slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Bardeetako poligonoaren aurkako XXVIII. Martxan

6 Eka, 2015 Denetarik

bardenas_2015_emailUrtero bezala, Gazte Abertzaleak osatzen dugunok bat egingo dugu ekainaren 7an ospatuko den Bardeetako Tiro Poligonoaren Aurkako XXVIII. Martxarekin.

Bakegintzan eta antimilitarismoan oinarrituz, gazteok igande honetan berriro ere ezetza emango diogu Nafarroan espainiako ejerzitoak eremu naturalak diren Bardeak tiro poligono gisa erabiltzeari.

64 urtez bonbaz bete dituzte Bardeetako zerua. Erriberan egunero jasaten duten egoerari aurre egiteko sortu zen Antipoligono Asanblada. Dirua bonbetan xahutzea baino, politika sozialetan inbertitzea exijitzen dugu berriro ere.

Hori dela eta, hainbat alderdi, sindikatu eta eragile ezberdinekin batera, Aguilaresen egingo den kontzentrazioan parte hartuko dugu goizeko 11.30etan. Antipoligono Asanbladak manifestua irakurri ostean, 12.00etan martxari hasiera emango diogu Bardeetatik zehar.

Tiro poligonorik ez!

Ejerzitoa kanpora!