slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

  • Askatasunaren  koloreak

    Askatasunaren koloreak

    Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako. (gehiago…)

  • Europa,  lotsaren  harresien  zaindari

    Europa, lotsaren harresien zaindari

    Nazio Batuen Erakundeak ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna izendatu zuen 2000. urtean, 1951eko Errefuxiatuen Estatutuaren Hitzarmenaren urteurrenaren harira. Geroztik, etengabeko gatazkek geure mundua eraldatzen joan dira eta denboraren jarioak bizi garenon egoera hobetu baino, atzerapauso erraldoiak eman ditugula salatu behar …

Begiak ireki torturari!

13 Ots, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak

Untitled-1

35 urte pasa dira torturak jasan eta gero Joxe Arregi Madrilen erail zutela. Ez zen torturak jasan zituen lehena izan, ezta azkenekoa ere, baina bere kasua euskal gizartean gogor jo zuen kasua daukagu. Gazte Abertzaleaketik egun hau bere memoria berreskuratzeko eta hainbestek jasandako bortizkeriak salatzeko nahi dugu.

Praktika hauek euren larruazalean naiz ariman sakonki jasan dutenen kopurua handia da. Tortura izan da beti estatu nahiz erakunde ezberdin ororen estrategia, indar erakustaldi bortitza eta herritar askeei eurengan izua sakonki txertatzeko tresna latza. Beldurra eta minaren areagotzearekin jokatu dute beraien sistemarekin ez zetozen giza taldeak kikiltzeko.

Eta gaur, 2017. urtean murgildurik, torturaren auzia irekia dugu: hamaika tortura kasu epaitegietan, Euskal Herritik Europara zabaldu diren salaketak, gutxik aintzat jota eta oraindik itzalpetan beste hainbeste. Tortura ez baita soilik zure gorputzean eragindakoaren mina, urteetan psikologikoki gelditzen den hutsunea eta samina da ere. Eta isilik pasa dituzte urteak itzalpean gorde dutenek.

Eta begiak itxita bizi izan direnak ere. Begiak itxita, ez kolpeengatik, batzuentzat errealitatea onartzea tortura latza zelako baizik: diktadura batean “normalki” pairatzen zen praktika, demokrazia hasi berri batean indarkeri mota hau onargarria ez zelako, demokraten eskuetan odol gorria ikustaraztea zelako.

Denbora pasa da ordea, hamarnaka urte, eta zorionez jendartean torturaren aurkako jarrera areagotu da eta hori posible izan da urteetan honen inguruan lanean jardun duten eragile eta norbanakoek gizarteratutako mezuengatik. Begiak ixtea eragin diguten kasu latzak jakinarazi dira: apalkuntzak, tratu txarrak, mespretxuak, mehatxuak… bizipen gogorrak, tristeak eta batez ere mingarriak. Eta jakinarazpen honek lagundu egin digu Euskal Herriak bizi izan dituen istorio latzenak ezagutzera. Eta ikasi dugu isilean egon beharrean, oihu egitera, torturak gizakiaren izatea txikitzen baitu.

Tortura bakar batek eraiki dugun mundua kinka larrian jartzen du, ez baitago arrazoirik munduan inor sufriarazteko, estigmatizatzeko ezta bere bizia dudan jartzeko. Horregatik gaurko egunean Gazte Abertzaleaketik egiten dugu aldarria:

Nahikoa da, begiak ireki errealitateari!