan. Larunbatean, goizeko 8:30ean hasi eta arratsalde bitartean, hiru ponentzia aztertu, eztabaidatu eta onartu genituen. Batetik, ponentzia politiko bat, zeinetan gazte erakundearen planteamentu politikoak adierazten diren; bestetik, sozioekonomikoa, non hainbat gai sektorialen inguruan eztabaida eta ondorioak atera genituen (lana, etxebizitza, eta abar luze bat ) eta azkenik, estatutu berriak eztabaidatu eta bozkatu genituen biltzarreko partehartzaileok. Ponentzia eta estatutuen adibide adierazgarri gisa hainbat elementu aipa ditzakegu. Esaterako, afiliazio mota berri bat ezarri zen, zeinek ahalbidetzen duen gaztekide orok zuzenean militante oso eta aktibo bilakatu beharrean, bere nahiaz, jarraitzaile baten estatusa hartzea. Jarraitzaile deiturikoak informazioa, aldizkariak, eta abar jasotzeko eskubidea izango du, baita halanola, bere konpromezua handituaz militante oso bihurtzekoa ere.

GAren bederatzigarren Biltzar Orokor honen ezaugarri nagusietako bat eta bere planteamendu independentista ezkertiarrarekin zuzenean loturikoa foralismo zatikatzailearen gainditzea dugu. Horretarako, Nazio Batzordeko Idazkari batek, Euskal Herriko bailara guztietako ordezkariekin lan egiteko ardura zuzena hartuko du, bailara eta herriguneak indartuz eta haien arteko proposamenen koherentzia, koordinaketa eta elkarlana bultzatuaz.

Igandean, berriz, Nazio Batzorde eta Bermapide Batzorde berriaren hautaketari ekin genion, hautatutakoak hauexek izan zirelarik: Harkaitz Millan (Idazkari Orokorra), Leire Pinedo (Finantza idazkaria), Alain Zamorano (Antolakuntza Idazkaria), Juan Karlos Perez (Sektorialeko Idazkaria), Alex Alba (Lurralde Idazkaria) eta Harri Fernandez (Komunikazio Idazkaria). Bermapide Batzordeari dagokionez, Iñaki Agirrezabalaga (Lehendakaria), Elisa Sainz de Murieta (Bokala) eta Iban Ugarte (Bokala) izan ziren hautatuak.

[youtube]IWTLLLS9dIA[/youtube]

[youtube]4bGxOoOPR-Q[/youtube]

Ostean, eguerdiko 12:30 inguru, Lasturreko Kroskika frontoian, Biltzarrari amaiera ezin hobea emateko, ekitaldi politiko bat burutu genuen. Bertan Ibon Usandizaga, jada GAko Idazkari Orokor ohia, izan zen aurkezle, eta Jesus Mª Agirrezabala, Debako Alkatea, Unai Ziarreta, EAko Idazkari Nagusia eta Idazkari Orokor berria izan ziren hizlari.

[youtube]POQyVAbh1Tc[/youtube]

Carlos Garaikoetxea lehendakaria ere etorri zen bere babesa eskaintzera, ekitaldiaren ondorengo hamaiketakoan gazteoi, hitz batzuk zuzendu zizkigularik.

[youtube]Rl3Jc9tNRVw[/youtube]

[youtube]HwIgW6ylgjo[/youtube]

Bertaratu ginen guztion ilusioz beteriko hausnarketa honela labur daiteke: Ausardiaz etorkizunera!!

Gazte Abertzaleakeko IX: Biltzarra

Harkaitz Millan, Idazkari Orokor berria

Nazio Batzorde Berria

Gaia: JardunaldiakEgilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa