slide

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Feminismoak  egingo  gaitu  libre

    Feminismoak egingo gaitu libre

    Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela gizartea aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Milurteko historiaren gatibu, emakumeon papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da, heteropatriarkatuan murgildutako gizartean ikusezinak izanik. Berdintasunaz …

  • Basamortuko  duintasuna,  askatasunaren  borroka

    Basamortuko duintasuna, askatasunaren borroka

    41 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, sahararrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok (gehiago…)

Basamortuko duintasuna, askatasunaren borroka

27 Ots, 2017 || Sailkatu gabea

41 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, sahararrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatzen jarraitzen du, bertan bizi diren sahararrak jazartuz, torturatuz eta espetxeratuz, nazioarteko legedia eta funtsezko giza eskubideak bete gabe.

1976ko otsailaren 27an, Bir Lehlunen, Marokok Sahara zatitzeko eraikitako harresiaren bestaldean, euren independentzia aldarrikatu zuten. Adierazpenetik sahararrek borrokan tinko jarraitzen dute, askapen nazionalaren alde borrokan gabiltzan herriei eta mundu osoari duintasuna zer den egunero erakustsiz.

Herri sahararra hitz batekin definitu beharko bagenu, zalantza izpirik gabe duintasuna aipatuko genuke. Herri oso baten duintasuna, kanpalekuetan bizi den agurerik zaharrenetik hasita azkenengo gazteraino; eta noski, saharar emakumeak ahaztu gabe, beraiek izan baitira herria eraiki dutenak.

Kemena ere euren bereizgarria da. 40 urte luzez jo eta ke borrokan, atzera pausorik eman gabe, hasiera batean borroka armatuaren bitartez eta 1991tik diplomazia eta politika ere erabiliz bidea zabaltzen.

Eta honetan beste behin ere, Estatu espainolak eta Europak badu bere erantzukizuna. Sahararren errekurtso naturalen xahuketan eta Mendebaldeko Sahara zatitzen duen harresiaren indartze prozesuan konplizeak. Horregatik, gazte erakundeak Nazioarteko Komunitatearen pasibotasuna kritikatzen du eta espainiar estatuari daukan erantzukizun historikoa bere gain hartzea exijitzen dio, Portugaldar gobernuak bere egunean Ekialdeko Timor-ekin eraman zuen prozesua eredu bezala hartuz.

2700km-ko luzera duen harresia teknologia eta berrikuntza berriekin indartu dute azkenengo urteotan. Zein da diru horren jatorria, baina? Hein handi batean, europarron poltsikoetatik dator, Frontex programaren bitartez, Marokora migrazio mugimenduak kontrolatzera bideratu dena. Eta zer egin du Marokok? Diru hori harresia indartzeko erabili, besteak beste. Hau gutxi ez balitz, 2013an Europako Parlamentuak Maroko eta Europar Batasunaren arteko arrantza ituna onartu zuen, Mendebaldeko Sahararen urak itunaren baitan aurkitzen zirelarik.

Eta honek guztiak zein lekutan uzten gaitu europarroi? Non gelditu da beste herrialdeekiko elkartasuna? Zertan gelditzen da gure duintasuna? Zapatetan nahigabe harea ekartzen dugun moduan, basamortuko kanpamentuetan bizirik dirauen duintasuna Europara ekartzeak haize berriak mugituko lituzke kapitala gailentzen ari den Europa zaharrera.

Duintasunaren bidetik, askatasunaren borroka!

#SaharaLibre

Comments

comments