slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Elkarlanean

elkarlanean.jpg

Ikasleen sindikatu bat gara. Gure helburuen artean dago zuei, ikasle zareten guztiei, informazioa eta laguntza ematea. Horretarako, zuen beharrak, ekarpenak eta kexak entzunarazi behar ditugu. Dudarik ez izan gu prest gaudela behar den lekuetara helarazteko (administraziora, irakasleengana, instituzioetara.). Dena den, ez ahaztu beste interes handiko gauzetaz ere (politika, kultura,lana.) arduratzen garela. Horretarako, ekintza ezberdinak (mahainguruak, eztabaidak, mintegiak, eta abar) antolatzen ditugu zuek zeuek parte har dezazuen.

Gure aldarrikapen nagusienak hauek dira:

  • Bigarren eta goi ikasketetan euskararen normalizazioa: Euskal Herriko ikasle ororen eskubidea bere ikasketak euskaraz egin dezan.
  • Unibertsitate publikoa eta kalitatezkoa: Alde batetik baldintza fisikoei (intsonorizazioa, klimatizazioa, osasun baldintzak.), edota leku eta masifikazio baldintzei dagokienez eta beste aldetik irakasleen portaera, irakaskuntza kalitate, beka eta tasen inguruko gauzei dagokienez.
  • Euskal Herrirako berezko curriculuma: Kanpotik inposatzen dizkiguten planei uko eginez, bere osotasunez Euskal Herritik eta Euskal Herrirako egindako ikasketa-plana.

ELKARLANEAN-ean zurekin bat egiten dugu eta zure eskaerak eta iritziak jasotzeko gaude. Gurekin harremanetan jartzeko elkarlanean@gazteabertzaleak.org helbidera jo dezakezu.