slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

GA Jesus Mari Larrazabalekin

8 Ots, 2009 Kronika

Gazte Abertzaleak-ek, lan jardunaldia ospatu zuen otsailaren 7an, Gipuzkoatik Eusko Legebiltzarrerako hautagaia den Jesus Mari Larrazabalekin batera. Egunean zehar, Larrazabal-ek bere jarduera profesional eta politikoaren inguruko laburpena egin zuen. Gros-eko Alkartetxean bildutako gazteek, bide batez, hurrengo hausteskundeetarako dituzten ardurak aurkeztu zizkioten. Orain dela aste batzuk Unai Ziarretarekin egindako ekintzan bezala.

Ekitaldiean, orain dela gutxi utzi gaituen Eusebio Gurrutxagari omenaldia egin zion Gazte Abertzaleak-ek. Bere herriarengatik dena eman zuen gizon honen familiari makila bat oparituz.

Larrazabalen esanetan, “katea ez da apurtu” eta Eusebioren eredua gaur egungo gazteek bere aberriaren eskubideak defendatzen jarraitzeko baliogarria izan da.