slide

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Feminismoak egingo gaitu libre

    Feminismoak egingo gaitu libre

    Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela gizartea aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Milurteko historiaren gatibu, emakumeon papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da, heteropatriarkatuan murgildutako gizartean ikusezinak izanik. Berdintasunaz …

  • Militarrik gabe, askoz hobe

    Militarrik gabe, askoz hobe

    Euskal Herriko Mugimendu Antimilitaristak 28. urteurrena ospatzen duen honetan, Gazte Abertzaleaketik esker ona adierazi nahi diegu (más…)

Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

18 Mar, 2017 || Sin categoría

IMG-20160525-WA0018

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari.

Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula.

Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa.

Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan:

1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako.

2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako.

3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu.

4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako.

5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako.

Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan.

Martxoaren 19an, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetanere, bai independentziari!

0605 Indepe10605 Indepe20605 Indepe30605 Indepe40605 Indepe5

Comments

comments