slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

EGKko 31. batzarrean Mikel Arreseigor gaztekidea Kontseiluko permanenteko kide hautatu dute

10 Mar, 2012 Euskadiko Gazte Kontseilua

Batiste Ezeiza, EGKko presidentea, Mikel Arreseigor gaztekidearekin (urdinez)

Batiste Ezeiza, EGKko presidentea, Mikel Arreseigor gaztekidearekin (urdinez)

Gazte Abertzaleakek pozez agurtzen du larunbat honetan EGK-k amaitu berri duen 31. Batzarra. Donostiako Deustoko Unibertsitatean bildu dira erakunde ezberdinetako ordezkariak urteroko plana eta kide berrien sarrera, besteak beste, onartzeko.

Aurtengo batzarrean Gazte Abertzaleaketik Mikel Arreseigorrek, gazte tolosarra, Bilduko gazte saileko zinegotzia Tolosako udalean, aurkeztu du bere burua Euskadiko Gazte Kontseiluko permanentean zeuden hutsuneetariko bat betetzeko.

EGK-REN INGURUAN  IRAKURKETA

Gaur egun ematen ari diren murrizketen testuinguruan, Euskadiko Gazte Kontseilua ez da libratzen eta Eusko Jaurlaritzaren eskuetan dagoen artaziaren helburu izan dira. Baina ezin dugu ahaztu EGKri bideratutako aurrekontu guztiek urtez urte murrizketak jasan behar izan dituztela, nonbait gazte programei zuzendutako politikak ez baitute garrantzirik erakunde publikoentzako.

Euskadiko Gazte Kontseiluaren balorea gazte zuzendutako politika sektorialak lantzeaz eta babesteaz gain, urteetan gazteekin lanean dihardugun elkarteoi elkar ezagutzeko eta komunikatzeko esparru aske bat eskaini digula da.

Zentzu berean, Gazte Abertzaleakeko kideok aurrekoan esan genuen bezala (irakurri Zergatik ez gara elkar aritzen?), elkarlanak dituen berezko baloreak mahai gainean jartzen jarraituko dugu, gazte guztion ideia ezberdinen ezagutza geure lanari, gazte eragileen lanari, zentzu berezia ematen baitio; eta nola ez, Euskal Herriko herrialde desberdinetan jarduten dugunon ezagutza eta esperientzia, aniztasunaren eta elkartasunaren ikurrak bihur daitezke dudarik gabe. Modu honetara EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko gazteok elkartuko gintuen esparru zabal zein askearen eraketa bultzatu eta babestuko dugu.

Beraz, eta amaitzeko, Gazte Abertzaleaketik zorionez ospatzen dugu EGK-k gaur batzar hau antolatu izanaz. Erakunde batek duen bizitzeko grina eta indarra bere antolakuntzan eta helburuen lorpenekin erakusten baita. Hori guztia dela eta, Batiste Ezeizaren gidaritzan dagoen taldeari gure esker ona helarazi nahi diegu.