slide

  • Gazte Abertzaleak recuerda a los turistas que “están en Euskal Herria”

    Gazte Abertzaleak recuerda a los turistas que “están en Euskal Herria”

      Gazte Abertzaleak ha iniciado una campaña dirigida a concienciar a las personas que nos visitan de que se encuentran en “un territorio con historia, cultura e idioma propio, que se llama Euskal Herria”. Bajo el lema “You are in the …

  • Gazte Abertzaleak exige a Gobierno Vasco y Ayuntamiento de Irun que dejen de tolerar la discriminación en el Alarde

    Gazte Abertzaleak exige a Gobierno Vasco y Ayuntamiento de Irun que dejen de tolerar la discriminación en el Alarde

    Gazte Abertzaleak ha exigido al Gobierno Vasco y al Ayuntamiento de Irun que pongan fin a la tolerancia que mantienen con respecto al Alarde privado y discriminatorio. La organización juvenil participará, como cada año, en el recibimiento que se realizará …

  • Los colores de la liberación

    Los colores de la liberación

    Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako. (más…)

Europa, lotsaren harresien zaindari

20 Jun, 2017 Declaración, Errefuxiatuak, Noticias seleccionadas

Nazio Batuen Erakundeak ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna izendatu zuen 2000. urtean, 1951eko Errefuxiatuen Estatutuaren Hitzarmenaren urteurrenaren harira. Geroztik, etengabeko gatazkek geure mundua eraldatzen joan dira eta denboraren jarioak bizi garenon egoera hobetu baino, atzerapauso erraldoiak eman ditugula salatu behar dugu.

Bidean geratu direnen eta bidean jarraitzen duten errefuxiatu orori, guztien omenez, egun hau inoiz baino gehiago ozen aldarrikatu behar dugu. Milaka gaitz jasan behar dituzten errefuxiatu ekonomiko, politiko, anbiental, sanitario eta gerra errefuxiatuei, gure babes osoa eskaini behar diegu bai Euskal Herrian, eta baita Europan ere.

Azken urte hauetan, eta ACNURen datuen arabera, 65 milioi pertsona baino gehiagok euren etxeetatik ihes egitera behartuak izan dira gudak, biolentzia, goseteak eta jazarpenak direla eta, beste arrazoi aunitzen artean. Euren etxeetatik alde egin behar izan dute familia askok, zeukaten guztia bertan utzirik, mundu latz honetan bizirik jarraitu ahal izateko. Egora latz hau bereziki emakumeek eta haurrek jasaten dute, matxismoa, biolentzia, esplotazio eta esklabotza sufritzen dutelarik. Konflikto berriak sortzen diren bitartean, amaigabeko gatazkek gogortzen eta areagotzen dira egunero, errefuxiatuen egoera larriagotzen den bitartean.

Eta Europako instituzioetatik itsu, mutu eta gor daude. Egunero euren herrietatik ihes egitera behartuak izan diren milaka pertsonek Mediterraneoa zeharkatzera edota Europako harresien gainetik salto egitera bakarrik geratzen zaie, mafien eskuetan euren biziak utziz edota bizia zuzenean Turkiaren sarreran galduz. Eta hori ez bakarrik, behar duten laguntza eskaini ez ezik, euren herrietara deserritzen ditugu, bertako gatazkek irentsiko dituzten edo kezkatu gabe.

Lotsaren harresien zaindari gara itsasoa hilerri bilakatzen dugun bitartean. Europa solidarioa Kimera bat da eta gu Zerberoa gara. Txanpon poltsa baten truke zubiak eraikitzen ditugu, elkartasuna gure bizi-erritmoa asetzeko lehengaia ez baita.

Mundu justu bat lortu arte, internazionalismoa dela medio;
Elkartasuna, lankidetza eta garapena!