slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Emakumeok, jalgi gaitezen plazara!

8 Mar, 2010 Berdintasuna, Emakumea, Iritzia

Badira 100 urte emakumeon eskubideen aldeko eguna ospatzeko Emakumearen Lehenengo Eguna antolatu zela, aldarrikapen honen lehenengo gakoa sufragio unibertsala izan zelarik. Baina 1914. urtera arte, I Mundu Gerratearen baitan sortu ziren injustizien artean, emakumearen berezko baztertze egoera areagotu zuelako, honen aurka martxoak 8 inguruan Europa osoan antolatu ziren lehenengo aldiz, guk urtero egiten ditugun emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapenen ekitaldiak.

Milurtetan emakumeak esklaboak izan gara, besteren nahiak jasan ditugu edo eta egoera hoberenetan merkantzia legez salduak izan gara. Historian hain urrun joan gabe, gugandik gertu dauden herrietan adulteriogile izatea leporatuta harrikadak jasotzen ditugu; gugan karga- aberea ikusten duten horiek, gure plazera ezeztatzeko gorputzaren zatiak ebakitzen dizkigute; segundo bakoitzean munduko edozein bazterretan gure adina edota egoerari buruz ezer jakin gabe, bortxatzen gaituzte; eta azkenik, gure gizartean hain normala bilakatzen ari den emakumearen aurkako bortizkeriaren hedapen geldiezina bizitzen ari gara.

Mila urtetako Historian ikuste ezinak eta gaur egungoan ahantziak, geure ahotsak batzen jarraitu behar dugu gure aldarrikapena munduko txoko guztietan entzuna izan dadin, menpekoak, esklaboak eta jazartuak izateari uzteko lagunduko dizkiguten eskubideak lortzen ditugun arte. Gaur elkartu behar gara gure eskubideen alde borrokatzeko, berdintasunarengatik, argi izanik guk martxa hau ez badugu antolatzen, inork ere ez du gugatik egingo.

Datozenak datozela, ondorengo emakume belaunaldiek beste egoera hobeagoa bizi dezaten, emakumeon eskubideen aldarrikapen jarraian eta sutsuan jardun behar dugu eta horrelako egunetan guztiak elkartu gure ahotsa entzun dadin. Bortizkeri matxista jasaten dutenengatik, gizonezkoek determinatutako kulturaren itzaletan bizi behar duten horiengatik, min garrasia barnetik atera ez dezaketenengatik… haiei, gure alkartasuna eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko grina helarazi behar diegu, emakumeak gizalegez izan behar dituen eskubideengatik egiten ari garen lana ez baita inoiz ezerezean geldituko eta gure aldarrikapenetan urrats berri bat emateko balioko zaigu beti.

Maider Carrere Souto

Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia