slide

  • Gazte Abertzaleak recuerda a los turistas que “están en Euskal Herria”

    Gazte Abertzaleak recuerda a los turistas que “están en Euskal Herria”

      Gazte Abertzaleak ha iniciado una campaña dirigida a concienciar a las personas que nos visitan de que se encuentran en “un territorio con historia, cultura e idioma propio, que se llama Euskal Herria”. Bajo el lema “You are in the …

  • Gazte Abertzaleak exige a Gobierno Vasco y Ayuntamiento de Irun que dejen de tolerar la discriminación en el Alarde

    Gazte Abertzaleak exige a Gobierno Vasco y Ayuntamiento de Irun que dejen de tolerar la discriminación en el Alarde

    Gazte Abertzaleak ha exigido al Gobierno Vasco y al Ayuntamiento de Irun que pongan fin a la tolerancia que mantienen con respecto al Alarde privado y discriminatorio. La organización juvenil participará, como cada año, en el recibimiento que se realizará …

  • Los colores de la liberación

    Los colores de la liberación

    Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako. (más…)

Los colores de la liberación

28 Jun, 2017 De todo, Declaración, Noticias seleccionadas, Sexu Askapena

Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako.

Sexualitatearen bizipena hertsiki lotuta dago identitate femenino eta maskulinoen osatzearekin. Sozializazio sexistaren eragin handia jasaten duen emakumeen eta gizonen bizitzaren eremu bat da sexualitatea. Haurtzarotik, gorputzaren, nahien, plazeraren, bikotearen, maitasunaren, sentimenduen, sexu-harremanen, afektuen adierazpenaren eta abarren oso kontzeptualizazio desberdina hartzen dugu gure gain.

Hori dela eta, geure gain gizarteak ezartzen dizkigun “baloreak” geure izateko berezko erakin bat ez datozenean, geure sentimenduekiko edota izateko erarekiko ikara eta ukatzea datorkigu.

Heteroarautik at bizitzea erabaki dugunok burua askatu dugu, geure gorputza libreago bizi dugu eta harremanak ezberdin ulertzean, errealitatea aniztasunean balioztatzea bultzatzen gaitu. Hala ere, oraindik sexu askapenerako borrokan partida asko ditugu jokatzeke, eta kolore guztiak nahi ditugu erabili iraultza honetarako.

Helburu hau lortzeko, baina, hezkuntza beharrezko arma dugu. Geure eskola eta ikastoletan sexu askapena lortzearekiko urrun gaude, eta askatasun horren bermea haurtzarotik babesten ez badugu, nola nahi ditugu harreman sanoak landu? Gaiok ez dira Curriculumean jaso, eta motzera begira intentzio gutxi ikusten dugu horretan, gazte baten bizitza betirako markatu dezaken erabaki bat izanik ere.

Emakumeen sozializazio sexista, sexu-autonomia mugatua, gizarte-penalizazioak, gorputzaren eta sexualitatearen ezjabetzea, emakumeen aniztasun erotikoaren ukazioa, sexu-nahien zapalkuntza eta sexu-praktiken “baginalizazioa” egiten dira oraindik, sexualitate matxistaren interesetara egokitzeko.

Gizonen sexualitate-eredu soziala hertsiki lotuta dago sexu-organoekin, koitoarekin, heterosexualitatearekin, eta, beraz, ugalketa-helburuekin. Matxismoa eta horren adierazgarri nagusietako bat, hots, homofobia dira “heteronormatibititate maskulino” horren euskarriak. Homofobia oso lotuta dago identitate maskulino horrekin. Eredu baztertzaile hori nagusi da oraindik, eta, aniztasuna galarazteaz eta gizonen sexu-askatasuna zigortzeaz gain, emakumeen sexualitatearen boluptuositatearen, gorpuztasunaren eta desiren gainetik ezartzen da.

Azken urteotan, heteronormatibitatearen aurkako desobedientzia-taldeen bultzadari eta ahaleginari esker batez ere, lege-aurrerapen handiak egin dira, baina bide luzea geratzen zaigu oraindik sexu-aniztasuna eta sexu-askatasuna balio positibotzat eta, beraz, nahi izateko modukotzat hartuko duen gizarte batean bizitzeko. Euskal Herrian, sexu-eskubideak bermatu gabe daude oraindik, eta urratu egiten dira maiz.

Sexu askapenean, bizi eta goza aske!