slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

EFAy-ko Batzar Orokorra 2010: Bureau berriaren hautaketa

26 Mar, 2010 EFAY, Europa, Kronika

General Assembly Venice 151

Irati Aizpurua eta Aitziber Salazar

EFA baita EFAy-ko Batzar Orokorrak ospatu berri dira martxoaren 26an Venezian eta Gazte Abertzaleak-eko bi kidek bertan izan ziren. Ostiralean, goizetik hasita, EFA-ko Batzar Orokorra ospatu zen, arratsalde partean hasi zelarik EFAy-koa.

Gaztedien Batzar honetako helburuetako bat Bureau-ko kideen erdia hautatze zen, hau da, lantaldea erdizka berritu beharra zegoen. Bozketan, hautagaiak aho batez onartu ziren eta, beraz, aurrerantzean ondorengo 6 kide hauez osatuko da EFAy-ko Bureau-a: Irati Aizpurua Alquezar, presidente moduan (Gazte Abertzaleak), Arseni Armengou (JERC), Antoni Trobat (JEN), Erwin Verbeken (Jong N-VA), Luke James (Cymru X) eta David Vejchoda (Mladi Moravane).

Gazte Abertzaleak-eko Irati presidente gisa hautatu ostean emandako hitzaldian, “EFAy-ren papera bikoitza” dela azpimarratu zuen: “alde batetik, EFA-k Europan daramantzan politikei gazte ikuspuntu bat eman behar die eta, bestetik, europar gaztediari zuzendu behar zaio alternatiba sozial eta demokratikoa garela erakutsiz”.

Azkenik, EFAy-ren ildo ideologikoa jarraituz, herrien autodeterminazio eskubidea aitortzearen alde lan egingo duela baieztatu zuen eta, bereziki, Euskal Herriko gatazka politikoa lau haizeetara jakinarazteko sendo lan egiteko konpromezuarekin.

Gazte Abertzaleak-ek EFAy-ko kide diren gainerako alderdi politikoekin batera lan egiteko prest agertu izan da beti eta orain, presidente kargua hartzearekin batera, EFAy aktibo mantentzeko helburu garbia dugu. Horretarako, Iratik Veneziako Batzar Orokorrean eskatu moduan, “EFAy-ko kide guztien laguntza material eta pertsonala” erabat beharrezkoa Bureau hautatu berriak bere helburuak eraginkortasunez bete ditzan.