slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Esker ona alkartasuna emateagatik

26 Urr, 2010 Bakebidean, Nazioartekoa, Països Catalans

Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi genituzke azken atxiloketen ondoren zenbait gazte eragileen eskutik jaso ditugun babes mezu guztiei. Ez dute ahaztu Euskal Herriko mugetatik at urte guzti honetan zehar zabaldu dugun mezua. Alkartasuna eta batasuna izan dira Gazte Abertzaleakek, GaztEHerriko beste kideekin batera, egon garen beste antolakundeei eskeini nahi izan dizkiegun banderak.

Horiexek Bruselara eramanak izan ziren duela bi aste Ikoitz Arreseren eskutik, GaztEHerriko kide eta Ikasle Abertzaleaken burua, azken operazio polizialean atxilotua. Inkomunikazio egoeran dagoen honek “Gernikako Akordioa” eraman zuen besapean, irailaren 25ean Ikasle Abertzaleaken izenean sinatu zuen akordioa, Euskal Herrian ireki den eszenatoki berriak sortu dituen ilusio eta itxaropena helarazteko beharrarekin batera.

Aipamen berezia merezi dute herri anai batetik, Herrialde Katalanetatik, jaso ditugun bi mezu; ez baitute zalantzarik izan euren preokupazioa eta elkartasun mezua publikoa egiten, eta geure erreibindikazioak euren herrian zabaltzen.  Esker bereziak, beraz Joventuts d’Esquerra Republicana de Catalunyari (JERC) eta Joves d’Esquerra Nacionalistari (JEN- PSM) euren babesarengatik.