slide

  • Gizarte  eskubideen  alde  eta  DBE-ren  murrizketen  aurka,  apirilaren  1eko  manifestazioan  egongo  gara

    Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

    Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. …

  • Gazte  Abertzaleakek  Gipuzkoako  Diputazioak  errauskailua  eraikitzeko  dituen  presak  salatu  ditu

    Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

    Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta …

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Albiste aukeratuak

Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

on 29 Mar, 2017 in Eskubide Sozialen Karta

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. Agerraldia egin dute gaur Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Bertan egon dira eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra joan den apirilaren 24an gose-greba abiatu zuten kideak, larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko dei eginez. Kartak Bilbon larunbatean egingo duen manifestazioa 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mobilizazio honetan planteatzen diren eskaerak hauek dira: • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) eta Lanbidek kudeatutako gainontzeko prestazioei Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatak (LGS) izan duen %8ko igoera aplikatzea. • 2017rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan jasotako xedapen gehigarrian prestazio sozialen zenbatekoan ezartzen den %7ko murrizketa eraginik gabe uztea. Aldarrikapen hauek murrizketez betetako urteen ondoren egiten dugu: • Gizarte prestazioetara sarbide izan ahal izateko baldintzak gogortu dira; adibidez DBE eskatu ahal izateko erroldatze denbora urte batetik hiru urtera igo da. • Prestazioen zenbatekoa %7 murriztu da. • Lanbidek irizpide murritzaileak aplikatu ditu, kasu askotan gehien behar dutenen pertsonen eskubideak urratuz. Hamarnaka gara eskaera hauekin bat egiten dugun erakunde sozial eta sindikalak, eta horregatik bat egiten dugu larunbat honetarako deitutako manifestazioarekin. Badakigu asko dagoela jokoan, bermatutako gutxieneko diru-sarrera batzuen existentzia borroka sozialaren ondorio dela, gizartearen mobilizazioaren emaitza. Eskubide sozialak defendatzea DBE-ren murrizketak eta hau jasotzen dutenen kriminalizazioa arbuiatzetik igarotzen da. Hau exijitzen dugunon pluraltasunaz arreta deitu nahi dugu. Sindikatuetako kideak gara, esparru feministako gizarte erakundeetakoak, gazte mugimendukoak, pertsona migratzaileen aldekoak, ekologismoarenak, pentsionistenak, pobreziaren aurkakoak, gizarte bazterketaren kontrakoak, Sare Ekonomiko Alternatibo eta Solidariokoak… Hau guztiagatik, bat egiteaz gain, herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30tan Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena. Euskal Eskubide Sozialen Kartatik herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30ean Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena. – Mugimendu feminista: Euskal Herriko Bilguna Feminista, Brujas y Diversas, Munduko Emakumeak/ Mujeres del Mundo – Prestazio sozialen aldeko mugimenduko eragileak: Berri Otxoak, Argilan, Herria Eliza 2000, Pentsionistak Martxan. – Euskal gehiengo sindikala: ELA, LAB, STEILAS, EHNE, Hiru, ESK – Mugimendu ekologista: AHT Gelditu, Berriztu (Fracking ez Araba) – Bestelakoak: Joxemi Zumalabe, ERNAI, Coordinadora de...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

on 24 Mar, 2017 in Gipuzkoa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta herritarren ahotsa entzun dezatela dei egin die. Gazte erakundearentzat “enpresa zehatz batzuentzako eginiko proiektua soilik da hau” eta gipuzkoarron beharrei ez die erantzuten. Adierazi dutenez, “212 milioi gastatu beharko ditugu azpiegitura eraikitzen eta gero, 35 urtez, 700 edo 1.000 milioi euro ordaindu beharko ditugu honen kudeaketan”. Gazte Abertzaleakentzat EAJren eta PSEk errauskailuarekin duten jarrera ikusita “soilik dudak sortzen” zaizkie. “Diputazioa gobernatzen dauden alderdiek zer nolako interesak dituzte 35 urtez lurraldea hipotekatzeko, gainera jakinda osasunarentzat kaltegarria izango delarik?”, azaldu du gazte erakundeak. Gainera, Ione Mugertza Gipuzkoako Gazte Abertzaleaken koordinatzaileak azaldu duenez, “egoera honen aurrean mehatxu oso larria azaltzen zaio Gipuzkoari, bai gure lurraldearentzako ekologikoki, bai gure instituzioentzako ekonomikoki, baina bereziki, herritar guztien osasunaren kontrako arrisku larria da hau”. “Errausketak badu alternatiba eta Europako hainbat herrietan martxan daude”, azaldu du Mugertzak. Gainera, “demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak”. Hori dela eta, gazte erakundea “Alternatiba dagoelako, Errausketarik ez! – No a la incineración, porque hay alternativa” lemapean martxoaren 25ean Donostian egingo den manifestazioan egongo da, “gipuzkoarren osasuna eta etorkizuna babesten”, adierazi...

Read More

Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

on 18 Mar, 2017 in Independentistak

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Martxoaren 19an, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetanere, bai...

Read More

Feminismoak egingo gaitu libre

on 8 Mar, 2017 in Emakumea, Feminismoa

Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela gizartea aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Milurteko historiaren gatibu, emakumeon papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da, heteropatriarkatuan murgildutako gizartean ikusezinak izanik. Berdintasunaz paperetan mintzatzen zen bitartean, errealitatean ukaezina den ezberdintasuna gailentzen utzi da. Datozenak datozela, ondorengo emakume belaunaldiek egoera hobea bizi dezaten, emakumeon eskubideen aldarrikapen jarraian eta sutsuan jardun behar dugu eta horrelako egunetan guztiak elkartu gure ahotsa entzun dadin. Bortizkeria matxista jasaten dutenengatik, gizonezkoek determinatutako kulturaren itzaletan bizi behar duten horiengatik, min garrasia barnetik atera ez dezaketenengatik… haiei, gure elkartasuna eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko grina helarazi behar diegu, emakumeak gizalegez izan behar dituen eskubideengatik egiten ari garen lana ez baita inoiz ezerezean geldituko eta gure aldarrikapenetan urrats berri bat emateko balioko zaigu beti. Horregatik, neskok antolatu eta geure helburuak garbi finkatu behar ditugu, behingoz sexismoak dakarren zanpaketa gelditzeko, mundu berri bat morez margotzeko, jendartean elkartasunez bizitzeko, ikuspegi berriekin arazoak konpontzeko; emakumeon ahalduntzea erreala izan behar du, sistema berri batera jo nahi badugu. Eta zurekin egingo dugu! Horregatik, Gazte Abertzaleak puntu hauen defentsan irmoki azaltzen gara: Indarkeria sexista eta patriarkatua: Indarkeria (fisikoa, psikologikoa eta sexuala) emakumeen mendetasuna betikotzeko kontrol- eta menderatze-mekanismo sozial gisa erabiltzen duen patriarkatuaren aurkako jardutea. Gizartearen hainbat esparrutan dagokigun lekua patriarkatuak eta sistema kapitalistak ukatu egiten digu, eta orain berreskuratu egin behar dugu leku hori. Zeharkakotasuna eta parekotasuna: Emakumeak oraindik ez gara eskubide osoko herritarrak, emakumeok mendetasuna pairatzen dugu sistemaren funtzionamenduan. Gure presentzia ezinbestekoa da gizartearen alor guztietan. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun kulturalarekin amaitzeko hezkuntzatik hasi behar dela eta haurrei eragiten dien kanpoko faktore guztietan eragin behar dela (jostailuak, liburuak, marrazki bizidunak, pelikulak, etb.). Ahalduntzea eta parte-hartzea: Presentzia hori bermatzeko, emakumearen parte-hartzea bermatzen duen tresnak behar ditugu. Instituzioen inplikazioa eta gizarte osoaren indarra behar dugu honetarako. Nolanahi ere, espazio eta baliabideen, erabakiak hartzeko aukeraren, zaintzaren, ordaindutako lanaren eta, azken batean, bizitzaren eta guztion eskubide eta betebeharren banaketa zuzen eta bidezkoan oinarrituta eraiki behar da eredu hori. Ugaltze eskubidea: Norberaren sexualitatea bizitzea eskubidea da. Horregatik, sexu heziketa ezinbestekoa zaigu emakumea libre izateko. Askatasun horrek emango baitigu gure gorputzak pairatzen duen mendekotasuna gure ahalmenean eta eskuetan izateko. Emakume orok eskubidea dauka bere haurdunaldia bere osotasunean bizi ahal...

Read More

Basamortuko duintasuna, askatasunaren borroka

on 27 Ots, 2017 in Denetarik, Sahara

41 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, sahararrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatzen jarraitzen du, bertan bizi diren sahararrak jazartuz, torturatuz eta espetxeratuz, nazioarteko legedia eta funtsezko giza eskubideak bete gabe. 1976ko otsailaren 27an, Bir Lehlunen, Marokok Sahara zatitzeko eraikitako harresiaren bestaldean, euren independentzia aldarrikatu zuten. Adierazpenetik sahararrek borrokan tinko jarraitzen dute, askapen nazionalaren alde borrokan gabiltzan herriei eta mundu osoari duintasuna zer den egunero erakustsiz. Herri sahararra hitz batekin definitu beharko bagenu, zalantza izpirik gabe duintasuna aipatuko genuke. Herri oso baten duintasuna, kanpalekuetan bizi den agurerik zaharrenetik hasita azkenengo gazteraino; eta noski, saharar emakumeak ahaztu gabe, beraiek izan baitira herria eraiki dutenak. Kemena ere euren bereizgarria da. 40 urte luzez jo eta ke borrokan, atzera pausorik eman gabe, hasiera batean borroka armatuaren bitartez eta 1991tik diplomazia eta politika ere erabiliz bidea zabaltzen. Eta honetan beste behin ere, Estatu espainolak eta Europak badu bere erantzukizuna. Sahararren errekurtso naturalen xahuketan eta Mendebaldeko Sahara zatitzen duen harresiaren indartze prozesuan konplizeak. Horregatik, gazte erakundeak Nazioarteko Komunitatearen pasibotasuna kritikatzen du eta espainiar estatuari daukan erantzukizun historikoa bere gain hartzea exijitzen dio, Portugaldar gobernuak bere egunean Ekialdeko Timor-ekin eraman zuen prozesua eredu bezala hartuz. 2700km-ko luzera duen harresia teknologia eta berrikuntza berriekin indartu dute azkenengo urteotan. Zein da diru horren jatorria, baina? Hein handi batean, europarron poltsikoetatik dator, Frontex programaren bitartez, Marokora migrazio mugimenduak kontrolatzera bideratu dena. Eta zer egin du Marokok? Diru hori harresia indartzeko erabili, besteak beste. Hau gutxi ez balitz, 2013an Europako Parlamentuak Maroko eta Europar Batasunaren arteko arrantza ituna onartu zuen, Mendebaldeko Sahararen urak itunaren baitan aurkitzen zirelarik. Eta honek guztiak zein lekutan uzten gaitu europarroi? Non gelditu da beste herrialdeekiko elkartasuna? Zertan gelditzen da gure duintasuna? Zapatetan nahigabe harea ekartzen dugun moduan, basamortuko kanpamentuetan bizirik dirauen duintasuna Europara ekartzeak haize berriak mugituko lituzke kapitala gailentzen ari den Europa zaharrera. Duintasunaren bidetik, askatasunaren borroka!...

Read More

Militarrik gabe, askoz hobe

on 20 Ots, 2017 in Adierazpena, Adierazpena, Adierazpena, Adierazpena, Adierazpena

Euskal Herriko Mugimendu Antimilitaristak 28. urteurrena ospatzen duen honetan, Gazte Abertzaleaketik esker ona adierazi nahi diegu urte guztiotan zehar indar militarrak desartikulatzearen alde era ezberdinetan borrokatu diren eta horretan diharduten herritar orori. Gazte erakundetik bereziki esker ona adierazi nahi diegu 80. eta 90. hamarkadetako Gazte Abertzaleakeko kide ohiei; erakundearen lanketa antimilitarista garatu, gauzatu eta garaitu zutenei. Nabarmendu nahi dugu halaber, 90. hamarkadatik gaurdaino ere Gazte Abertzaleakek buru belarri jardun duela militarismoaren aurka, eta armadak soberan daudela argi eta garbi izaten jarraitzen dugu. Urteotako memorian bidaiatuz gero, badaukagu 1986. urtean Estatu espainola NATOko partaide izateko erreferendumean Hego Euskal Herriak garbi bota zuela bere ezezko borobila. Ezezko horrek gaurkotasun guztia mantentzen jarraitzen du, egun inoiz baino gehiago, herri batzuen supremazia militarrak munduaren sistema geopolitiko guztia baldintzatzen ari baita, euren interes ekonomikoen pribatuen garaipena helburu. Ez dugu urrutira begiratu behar armadek ezer onik ez dakartela argi ikusteko; gizartea garatu baino, hierarkikoki menperatu nahi dute, euren interesak lehenetsiz, zapalkuntza zabalduz, lur erre estrategiak irabazleei dakarkien onuretatik biziz. Egun gerra egoera argian bizi gara, gerrak Estatuen gainetik dauden multinazionalen diru- kutxak betetzen dituztelako; gatazkak eta enfrentamenduak indarkeriarekin eta heriotzekin konpontzen dituen azpiegitura honetara zuzentzen den aurrekontuak hazten doaz krisi garaian egonda ere, inoiz murrizketarik jasoko ez duen arloa izanik. Hortaz, askatzeko zaila den korapilo baten aurrean gaude. Estatuek bakezaletasuna maskarada bihurtu dute, munduan zehar handi-mandi dabilen erakunde bortitza finantzatzen dihardugun bitartean; neoliberalismoaren interesak eta printzipioak defendatzen dituena, eta munduko edozein herri jomugan jarri dezakeena, zapalkuntzaren bitartez txikitzeko eta menperatzeko. Bakearen armadek gorriz margotzen dituzte ikutzen dituzten herri guztiak; eta gerraren jolasaren aurrean, bakearen hitza faltsuki ahotan darabilten horien guztien aurrean planto egiten dugu, atzo, gaur eta bihar. Beraz, Gazte Abertzaleakeko kideok, antimilitarismoaren eta mugimendu intsumisoaren mezua zabaltzen jarraituko dugu, mundu justuago bat lortzeko bi kontzeptu hauek praktikan jarri beharreko oinarrizko jarrerak baitira eta noski, honekin batera, ezin dugu ahantzi gaurko egunean Euskal Herrian dugun errealitatearen aldarria: Mendetan zehar gure herria zapaltzea helburu izan duten indar okupatzaile eta armatu frantsesak eta espainiarrak behingoagatik, behingoz eta betirako alde egin...

Read More