slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (más…)

  • Ez ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Euskara @es

Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

3 Dic, 2017 Declaración, Euskara @es, Noticias seleccionadas

Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, guztiok eman behar diogu arnasa egunero, euskaraz hitz egiten eta euskaraz bizitzen. Gure egunerokotasunean eta gure bizitzako txoko eta une guztietan konpartitzeko altxorra da. Euskaldunen artean zabaltzeko ahotsa eta baita ongi ez dakienarekin mihia astintzeko aitzakia ere. Euskara, bere erabilera eta sasoiaren egoera anitza eta desorekatua den arren, Euskal Herri osoko biztanleok konpartitzen dugun hizkuntza bakarra da, euskaldun egiten gaituen funtsezko ezaugarria. Gaur egun orain dela 20 urte baino elebidun gehiago dago Euskal Herrian. Igoera hau bereziki euskaldun gutxiko zonetan nabaritu bada ere, notizia ez da guztiz ona izan: eremu euskaldunetan euskararen erabilera gutxiagotu egin da. Gure hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazi, eta hau politika normalizatzaile kaskarren errua da. Hala ere, euskarari arnasa ematea gure eskuetan dago. Aurtengo abenduaren 3an eta urteko gainontzeko 364 egunetan denok egin beharko genuke ahalegin berezia euskaraz: ikastetxean eta lanean, etxean eta kalean, tabernan eta sare sozialetan, lagunekin eta familiarekin. Erabilerak emango baitio euskarari bizia eta behar duen indarra. Euskararen alde egin daitekeen aldarririk argiena, ekintzarik biziena eta manifestaziorik ozenena al denik eta gehiena erabiltzea da. Euskara da euskaldun egiten gaituena! Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu munduaren aurrean gizonki azaldu. Baldin gure zainetan odolik badegu Euskaldunak euskeraz hitz egin behar degu. Zein hizkuntza ederra euskera guria inun ez det aurkitzen beste bat hobia usai goxondun hizkuntz txukun ta argia, biraorikan ez duan hizketa garbia Gora euskara maitea zoragarriena euskalduen artean maitagarriena. Munduan sortu zanik hikuntzik zaharrena, gora ta gora euskaldunak eta gure euskara. Eman #EuskarariArnasa, bizi zaitez...

Read More

Gazte Abertzaleakek bat egiten du Nafarroan euskararen zonifikazioa bertan behera uzteko Kontseiluaren eskakizunarekin

26 Feb, 2017 Declaración, Euskara @es, Nafarroa @es, Notas de Prensa

Gazte Abertzaleakek beti egin du euskararen aldeko defentsa sutsua eta, Euskararen Eguna ospatzea ez ezik, eguneroko lanabesa dugu gazte erakundean. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, guztiok eman behar diogu arnasa egunero, euskaraz hitz egiten eta euskaraz bizitzen. Euskara, bere erabilera eta sasoiaren egoera anitza eta desorekatua den arren, Euskal Herri osoko biztanleok konpartitzen dugun hizkuntza bakarra da, euskaldun egiten gaituen funtsezko ezaugarria. Hori dela eta Gazte Abertzaleakek bat egiten du gaur Kontseiluak aldaketaren alderdiei plazaratu dien eskakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko alderdiei 2011ko Euskararen Legea ordezkatzeko erakutsi zuten adostasuna berreraikitzeko eskatu die Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak gaur Iruñeko Kondestable jauregian: “Zonifikazioa gaindituko duen lege berria egiteko garaia da, eta ez zirrikituak bilatzen aritzekoa”. Halaber, euskararen ofizialtasuna nafar lurralde osora zabaltzeko udalen eskaria partekatzen dutela azaldu du Bilbaok. Hala ere, “gogorarazi nahi diegu udalei eremu mistoak ez diela hizkuntza aukera berdintasuna bermatzen herritarrei eta ez dituela ondorioz, hizkuntza-eskubideak bermatzen. Eta euskararen normalizazioaren aldeko neurri eragingarriak hartzera gonbidatu nahi ditugu. Horretarako bidelagun izango gaituzte”. Euskara, euskaldun egiten gaituen hizkuntza izanik, herri nortasuna indartzen duen lanabesa eta administrazio zatiketa anitzetatik at gelditzen den nortasun zeinua da gazte erakundearen ustez. Euskararen herria posible egiten duena da, eta hori ardatz izanik, Kontseiluaren eskakizunarekin batera Gazte Abertzaleakek Nafarroako Gobernua eta Parlamentuko alderdi aurrerakoiak ausartak izatera premiatzen du. 1986ko Euskararen Legea garaitzeko momentu egokiena da, aldaketaren alderdien eskutik Lege aldaketa eremu mistoaren zabaltzean geratzea ez da nahikoa, lingua navarrorum-a nafar guztientzat berreskuratzeko garaia da Kontseiluaren...

Read More