slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Euskara eta euskal kulturan murgilduriko Hezkuntza Sistema Propioaren alde! Gora Euskal Eskola publikoa!

31 maiatza, 2014 Euskara, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak beti egon da Euskal Eskola publiko baten alde, baina orain bai estatu espainoletik bai Eusko Jaurlaritzatik jasaten ari garen murrizketen ondorioz, inoiz baino gehiago baharrezkoa da euskal eskola publiko eta indartsua eraikitzea, euskal hezkuntza eredua eta hizkuntza propioa bermatuko dituena. Horixe izango baita azken urteotan gure ereduaren aurka jasaten ari garen erasorik bortzitzenei aurre egiteko tresnarik eraginkorrena, Hezkuntzako aurrekontuen murrizketei nahiz LOMCEren inposaketei alegia.

Gaur egun eskola publikoa Euskal Herriko herri guztietan bermatuta dagoela pentsatu arren, oraindik egon badaude herri asko non heziketa publikorako eskubidea bermatuta ez dagoen, esate baterako Sopuertan. Enkarterriko herri horretako haurrek haur hezkuntza zerbitzua bermatuta badute ere, hazi ahala ez dute lehen hezkuntzan euskal eskola publikoan matrikulatzeko aukerarik. Eskualde horretan, Enkarterrietan, soilik biztanleen % 2 mintzatzen da euskaraz, baina aurtengo euskal eskola publikoaren jaiko leloak dioen bezala pixkanaka-pixkanaka “Gorantz goaz”, gero eta gehiago baikara euskaraz jakiteaz gain euskaraz mintzatzen garenok, baina datuek erakusten digute oraindik asko dagoela egiteko, bai eskualde horretan bai Euskal Herrian osoan ere.

Horregatik, Gazte Abertzaleak-eko kideok datorren igandean, ekainaren 1ean Balmasedan izango den Euskal Eskola Publikoaren jaian egongo gara, ilusioz beteta, Enkarterrietan ere gorantz joatea nahi dugulako!!!!