slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

EGK 33. batzarra Gazte Abertzaleaken ekarpen onartuak

17 Mar, 2014 Euskadiko Gazte Kontseilua

Gazte Abertzaleakek pozez agurtzen du larunbat honetan EGK-k amaitu berri duen 33. Batzarra. Bizkaiko boluntariotzarako eta parte-hartzerako agentzian, Boluntan  bildu dira erakunde ezberdinetako ordezkariak urteroko plana eta kide berrien sarrera, besteak beste, onartzeko.

Bestalde, Gazte Abertzaleak, Euzko Gaztedi,  eta Gazte Sozialistak taldeek elkarrekin aurkeztu zuten proposamena onartu zuen EGK-ren Batzarrak. Testuaren arabera, Eusko Legebiltzarrean eratu berri den gazteria batzorde txostengilean Gazteriaren Kontseiluak parte-hartze iraunkorra izan dezan eskatuko dio instituzio honi, eta batzorde horietan sortutako proposamen eta ondorioak etorkizuneko Gazteria Legean aintzat hartzeko ere. Horrez gain, hirugarren gazteria plana idazteko orduan gazteen ahotsak kontuan izateko eskatuko dio Jaurlaritzari. Azkenik, gazteen beharrei aurre egiteko osasun, hezkuntza, enplegu eta gizarte politikarako sistema egoki bat eraikitzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala galdegingo dio ere.

Jarraian, Gazte Abertzaleak, Euzko Gaztedi eta Gazte Sozialistak taldeen onartutako proposamena:

1. EGK-k Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio III. Gazte plana egiteko euskal gazteriaren ahotsa entzun eta kontuan har dezala.

2. EGK-k Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio euskal gazteriak dituen beharrei aurre egiteko Osasun, hezkuntza, Enplegu eta Gizarte politikarako sistema egoki bat eraikitzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala.

3. EGK-k Eusko Legebiltzarrari eskatzen dio abian jarri den Gazte Ponentzian EGK-k era iraunkorrean parte hartzeko mekanismoak abian jartzea, euskal gazteriaren beharrei eta gazteriari zuzendutako neurriei buruz etzabaidatzeko.

4. EGK-k Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Legebiltzarreko Gazte Ponentzia bukatzerakoan, horren ondorioz aterako den txostena oinarri bezala har dezala euskal gazteriaren lege-proposamena egiteko.