slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

“Egin dezagun bidea”

9 Eka, 2011 Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleakek “Eman dezagun urratsa” ekimenarekin egin zuen bezala, bere atxikimendua eta babesa eman nahi dio “Egin dezagun bidea” ekimenari.

Gure gazte erakundeak argi izan du beti nazioarte mailan dauden Giza eta Talde eskubide ororen errespetuan, Euskal Herri mailan urratzen den eskubide horietako bat, bai frantses zein espainiar estatuetatik inposatutako espetxe politika izan dela.

Euskal gazte eragile independentista bezala ezin gara euskal presoek eta bere senideek, zein lagunek pairatzen ari diren sufrimendutik urrun egon. Giza eskubide guztien defentsan ezin dugu ahantzi euskal presoek Estatuek ezartzen duten sakabanaketa politikaren menpe daudela; gaixotasun larriak edota 3/4ak beteta dituzten presoak oraindik gatibu dituztela kartzeletan; isolamendua, bakartzea eta aurrez aurreko bisitetan jasan beharreko tratu iraingarriak kontutan hartuta, besteak beste, eta Gernikako Akordioaren sinatzaileak garenez geroztik, ezin diogu muzin egin errealitateari, eta honen inguruan jarrera aktiboa erakutsi behar dugu.

Aro berri honen atarian, euskal gazte independentista orori, urtarrilaren 8an egin zen moduan, hilaren 12an Bilboko kaleetan zehar alkartasun eta babes oihartzuna eramateko dei egiten diogu. Minimo demokratikoen oinarrizkoa den eskubide guztien defentsan, Euskal Herrian eta hemendik at dauden euskal herritarren eskubideak sartzen dira eta beste kasuetan bezala, bakegintzaren bidean alkartasun aktiboa ezinbestekotzat jotzen dugu.

Hau horrela, Gazte Abertzaleakeko kideok Euskal Herriak pertsona orok izan behar dituen eskubide guztien onarpenera eramango gaituen bidearen eraikitzean parte hartzen jarraituko dugu.