slide

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

Albiste aukeratuak

Gazte Abertzaleakek omenaldia egingo dio larunbatean Nestor Basterretxeari, Eusko Alkartasuna eta Fundazioarekin batera

4 maiatza, 2017 Albiste aukeratuak, Alkartasuna Fundazioa, Eusko Alkartasuna, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek larunbat goiz honetan, maiatzak 6, Hondarribian Nestor Basterretxea alderdikideari omenaldia antolatu dio, Eusko Alkartasuna eta Alkartasuna Fundazioarekin batera. “Euskal Herritik mundura; mugak eta elkartasuna” izenpean egingo da mahai-ingurua eta omenaldia Kultur etxean eta Arma plazan burutuko dira, hurrenez hurren. Omenaldia hasi aurretik mahai-ingurua antolatu dute Hondarribiko Kultur etxean 10:30etan eta bertan munduan euskaldunon kokapenaz hitz egingo da, “mugak gainditzeko eta elkartasuna lantzeko mahai-ingurua”, hain zuzen ere. Bertan, Adrian Fuentes (gazte erakundeko nazioarteko idazkaria eta EFAy-ko lehendakari ordea), Lohitzune Txarola (nazioarteko-zuzenbidean aditua eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari ohia) eta Lorena Lopez de Lacalle (Eusko Alkartasunako harreman internazionaletarako idazkaria eta EFA-ko lehendakariordea) izango dira ponenteak. Mahai-inguruaren ostean omenaldiari hasiera emango diote 12:30etan Arma plazan, eta euria egingo balu Kultur Etxean bertan. Asier Gomezek, Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusia; Idurre Bidegurenek, EH Bilduko alkate Bermeon; eta Pello Urizarrek, alderdiko idazkari nagusia eta EH Bilduko biltzarkidea; hitz batzuk eskainiko diote Nestor Basterretxeari, bera zenari eta euskal kultura eta nortasunagatik egin zuen guztia eskertzeko, bere familiarekin batera. Bidasoko Hitzan...

Read More

Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

30 Api, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Prentsa Oharrak

2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz. Herritarrei Maiatzaren Lehena “borroka egun gisa” jaio zela gogoratu du, aurten ere horrela ulertu behar dela azpimarratuz. “Langileria, gazteria; langabetuak, baztertuak… gehiengoa gara, antola gaitezen eta borroka ditzagun gure eskubideak”, adierazi du gazte erakundeak. Maiatzaren lehena, gazteok borrokan Maiatzaren lehena langileon eskubideen aldeko borroka eguna izan arren, utopiaren eguna izango da aurten berriz ere, tamalez. Baina nola aldarrikatu al ditzakegu langileon eskubideak, hauek geroz eta mehar eta inexistenteak baldin badira? Meharrak, eskubide horiek merkatuaren izenean zanpatzen dituztelako, neoliberalismo basatiak merketzen dituelako, eta Merkelek, Rajoyk eta Hollandek merketzen dituztelako. Inexistenteak, lan egiteko prest dagoen gazteriak ezin duelako lanik egin. Gazteok inoiz baino prestatuago egon arren, inoiz baino aukera gutxiago ematen dizkigutelako gu geu garatzeko edota gizarteari ekarpenak egiteko: bi gaztetik batek gutxienez ez du lanik egiteko aukerarik. Zer nolako askatasuna izango du bakar horrek? Eta lanean dagoen “zorioneko” horrek zer nolako baldintzak jasan behar ditu? Lan baldintza prekarioak, besterik ez. Merkealdi honek ez du pagotxatik ezer. Izan ere gazteriaren etorkizunean ezin da beherapenik egin. Gazteriak inbertsio handia eskatzen dio gizarteari bai, baina badirudi batzuk ez direla ohartu nahi etorkizunean inbertitzea ez dela gastua, aberastasuna ekarriko duen aukera segurua baizik. Gizarte sektore honen erdia kalean gaude, kale gorrian. Lan egiteko gogoa, indarra eta trebezia alperrik galtzen. Ezin independizatu gabiltza, alokairua ordaintzeko dirurik ez dugulako. Ezin ikasten jarraitu gradu-ondoko edo masterrak dituzten zeroek azterketetan atera ditzaketenak baino 1.000 aldiz gehiago balio baitute. Zifren dantza ankerra! Izen asko jartzen zaizkio belaunaldi honi, baina denak dira egoera beraren iturritik atereak: Langabeziaren, prekarietatearen, eskubide gabeziaren egarriak itotzen gaituen iturria hain zuzen. Instituzioen ardura pertsona eta gizartearen garapen eta ongizatea da, baina gazteok burujabe izan behar gara gure eskubideak bermatzeko. Horretarako, ezinbestekoa dugu elkarrekin borrokatzea, oraingo sistemak ezartzen gaituen miserietatik atera ahal izateko eta sistema justuago bat eraikitzeko. Gazteria kalera irtetea, egoera zentzugabe hau salatzeko, guztion ardura da. Beraz, etxean nahi gaituztenoi, otzan, isil, eta esperoan, kaleak hartuko ditugula jakinarazten diegu, ausart, ozen, eta gure etorkizunaren jabe eginez! #Maiatzak1 #MaiatzarenLehena...

Read More

Euskara eta euskal kultura sustatzeagatiko sariak

19 Api, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Alkartasuna Fundazioa

Alkartasuna Fundazioak saria emango die Txomin Peillen, Martine Bisauta, ‘Txetx’ Etcheverry eta Xebax Christy jaun-andreei euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena eskertzeko. ‘Zazpirak bat’ dominarekin sarituak. Domina Nestor Basterretxea eskultorearen lana da. Alkartasuna Fundazioak euskara eta euskal kultura babesteko erakutsi duten inplikazioa ohoratzea erabaki du, baita Euskal Herriaren garapen sozial, ekonomiko eta politikoaren alde egin duten ekarpena ere, betiere justizia sozialaren eta bakearen printzipioei jarraikiz. Ekitaldia 2017ko apirilaren 22an egingo da, 11etan Le Bayonne Hoteleko Salle Baiona aretoan....

Read More

Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

29 Mar, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Eskubide Sozialen Karta

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. Agerraldia egin dute gaur Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Bertan egon dira eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra joan den apirilaren 24an gose-greba abiatu zuten kideak, larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko dei eginez. Kartak Bilbon larunbatean egingo duen manifestazioa 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mobilizazio honetan planteatzen diren eskaerak hauek dira: • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) eta Lanbidek kudeatutako gainontzeko prestazioei Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatak (LGS) izan duen %8ko igoera aplikatzea. • 2017rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan jasotako xedapen gehigarrian prestazio sozialen zenbatekoan ezartzen den %7ko murrizketa eraginik gabe uztea. Aldarrikapen hauek murrizketez betetako urteen ondoren egiten dugu: • Gizarte prestazioetara sarbide izan ahal izateko baldintzak gogortu dira; adibidez DBE eskatu ahal izateko erroldatze denbora urte batetik hiru urtera igo da. • Prestazioen zenbatekoa %7 murriztu da. • Lanbidek irizpide murritzaileak aplikatu ditu, kasu askotan gehien behar dutenen pertsonen eskubideak urratuz. Hamarnaka gara eskaera hauekin bat egiten dugun erakunde sozial eta sindikalak, eta horregatik bat egiten dugu larunbat honetarako deitutako manifestazioarekin. Badakigu asko dagoela jokoan, bermatutako gutxieneko diru-sarrera batzuen existentzia borroka sozialaren ondorio dela, gizartearen mobilizazioaren emaitza. Eskubide sozialak defendatzea DBE-ren murrizketak eta hau jasotzen dutenen kriminalizazioa arbuiatzetik igarotzen da. Hau exijitzen dugunon pluraltasunaz arreta deitu nahi dugu. Sindikatuetako kideak gara, esparru feministako gizarte erakundeetakoak, gazte mugimendukoak, pertsona migratzaileen aldekoak, ekologismoarenak, pentsionistenak, pobreziaren aurkakoak, gizarte bazterketaren kontrakoak, Sare Ekonomiko Alternatibo eta Solidariokoak… Hau guztiagatik, bat egiteaz gain, herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30tan Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena. Euskal Eskubide Sozialen Kartatik herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30ean Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena. – Mugimendu feminista: Euskal Herriko Bilguna Feminista, Brujas y Diversas, Munduko Emakumeak/ Mujeres del Mundo – Prestazio sozialen aldeko mugimenduko eragileak: Berri Otxoak, Argilan, Herria Eliza 2000, Pentsionistak Martxan. – Euskal gehiengo sindikala: ELA, LAB, STEILAS, EHNE, Hiru, ESK – Mugimendu ekologista: AHT Gelditu, Berriztu (Fracking ez Araba) – Bestelakoak: Joxemi Zumalabe, ERNAI, Coordinadora de...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

24 Mar, 2017 Albiste aukeratuak, Gipuzkoa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta herritarren ahotsa entzun dezatela dei egin die. Gazte erakundearentzat “enpresa zehatz batzuentzako eginiko proiektua soilik da hau” eta gipuzkoarron beharrei ez die erantzuten. Adierazi dutenez, “212 milioi gastatu beharko ditugu azpiegitura eraikitzen eta gero, 35 urtez, 700 edo 1.000 milioi euro ordaindu beharko ditugu honen kudeaketan”. Gazte Abertzaleakentzat EAJren eta PSEk errauskailuarekin duten jarrera ikusita “soilik dudak sortzen” zaizkie. “Diputazioa gobernatzen dauden alderdiek zer nolako interesak dituzte 35 urtez lurraldea hipotekatzeko, gainera jakinda osasunarentzat kaltegarria izango delarik?”, azaldu du gazte erakundeak. Gainera, Ione Mugertza Gipuzkoako Gazte Abertzaleaken koordinatzaileak azaldu duenez, “egoera honen aurrean mehatxu oso larria azaltzen zaio Gipuzkoari, bai gure lurraldearentzako ekologikoki, bai gure instituzioentzako ekonomikoki, baina bereziki, herritar guztien osasunaren kontrako arrisku larria da hau”. “Errausketak badu alternatiba eta Europako hainbat herrietan martxan daude”, azaldu du Mugertzak. Gainera, “demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak”. Hori dela eta, gazte erakundea “Alternatiba dagoelako, Errausketarik ez! – No a la incineración, porque hay alternativa” lemapean martxoaren 25ean Donostian egingo den manifestazioan egongo da, “gipuzkoarren osasuna eta etorkizuna babesten”, adierazi...

Read More

Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

18 Mar, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Independentistak

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Martxoaren 19an, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetanere, bai...

Read More