slide

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

EHBildu koalizioaren birformulazioaren inguruko eztabaida

20 Urt, 2017 Adierazpena

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak honako hau adosten du:

1. EHBildu koalizioaren birformulazioaren inguruko eztabaida bat irekitzea gazte erakundean.
2. Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da. Nahita nahiez EHBildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu bat izango da.
3. Tokiko, bailarako eta lurraldeetako batzarretan Batzorde Nazionalak prestatutako testu bat eztabaidatuko da. Gutxienez Lurralde Batzar guztietan eztabaidatu beharko da testua.
4. Batzarretan izandako eztabaiden ondorioekin Batzorde Nazionalak behin betiko testu proposamen bat egingo du Aberri Eguna baino lehenago egin beharreko Batzar Nazionalean onartua izan dadin. Afiliazioak testuari emendakinak egiteko aukera izango du.
5. Batzorde Nazionalak Batzar Nazionalak onartutako testua bere egingo du eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die.

Dokumentua