slide

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

Europa, lotsaren harresien zaindari

20 Eka, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Errefuxiatuak

Nazio Batuen Erakundeak ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna izendatu zuen 2000. urtean, 1951eko Errefuxiatuen Estatutuaren Hitzarmenaren urteurrenaren harira. Geroztik, etengabeko gatazkek geure mundua eraldatzen joan dira eta denboraren jarioak bizi garenon egoera hobetu baino, atzerapauso erraldoiak eman ditugula salatu behar dugu.

Bidean geratu direnen eta bidean jarraitzen duten errefuxiatu orori, guztien omenez, egun hau inoiz baino gehiago ozen aldarrikatu behar dugu. Milaka gaitz jasan behar dituzten errefuxiatu ekonomiko, politiko, anbiental, sanitario eta gerra errefuxiatuei, gure babes osoa eskaini behar diegu bai Euskal Herrian, eta baita Europan ere.

Azken urte hauetan, eta ACNURen datuen arabera, 65 milioi pertsona baino gehiagok euren etxeetatik ihes egitera behartuak izan dira gudak, biolentzia, goseteak eta jazarpenak direla eta, beste arrazoi aunitzen artean. Euren etxeetatik alde egin behar izan dute familia askok, zeukaten guztia bertan utzirik, mundu latz honetan bizirik jarraitu ahal izateko. Egora latz hau bereziki emakumeek eta haurrek jasaten dute, matxismoa, biolentzia, esplotazio eta esklabotza sufritzen dutelarik. Konflikto berriak sortzen diren bitartean, amaigabeko gatazkek gogortzen eta areagotzen dira egunero, errefuxiatuen egoera larriagotzen den bitartean.

Eta Europako instituzioetatik itsu, mutu eta gor daude. Egunero euren herrietatik ihes egitera behartuak izan diren milaka pertsonek Mediterraneoa zeharkatzera edota Europako harresien gainetik salto egitera bakarrik geratzen zaie, mafien eskuetan euren biziak utziz edota bizia zuzenean Turkiaren sarreran galduz. Eta hori ez bakarrik, behar duten laguntza eskaini ez ezik, euren herrietara deserritzen ditugu, bertako gatazkek irentsiko dituzten edo kezkatu gabe.

Lotsaren harresien zaindari gara itsasoa hilerri bilakatzen dugun bitartean. Europa solidarioa Kimera bat da eta gu Zerberoa gara. Txanpon poltsa baten truke zubiak eraikitzen ditugu, elkartasuna gure bizi-erritmoa asetzeko lehengaia ez baita.

Mundu justu bat lortu arte, internazionalismoa dela medio;
Elkartasuna, lankidetza eta garapena!