slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

2010ko Diada: Independentziaren Diada

14 Ira, 2010 Kronika, Països Catalans

Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia den Maider Carrerek Catalunyan zehar antolatutako ekitaldi desberdinetan parte hartu zuen aurreko asteburuan. Irailak 11ko Diadaz disfrutatzeaz gain Bartzelonan, ostiralean eginiko hitzaldi batean Euskal Herriak bizi duen garai itxaropentsu honetan gazteon garrantzia azpimarratu zuen Blanesen.

Ostiralean bertan, Catalunyara iritsi berri Carrerek hitzaldi bat eman zuen Blanesesko Casa del poblen, bertako ERCren egoitza. “Vivint el somni, el jovent ndependentista construïm la independència d’Euskal Herria” (Ametsa biziz, euskal gaztedi independentistak Euskal Herriaren independentzia eraikitzen) lemapean. Bertan Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak GaztEHerria gazte mugimenduaren garrantzia azpimarratu zuen, Alternatibako gaztedietako kide den Beltran Llanorekin. Bertan historia eta dinamika desberdinak dituzten gazte talde independentista eta ezkertiarrek elkarlanean aritzeko topalekua baitute.

Hostalricen, berriz, Carrerek Diada bezperan bertako JERCek antolaturiko “Marxa de torxes”ean parte hartu zuen, honi amaiera emateko mitinean ere hitza hartu zuelarik.  Ordurako Catalunyara ere iritsia zen Bilboko manifestazioaren debeku posiblearen albistea, eta hori hizpide harturik Carrerek argi utzi nahi izan zuen legez kanpo uztearen gainetik gazteok horrenbesteko ausardia badugula independentziaren alde lanean jarduteko. “Behar bada erabakitze guneetatik gu baztertzen saiatuko dira, baina dugun borondate hautsi ezinarekin oztopoak ekiditea posible izango dugu, erabakitze eskubidea aldarrikatuz, gure herrien etorkizuna garelako” esan zuen gazte independentistak gazteek gizartean izan behar duten paperari buruz.

Larunbatean zehar Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak Bartzelonan eginiko manifestazio jendetsuan parte hartu zuen ERC eta JERCeko kideekin batera, “Espanya es crisi, INDEPENDÈNCIA” (España krisia da, INDEPENDENTZIA) lemapean.  Bertan, kide catalanek ere Euskal Herrian jazotzen ari zen egoeraren inguruko aipamena egin zuten, Bilbotik Adierazi EHko manifestazioaren debekua gaitzetsiz eta salatuz.