slide

  • Gazte Abertzaleak rechaza el desalojo del Gaztetxe Maravillas y acusa a Geroa Bai de “sabotear el gobierno del cambio para buscar el recambio con el PSN”
  • Ez ikaratu

Gazte Abertzaleaken XIV. Biltzarra

25 Nov, 2016 Declaración

img-20160513-wa0000Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, “Pausoz pauso, gazteok bidea eginez” lelopean bere XIV. Nazio Biltzarra ospatuko du asteburu honetan, azaroaren 26 eta 27an, Bilbon.

Nazio Biltzar honetan gazte erakundeko militante guztiak daude deituak parte hartzera eta datozen 2 urtetarako gazte erakundearen estrukturaz, filosofiaz eta etorkizuneko erronketaz eztabaidatuko dugu sakonki. Euskal Herriaren askapen sozial eta nazionala helburu, euskararen normalizazioa, feminismoaren beharra, ingurumenaren zaintza, justizia sozialaren ezarpena, erabakitzeko eskubidearen bultzada eta euskal gatazkaren konponketaz eztabaidatuko dugu asteburuan zehar, gazteok dauzkagun egungo eta etorkizuneko erronkei begira, datozen bi urteetan jarraituko ditugun ildoak zehaztuz.

Euskal Herriko txoko guztietan, gazte borondatea kaleetatik eta erakundeetatik zabaldu dugu. Etorkizuna izateaz gain, oraina garelako, eta duintasunaren izenean, gizartean geure parte-hartzea zuzendu behar dugu eta zuzendu nahi dugu politika eta politikan jarduteak ematen dizkigun baliabideak medio.

Euskal Herri honetan oraindik hamaika gauza daude egiteke, eta horren alde, hamaika ekimen ditugu sortzeke. Eta Gazte Abertzaleak Euskal Herriaren askapen politiko eta sozialaren alde lanean egongo da tinko!