slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Adierazpena

2017ko Aberri Egunean, Gernikatik independentziara!

11 Api, 2017 Adierazpena, Gernika, Independentistak

Herri honek prozesu independentista bat behar du eta horregatik Aberri Egunean Gernikan izango gara Independentistak sareak eta Gernika Batzordeak deituriko manifestazioan! #AberriEguna2017 2017ko Aberri Eguna apirilaren 16an izango da, eta 26an Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena. Bi datak elkarlotu eta aurtengo Aberri Eguna Gernikan ospatzea erabaki genuen, bere momentuan kaleratu genuen moduan. Beraz bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta “Askatasuna eta bakea… Euskal Herriak ERABAKI!” lemarekin GERNIKA BATZORDEAk eta INDEPENDENTISTAK Sareak antolatuta apirila osoan zehar Gernikan burutuko diren ekimen, ekitaldi eta mobilizazioen artean kokatuta dago aurtengo Aberri Eguna. Estrategia genozida baten baitan burututako gizateriaren aurkako krimena izan zen Gernikako bonbardaketa. Baina Gernika eta sarraskia hain gordin erakusten duen Picassoren “Guernica” margolana askatasunaren eta bakearen ikur bilakatu dira mundu osoan eta, batez ere, euskal herritarron artean. Sarraskitik, sufrimendutik eta injustiziatik askatasunera egiten du jauzi Gernikak. Hondamendiaren erdian, herri libre batera berarekin hegan egiteko deia luzatzen digu “Gernikako txoriak”. Gernikatik independentziara. Uste dugu Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena Euskal Herriaren etorkizunari buruzko hausnarketa sakona egin eta urratsak zehazteko unea dela. Euskal Herrian zehar burutzen ari den herri galdeketa prozesuaren erdian ospatuko dugu aurtengo Aberri Eguna. Erabakiaren garaian bete betean sartuta gaude eta ordua iritsi da menpekotasunezko iraganari loturik mantentzen gaituzten kateak apurtu eta etorkizunera jauzia egiteko. Dependentziaren kalteak egunero nozitzen ditugu eta geure buruaren jabe izatea ezinbestekoa da gure herriaren etorkizuna eraikitzeko arlo guztietan: politikoan, ekonomikoan, sozialean zein kulturalean. Katalunia eta Eskozia independentziara bidean urrats sendoak egiten ari dira eta guk ezin dugu tren hori pasatzen utzi. Euskal Herriarentzat ere argi dago zein den alternatibarik onena: estatu propioa eratu eta lehen Euskal Errepublika Independientea proklamatu. Horrexegatik, Aberri Egunean gure prozesu soberanista bultzatuko duen gehiengo sozial independentista herriz herri aktibatu eta eratzeko deia egiten dugu. Sigla politiko eta sentsibilitate zehatzen gainetik apirilaren 16an gernikako Aberri Egunean parte hartzeko deia egiten diegu euskal herritar guztiei, denok batera “Gernikako txoria” paparrean, iragana oroituz, etorkizuna eraikitzeko konpromisoa konpartitzeko eta lau haizeetara argi eta garbi esateko: Euskal Estatu demokratiko eta sozialari BAI! Euskal Errepublikari BAI! EGITARAUA Aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu Aberri Egunak, eta egun osoko egitaraua izango da. Aldarrikapena izango da nagusi eguerdiko 12etan Udaletxeko Plazan hasiko den manifestazioan eta amaieran Pasealekuan burutuko den ekitaldi politikoan. Ondoren, ospakizunaren txanda etorriko da eta, jai giroan, egitarau zabala izango da Gernikan...

Read More

Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

29 Mar, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Eskubide Sozialen Karta

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. Agerraldia egin dute gaur Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Bertan egon dira eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra joan den apirilaren 24an gose-greba abiatu zuten kideak, larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko dei eginez. Kartak Bilbon larunbatean egingo duen manifestazioa 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mobilizazio honetan planteatzen diren eskaerak hauek dira: • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) eta Lanbidek kudeatutako gainontzeko prestazioei Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatak (LGS) izan duen %8ko igoera aplikatzea. • 2017rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan jasotako xedapen gehigarrian prestazio sozialen zenbatekoan ezartzen den %7ko murrizketa eraginik gabe uztea. Aldarrikapen hauek murrizketez betetako urteen ondoren egiten dugu: • Gizarte prestazioetara sarbide izan ahal izateko baldintzak gogortu dira; adibidez DBE eskatu ahal izateko erroldatze denbora urte batetik hiru urtera igo da. • Prestazioen zenbatekoa %7 murriztu da. • Lanbidek irizpide murritzaileak aplikatu ditu, kasu askotan gehien behar dutenen pertsonen eskubideak urratuz. Hamarnaka gara eskaera hauekin bat egiten dugun erakunde sozial eta sindikalak, eta horregatik bat egiten dugu larunbat honetarako deitutako manifestazioarekin. Badakigu asko dagoela jokoan, bermatutako gutxieneko diru-sarrera batzuen existentzia borroka sozialaren ondorio dela, gizartearen mobilizazioaren emaitza. Eskubide sozialak defendatzea DBE-ren murrizketak eta hau jasotzen dutenen kriminalizazioa arbuiatzetik igarotzen da. Hau exijitzen dugunon pluraltasunaz arreta deitu nahi dugu. Sindikatuetako kideak gara, esparru feministako gizarte erakundeetakoak, gazte mugimendukoak, pertsona migratzaileen aldekoak, ekologismoarenak, pentsionistenak, pobreziaren aurkakoak, gizarte bazterketaren kontrakoak, Sare Ekonomiko Alternatibo eta Solidariokoak… Hau guztiagatik, bat egiteaz gain, herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30tan Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena. Euskal Eskubide Sozialen Kartatik herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30ean Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena. – Mugimendu feminista: Euskal Herriko Bilguna Feminista, Brujas y Diversas, Munduko Emakumeak/ Mujeres del Mundo – Prestazio sozialen aldeko mugimenduko eragileak: Berri Otxoak, Argilan, Herria Eliza 2000, Pentsionistak Martxan. – Euskal gehiengo sindikala: ELA, LAB, STEILAS, EHNE, Hiru, ESK – Mugimendu ekologista: AHT Gelditu, Berriztu (Fracking ez Araba) – Bestelakoak: Joxemi Zumalabe, ERNAI, Coordinadora de...

Read More

Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

18 Mar, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Independentistak

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Martxoaren 19an, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetanere, bai...

Read More

Feminismoak egingo gaitu libre

8 Mar, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Emakumea, Feminismoa

Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela gizartea aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Milurteko historiaren gatibu, emakumeon papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da, heteropatriarkatuan murgildutako gizartean ikusezinak izanik. Berdintasunaz paperetan mintzatzen zen bitartean, errealitatean ukaezina den ezberdintasuna gailentzen utzi da. Datozenak datozela, ondorengo emakume belaunaldiek egoera hobea bizi dezaten, emakumeon eskubideen aldarrikapen jarraian eta sutsuan jardun behar dugu eta horrelako egunetan guztiak elkartu gure ahotsa entzun dadin. Bortizkeria matxista jasaten dutenengatik, gizonezkoek determinatutako kulturaren itzaletan bizi behar duten horiengatik, min garrasia barnetik atera ez dezaketenengatik… haiei, gure elkartasuna eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko grina helarazi behar diegu, emakumeak gizalegez izan behar dituen eskubideengatik egiten ari garen lana ez baita inoiz ezerezean geldituko eta gure aldarrikapenetan urrats berri bat emateko balioko zaigu beti. Horregatik, neskok antolatu eta geure helburuak garbi finkatu behar ditugu, behingoz sexismoak dakarren zanpaketa gelditzeko, mundu berri bat morez margotzeko, jendartean elkartasunez bizitzeko, ikuspegi berriekin arazoak konpontzeko; emakumeon ahalduntzea erreala izan behar du, sistema berri batera jo nahi badugu. Eta zurekin egingo dugu! Horregatik, Gazte Abertzaleak puntu hauen defentsan irmoki azaltzen gara: Indarkeria sexista eta patriarkatua: Indarkeria (fisikoa, psikologikoa eta sexuala) emakumeen mendetasuna betikotzeko kontrol- eta menderatze-mekanismo sozial gisa erabiltzen duen patriarkatuaren aurkako jardutea. Gizartearen hainbat esparrutan dagokigun lekua patriarkatuak eta sistema kapitalistak ukatu egiten digu, eta orain berreskuratu egin behar dugu leku hori. Zeharkakotasuna eta parekotasuna: Emakumeak oraindik ez gara eskubide osoko herritarrak, emakumeok mendetasuna pairatzen dugu sistemaren funtzionamenduan. Gure presentzia ezinbestekoa da gizartearen alor guztietan. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun kulturalarekin amaitzeko hezkuntzatik hasi behar dela eta haurrei eragiten dien kanpoko faktore guztietan eragin behar dela (jostailuak, liburuak, marrazki bizidunak, pelikulak, etb.). Ahalduntzea eta parte-hartzea: Presentzia hori bermatzeko, emakumearen parte-hartzea bermatzen duen tresnak behar ditugu. Instituzioen inplikazioa eta gizarte osoaren indarra behar dugu honetarako. Nolanahi ere, espazio eta baliabideen, erabakiak hartzeko aukeraren, zaintzaren, ordaindutako lanaren eta, azken batean, bizitzaren eta guztion eskubide eta betebeharren banaketa zuzen eta bidezkoan oinarrituta eraiki behar da eredu hori. Ugaltze eskubidea: Norberaren sexualitatea bizitzea eskubidea da. Horregatik, sexu heziketa ezinbestekoa zaigu emakumea libre izateko. Askatasun horrek emango baitigu gure gorputzak pairatzen duen mendekotasuna gure ahalmenean eta eskuetan izateko. Emakume orok eskubidea dauka bere haurdunaldia bere osotasunean bizi ahal...

Read More

Gazte Abertzaleakek Kataluniako erreferendumerako nazio-ituna sinatzen du

2 Mar, 2017 Adierazpena

Gazte Abertzaleak gazte erakundeak herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du; herriek beren kabuz eta askatasunez beren herria zuzentzeko zein gobernu era nahi duten eta zein estatu eredu nahi duten aukeratzeko, eta azken batean zein estatu mota nahi duten aukeratzeko duten eskubidea. Hau horrela, eta Kataluniarekiko elkartasunez, pactepelreferendum.cat webgueko manifestua sinatzen dugu.   ERREFERENDUMERAKO NAZIO-ITUNA. MANIFESTUA Kataluniako herriaren kontzientzia nazionalak eta autogobernurako borondateak, behin eta berriz adieraziak izan direnak, antzinako sustrai historiko sakonak ditu. Katalunia, egun, ukaezinak diren arrazoi historiko, linguistiko eta kulturalengatik plurinazionala den Espainiako Estatuan integratua dago, honen egitura politikoek errealitate plurinazional hau onartzen ez badute ere. Kataluniak bere etorkizun politikoa erabakitzeko duen desioa geroz eta nabarmenagoa da munduaren aurrean. Xede iraunkorra bihurtu den honek, egun, biztanleriaren gehiengo handi baten borondatea jasotzen du.Gizarte demokratikoen oinarrizko eskubide alienaezinen artean dago haien etorkizun politikoa erabakitzeko errekonozimendua. Eskubide honek sostengatzen du Kataluniako herritarren gehiengoaren eskakizuna, erreferendum baten bitartez gauzatu nahi dutena. Kataluniarren erreferendum bidezko adierazpen borondatea gehiengoduna eta zeharkakoa dela agertu nahi dugu. Erabakitzeko eskubidearen alde gizarte antolatuaren mobilizazio jendetsuek adierazi duten determinazio zibiko, baketsu eta demokratikoarekin bat datorrena. Baieztatzen dugu, zuzenbide konstituzionaleko adituek defendatu duten bezala, gaur egungo espainiar marko juridikoak baimentzen duela Estatuarekin adostutako erreferendum bat egitea Katalunian. Orain arte aukera hau ireki ez bada, Espainiako Gobernuen borondate politiko ezagatik izan da. Zuzenbidea, interpretagarria den heinean, arazo politikoen aurrean ebazpen demokratikoak lortzeko tresna gisa ulertu behar da, ez arazo berriak sortu edota daudenak areagotzeko. MANIFESTU hau sinatzen dugun pertsona, entitate, antolatzaile eta erakundeok, sakontze demokratikorako tresna pribilegiatutzat jotzen dugu erreferenduma, honek posible egiten bait ditu eztabaida politiko plurala, adostasunen bilaketa zein azken erabaki eraginkorren akordioa. Guzti honengatik: Kataluniako zein Espainiako Estatuaren Gobernuei eskatzen diegu zailtasun politikoak eta apriorismoak gainditu ditzatela. Eta bidezko zein beharrezko diren baldintza eta bermeak ezarriko dituen azken akordio batera iritsi daitezela, nazioarteko komunitateak aitortuko duen Erreferenduma ospatzeko. Honen maitza politikoki loteslea eta eraginkorra izango beharko da. Kataluniako Parlamentua aitortzen dugu herrialdearen borondatea adierazten duen erakunde demokratiko bezala. Hargatik, Erreferendum honen artikulaziorako sortzen diren ekimen eta akordioei babesa ematen diegu. Erreferenduma tresna barneratzailea denaren ziurtzia adierazten dugu, Kataluniak Espainiako Estatuarekin duen harreman politikoaren aurrean Kataluniako herritarrek adierazi dituzten jarrera desberdinen adierazpen askea posible egingo duena. Kultura demokratikoak arazo politikoentzat irtenbide politikoak eskatzen dituela baieztatzen dugu, gizarte modernoek duten oinarrizko mekanismoari...

Read More

Basamortuko duintasuna, askatasunaren borroka

27 Ots, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Denetarik, Sahara

41 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, sahararrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatzen jarraitzen du, bertan bizi diren sahararrak jazartuz, torturatuz eta espetxeratuz, nazioarteko legedia eta funtsezko giza eskubideak bete gabe. 1976ko otsailaren 27an, Bir Lehlunen, Marokok Sahara zatitzeko eraikitako harresiaren bestaldean, euren independentzia aldarrikatu zuten. Adierazpenetik sahararrek borrokan tinko jarraitzen dute, askapen nazionalaren alde borrokan gabiltzan herriei eta mundu osoari duintasuna zer den egunero erakustsiz. Herri sahararra hitz batekin definitu beharko bagenu, zalantza izpirik gabe duintasuna aipatuko genuke. Herri oso baten duintasuna, kanpalekuetan bizi den agurerik zaharrenetik hasita azkenengo gazteraino; eta noski, saharar emakumeak ahaztu gabe, beraiek izan baitira herria eraiki dutenak. Kemena ere euren bereizgarria da. 40 urte luzez jo eta ke borrokan, atzera pausorik eman gabe, hasiera batean borroka armatuaren bitartez eta 1991tik diplomazia eta politika ere erabiliz bidea zabaltzen. Eta honetan beste behin ere, Estatu espainolak eta Europak badu bere erantzukizuna. Sahararren errekurtso naturalen xahuketan eta Mendebaldeko Sahara zatitzen duen harresiaren indartze prozesuan konplizeak. Horregatik, gazte erakundeak Nazioarteko Komunitatearen pasibotasuna kritikatzen du eta espainiar estatuari daukan erantzukizun historikoa bere gain hartzea exijitzen dio, Portugaldar gobernuak bere egunean Ekialdeko Timor-ekin eraman zuen prozesua eredu bezala hartuz. 2700km-ko luzera duen harresia teknologia eta berrikuntza berriekin indartu dute azkenengo urteotan. Zein da diru horren jatorria, baina? Hein handi batean, europarron poltsikoetatik dator, Frontex programaren bitartez, Marokora migrazio mugimenduak kontrolatzera bideratu dena. Eta zer egin du Marokok? Diru hori harresia indartzeko erabili, besteak beste. Hau gutxi ez balitz, 2013an Europako Parlamentuak Maroko eta Europar Batasunaren arteko arrantza ituna onartu zuen, Mendebaldeko Sahararen urak itunaren baitan aurkitzen zirelarik. Eta honek guztiak zein lekutan uzten gaitu europarroi? Non gelditu da beste herrialdeekiko elkartasuna? Zertan gelditzen da gure duintasuna? Zapatetan nahigabe harea ekartzen dugun moduan, basamortuko kanpamentuetan bizirik dirauen duintasuna Europara ekartzeak haize berriak mugituko lituzke kapitala gailentzen ari den Europa zaharrera. Duintasunaren bidetik, askatasunaren borroka!...

Read More