slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Bizigay

bizigay1.gif

Bizigay, Gazte Abertzaleak eta Eusko Alkartasunaren barnean aniztasun eta askatasun sexualaren inguruko gaiak jorratzen dituen taldea da.

Gai hau, lanean jarduteko zaila izanik, bere biztanleak guztiz aske sentituko diren Euskal Herria ireki eta aurrerakoi bat eraikitzeko guztiz funtzeskoa dela deritzogu. Gure taldea duela 6 bat urte jaio zen, ilusio eta erronkaz beterik. Hauetariko lehena, Gazte, EA nahiz gizarteak bere orokortasunean arazo honen inguruan konzientzia har zezala lortzea izan da. Horretarako aukera sexual ezberdinekiko errespetua zabaldu nahi izan duten lan dinamikak bultzatu ditugu orain artean.

Egun, EA eta Gazte Abertzaleak-eko kideen ulermen eta laguntza osoa jaso ostean gure lana instituzioetara, nahiz beste alderdi politiko eta elkarteetara bideratu nahi dugu. Helburu hori buruan izanda talde berezitu gisa antolatzea beharrezkoa zitzaigula ikusi dugu, horrela egin dugularik.

Bizigay taldearen helburuen artean honokoak gogoraraztea gustatuko litzaiguke:

  • Familiaren ideia ireki eta plurala izanen duen gizarte errespetugarria eraikitzea, zinezko askatasun sexuala bereganatu eta oinarritzat hartuko duena.
  • Sexualitateri dagokionean giza eskubideak errespeta daitezen salaketa eta konzientziapen lan sakona egitea, presio soziopolitikoa eta borroka aktibo baketsua erabiliaz.
  • Gai honi dagokionean haur hezkuntzak duen hutsune handia bete dadin proposamen zehatzak burutzea.
  • Bikote heterosexualen eskubide berdinak izango ditugun legezko oinarrizko marku baten alde egitea, nahi izanez gero eskubide berdinez gozatzeko ahalmena izan dezagun.
  • Gay, lesbiana, bisexual eta transexualak jasaten ditugun egoera diskriminatorioen aurka eta haien eskubideen alde lan egiten duten beste talde guztiekin elkarlana bultzatzea.

Bizigayk Bizkaian hasi zituen bere pausuak, Gay Harrotasunaren eguneko ekintzen antolaketan aspaldi lanean jarduten dugularik. Apurka apurka Euskal Herriko beste herrialdetara zabaltzen ari gara, eta horixe da gure erronka. Horregatik, lerro hauetatik aipaturiko helburuen alde lan egin nahi duen orori bere laguntza ttipia, (edo handia nola ez!) eman diezagula eskatzera gatoz. Ez izan zalantzarik zuen iradokizun, iritzi etab… geuri iritsarazteko.Duzun sexu aukera duzula ere, parte har ezazu, askatasuna guztion erronka da eta.