slide

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

  • Askatasunaren  koloreak

    Askatasunaren koloreak

    Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako. (gehiago…)

Adierazpena

Askatasunaren koloreak

28 Eka, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Sexu Askapena

Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako. Sexualitatearen bizipena hertsiki lotuta dago identitate femenino eta maskulinoen osatzearekin. Sozializazio sexistaren eragin handia jasaten duen emakumeen eta gizonen bizitzaren eremu bat da sexualitatea. Haurtzarotik, gorputzaren, nahien, plazeraren, bikotearen, maitasunaren, sentimenduen, sexu-harremanen, afektuen adierazpenaren eta abarren oso kontzeptualizazio desberdina hartzen dugu gure gain. Hori dela eta, geure gain gizarteak ezartzen dizkigun “baloreak” geure izateko berezko erakin bat ez datozenean, geure sentimenduekiko edota izateko erarekiko ikara eta ukatzea datorkigu. Heteroarautik at bizitzea erabaki dugunok burua askatu dugu, geure gorputza libreago bizi dugu eta harremanak ezberdin ulertzean, errealitatea aniztasunean balioztatzea bultzatzen gaitu. Hala ere, oraindik sexu askapenerako borrokan partida asko ditugu jokatzeke, eta kolore guztiak nahi ditugu erabili iraultza honetarako. Helburu hau lortzeko, baina, hezkuntza beharrezko arma dugu. Geure eskola eta ikastoletan sexu askapena lortzearekiko urrun gaude, eta askatasun horren bermea haurtzarotik babesten ez badugu, nola nahi ditugu harreman sanoak landu? Gaiok ez dira Curriculumean jaso, eta motzera begira intentzio gutxi ikusten dugu horretan, gazte baten bizitza betirako markatu dezaken erabaki bat izanik ere. Emakumeen sozializazio sexista, sexu-autonomia mugatua, gizarte-penalizazioak, gorputzaren eta sexualitatearen ezjabetzea, emakumeen aniztasun erotikoaren ukazioa, sexu-nahien zapalkuntza eta sexu-praktiken “baginalizazioa” egiten dira oraindik, sexualitate matxistaren interesetara egokitzeko. Gizonen sexualitate-eredu soziala hertsiki lotuta dago sexu-organoekin, koitoarekin, heterosexualitatearekin, eta, beraz, ugalketa-helburuekin. Matxismoa eta horren adierazgarri nagusietako bat, hots, homofobia dira “heteronormatibititate maskulino” horren euskarriak. Homofobia oso lotuta dago identitate maskulino horrekin. Eredu baztertzaile hori nagusi da oraindik, eta, aniztasuna galarazteaz eta gizonen sexu-askatasuna zigortzeaz gain, emakumeen sexualitatearen boluptuositatearen, gorpuztasunaren eta desiren gainetik ezartzen da. Azken urteotan, heteronormatibitatearen aurkako desobedientzia-taldeen bultzadari eta ahaleginari esker batez ere, lege-aurrerapen handiak egin dira, baina bide luzea geratzen zaigu oraindik sexu-aniztasuna eta sexu-askatasuna balio positibotzat eta, beraz, nahi izateko modukotzat hartuko duen gizarte batean bizitzeko. Euskal Herrian, sexu-eskubideak bermatu gabe daude oraindik, eta urratu egiten dira maiz. Sexu askapenean, bizi eta goza...

Read More

Europa, lotsaren harresien zaindari

20 Eka, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Errefuxiatuak

Nazio Batuen Erakundeak ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna izendatu zuen 2000. urtean, 1951eko Errefuxiatuen Estatutuaren Hitzarmenaren urteurrenaren harira. Geroztik, etengabeko gatazkek geure mundua eraldatzen joan dira eta denboraren jarioak bizi garenon egoera hobetu baino, atzerapauso erraldoiak eman ditugula salatu behar dugu. Bidean geratu direnen eta bidean jarraitzen duten errefuxiatu orori, guztien omenez, egun hau inoiz baino gehiago ozen aldarrikatu behar dugu. Milaka gaitz jasan behar dituzten errefuxiatu ekonomiko, politiko, anbiental, sanitario eta gerra errefuxiatuei, gure babes osoa eskaini behar diegu bai Euskal Herrian, eta baita Europan ere. Azken urte hauetan, eta ACNURen datuen arabera, 65 milioi pertsona baino gehiagok euren etxeetatik ihes egitera behartuak izan dira gudak, biolentzia, goseteak eta jazarpenak direla eta, beste arrazoi aunitzen artean. Euren etxeetatik alde egin behar izan dute familia askok, zeukaten guztia bertan utzirik, mundu latz honetan bizirik jarraitu ahal izateko. Egora latz hau bereziki emakumeek eta haurrek jasaten dute, matxismoa, biolentzia, esplotazio eta esklabotza sufritzen dutelarik. Konflikto berriak sortzen diren bitartean, amaigabeko gatazkek gogortzen eta areagotzen dira egunero, errefuxiatuen egoera larriagotzen den bitartean. Eta Europako instituzioetatik itsu, mutu eta gor daude. Egunero euren herrietatik ihes egitera behartuak izan diren milaka pertsonek Mediterraneoa zeharkatzera edota Europako harresien gainetik salto egitera bakarrik geratzen zaie, mafien eskuetan euren biziak utziz edota bizia zuzenean Turkiaren sarreran galduz. Eta hori ez bakarrik, behar duten laguntza eskaini ez ezik, euren herrietara deserritzen ditugu, bertako gatazkek irentsiko dituzten edo kezkatu gabe. Lotsaren harresien zaindari gara itsasoa hilerri bilakatzen dugun bitartean. Europa solidarioa Kimera bat da eta gu Zerberoa gara. Txanpon poltsa baten truke zubiak eraikitzen ditugu, elkartasuna gure bizi-erritmoa asetzeko lehengaia ez baita. Mundu justu bat lortu arte, internazionalismoa dela medio; Elkartasuna, lankidetza eta...

Read More

Aurre egin diezaiogun LGTBIfobiari

17 maiatza, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Sexu Askapena

LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, baina ez daukagu zer ospatzerik; homofobia, transfobia eta hainbat fobia gure gorputz eta arimetan jasaten baititugu gaur egun ere. Mundu osoan zabalduak dauden jarrera zital hauei aurre egin behar diegu gogorki, baina bai Europan eta baita gure herrian ere ez gara ekintza doilor hauetaz libratzen. Moskutik Lisboara eta Atenasetik Dublinera lasai asko dabiltzan gaitzak dira hauek. Euskal Herrian ere errealitate hau pairatzen dugu, gure herrian oraindik ez dugu LGTBIfobiarekin bukatu. Erasoak gutxitan ematen badira ere, gure kaleetan gorroto jarrerak ematen dira eta, mikromatxismoarekin gertatzen den modura, gure gizartean errotuta jarraitzen dute jarrera hauek. Gizarte hau itsu, mutu eta gor jarraitzen du askotan egunero ematen diren erasoekiko. Europan faxismoaren eta ultraeskuinaren gorakadak sexu askapenaren aurkako jarrerak areagotzea errazten du. Urteetan zehar gure gizartearen baitan jasan ditugun jarrera hauek azken boladan ekintza bortitz bilakatu dira, eta oldarkor agertzen zaizkigu. Eraso fisikoak geroz eta gehiago ematen dira sentitzeko eta bizitzeko modu ezberdina duten pertsonengan. Behar beharrezkoa zaigu eraso hauen aurka mantendu dugun irmotasunari eustea, eta edonolako jarrera faxistei aurre egitea. Administrazio publikoetatik erakusten zaigun egoera positiboa baino gordinagoa da datuek irudikatzen diguten errealitatea. LGTBIfobiek lasai asko jarraitzen dute gure herrietako kaleetan, gure etxeetan eta bereziki, gure ikastetxeetan. Botere publikoek beste alde batera begiratzen jarraitzen dute, egoera higuingarri hauei aurre egin baino. Justiziaren eta poliziaren lankidetzak ere, kasu hauek artatzerakoan, gauerdiko ahuntzaren eztulak bezain bat laguntzen du jokabide hauek errotik baztertzeko orduan. Ezinezkoa da oraindik ere eraso hauek “gorrotoak eragindako” kasu gisa artatzea; betiko legez, falta soilak dira. Eta zer esan eskoletako egoeraz? Euskal Herrian fobia hauetan oinarritutako eskola-jazarpena da euskal gazteriak bere buruaz beste egiteko kausa nagusia. Hezkuntza alorreko arduradun eta agintariei berehalako neurriak eskatzen dizkiegu, batez ere heteropatriarkatuaren eredutik at dauden sentitzeko eta bizitzeko erak euskal curriculumean txertatu ditzaten. Eraso gehiagorik ez, LGTBIfobiari...

Read More

Maiatzaren 7ko herri galdeketetan, bai independentziari

5 maiatza, 2017 Adierazpena

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, maiatzaren 7an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Maiatzaren 7an, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetan ere, bai...

Read More

Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

30 Api, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Prentsa Oharrak

2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz. Herritarrei Maiatzaren Lehena “borroka egun gisa” jaio zela gogoratu du, aurten ere horrela ulertu behar dela azpimarratuz. “Langileria, gazteria; langabetuak, baztertuak… gehiengoa gara, antola gaitezen eta borroka ditzagun gure eskubideak”, adierazi du gazte erakundeak. Maiatzaren lehena, gazteok borrokan Maiatzaren lehena langileon eskubideen aldeko borroka eguna izan arren, utopiaren eguna izango da aurten berriz ere, tamalez. Baina nola aldarrikatu al ditzakegu langileon eskubideak, hauek geroz eta mehar eta inexistenteak baldin badira? Meharrak, eskubide horiek merkatuaren izenean zanpatzen dituztelako, neoliberalismo basatiak merketzen dituelako, eta Merkelek, Rajoyk eta Hollandek merketzen dituztelako. Inexistenteak, lan egiteko prest dagoen gazteriak ezin duelako lanik egin. Gazteok inoiz baino prestatuago egon arren, inoiz baino aukera gutxiago ematen dizkigutelako gu geu garatzeko edota gizarteari ekarpenak egiteko: bi gaztetik batek gutxienez ez du lanik egiteko aukerarik. Zer nolako askatasuna izango du bakar horrek? Eta lanean dagoen “zorioneko” horrek zer nolako baldintzak jasan behar ditu? Lan baldintza prekarioak, besterik ez. Merkealdi honek ez du pagotxatik ezer. Izan ere gazteriaren etorkizunean ezin da beherapenik egin. Gazteriak inbertsio handia eskatzen dio gizarteari bai, baina badirudi batzuk ez direla ohartu nahi etorkizunean inbertitzea ez dela gastua, aberastasuna ekarriko duen aukera segurua baizik. Gizarte sektore honen erdia kalean gaude, kale gorrian. Lan egiteko gogoa, indarra eta trebezia alperrik galtzen. Ezin independizatu gabiltza, alokairua ordaintzeko dirurik ez dugulako. Ezin ikasten jarraitu gradu-ondoko edo masterrak dituzten zeroek azterketetan atera ditzaketenak baino 1.000 aldiz gehiago balio baitute. Zifren dantza ankerra! Izen asko jartzen zaizkio belaunaldi honi, baina denak dira egoera beraren iturritik atereak: Langabeziaren, prekarietatearen, eskubide gabeziaren egarriak itotzen gaituen iturria hain zuzen. Instituzioen ardura pertsona eta gizartearen garapen eta ongizatea da, baina gazteok burujabe izan behar gara gure eskubideak bermatzeko. Horretarako, ezinbestekoa dugu elkarrekin borrokatzea, oraingo sistemak ezartzen gaituen miserietatik atera ahal izateko eta sistema justuago bat eraikitzeko. Gazteria kalera irtetea, egoera zentzugabe hau salatzeko, guztion ardura da. Beraz, etxean nahi gaituztenoi, otzan, isil, eta esperoan, kaleak hartuko ditugula jakinarazten diegu, ausart, ozen, eta gure etorkizunaren jabe eginez! #Maiatzak1 #MaiatzarenLehena...

Read More

Gazteon osasunagatik, prekarietatearekin amaitu!

28 Api, 2017 Adierazpena, Euskadiko Gazte Kontseilua

Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna baliatuz, apirilak 28, gazteok pairatzen dugun prekarietatea eta honek gure ongizatean dituen ondorio latzak salatu nahi izan ditugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Emantzipa…Zer? enplegu eta gazteria lantaldean batutako hainbat gazte elkarte, kolektibo eta sindikatuok. Lan istripuetatik zein gaixotasunetatik haratago doan egoera bat da eta azkenengo urteetan eman diren murrizketa soziolaboralak direla-eta areagotu besterik ez da egin. Gazteon osasunagatik, prekarietatearekin amaitu! Lanpostuetan edo enpleguaren erruagatik sortutako osasun galera hauek islatzeko hainbat datu ezagutarazi nahi izan dira, besteak beste, 16 eta 34 urte bitarteko gazteek 2015ean zehar izandako lan istripuak Euskadin: 7.356 arin, 35 larri eta heriotza sortu duten bi. 2016ko datuak eskuragarri ez daudenez ezin dugu aurreko urteko istripu-tasa kuantifikatu. Hala ere, 2016 eta 2017 urtean zehar lan istripu batean hil diren eta 30 urte baino gutxiago zituzten bi gazteengan jarri nahi dugu fokua. Bestetik, ezin ditugu ahaztu ezta oharkabean utzi gaixotasun profesional bat jasaten duten gazteak, haien bizitza pixkana-pixkanaka txikituta ikusten dutelako. 2015ean 92 gazteei onartu zitzaien gaixotasun profesionalen bat eta 24k berriz gaixotze bat izan zuten. Datu hau oso larria dela uste dugu, izan ere, haien ibilbide profesionala hasi besterik ez da egin eta, gainera, aurreko urtea baino altuagoa da. Irakur ezazu manifestua bere osotasunean hemen Azkenik, manifestura atxikitu dira: EGK, Nafarroako Gazteriaren Kontseilua, Pastoral Obrera de Bilbao, Gazte Abertzaleak, Ausartzen, Sare Antifaxista, Juventudes Socialistas de Euskadi (JSE-EGAZ), Acción Católica General (EKO-ACG), Berri Otxoak, Federación Vasca de Junior Empresa, Ezker Anitza, Aldarte, Kale Dor Kayiko eta CCOO, ESK, LAB, LSB-USO eta UGT sindikatuak. EGKren...

Read More