slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (más…)

  • Ez ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Ez ikaratu

25 Nov, 2017 Declaración, Feminismoa @es, Igualdad, Noticias seleccionadas

Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, aho gutxi batzuetan iraungo duen garrasia izango da. Beste behin ere, emakumeok bortizkeria bera jasaten jarraituko dugu inongo “nazioarteko egunek” erremediorik jarri gabe.

Emakumeok egunero eta edonon gu txikitzea bideratuta dagoen bortizkeria jasaten dugu. %35oi bortizkeria matxistak kolpatuko gaitu bizitzan zehar. Bortizkeria modu anitzek inguratzen gaituzte. Isilpean eta ikusezinak diren jarrera txikitzaileak dira asko; uneoro, munduko edozein bazterretan, emakumeak zapaltzen gaituzten gizarteetako estrukturetan barneratutako eraso sistematikoak jasan behar ditugu. Eta hauek ez dituzte gorputzean markarik uzten, ez; hauek arima zulatzen dizkigute, gure bizitzan sakonki eragiten digute.

Gazte Abertzaleaketik argi dugu hezkuntza heteropatriarkal batean oinarritzen den sistemak arazo hau areagotu besterik ez duela egiten, eta parekidetasunean eta sexu askapenean oinarritutako hezkuntza sistema beharrezkoa dela aldarrikatzen dugu eredu matxista gainditzeko eta betiko ezabatzeko. Egun gai zabal honen inguruan lantzen diren politikak eskasak iruditzen zaizkigu; erakunde publikoek modu testimonial batean lantzen dute gaia, bitarteko gutxi eta diru gutxiago inbertituz. Bitartean, tortura matxistari, mespretxu matxistari, bortizkeria matxistari aurre egiteko gizartean antolatutako mugimendu feministak egiten duen lana arazo honen ezagutzan eta kontzientziazioan berebiziko garrantzia du eta nola ez, bat egiten dugu borroka horretan.

Emakumeok ez dugu beste izakiok merezi duten errespetua baino gehiago izan nahi. Errespetatuak izatea nahi dugu. Gure askatasuna eta gure duintasuna ez dira eztabaidan egon behar. Gure bizitza askatasunean bizitzeko eskubidea bermatuta izan nahi dugu. Eta hau bete ezean, borroka feministak aurrera jarraitu behar du. Edonon eta edonoiz ikusezin diren erasoak, jarrera txikitzaileak eta eraso fisiko guztiak salatu behar ditugu eta erantzuna izan behar dute.

Hortaz, aurten Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gure aldarria:
Jarrera mutuak kolpeak bezain bortitzak dira!
#EZikaratu