slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Araba

Arrazakeria instituzionalaren aurkako gazte agerraldia

4 Eka, 2015 Adierazpena, Araba, Gasteiz

Gasteizko gazte eragile anitz bildu gara gaurkoan, Maiatzak 24ko udal hauteskundeen ostean garatutako testuingurua ikusirik, instituzioetatik bultzatzen den arrazakeria salatzeko eta berriro eman ez dadin bermeak ezarri daitezen. Gazteok badaukagu zer esana, urte batzuen buruan gu geu izango baikara hiri honetan bizitzen jarraituko dugunak eta horrexegatik hain zuzen ere. oraina aldatzeko hautua egin dugu. Argi daukagu ez dugula nahi Marotok eta bere alderdia den PPek, bilatzen duten kolorerik gabeko Gasteiz hori. Eskubide guztiak guztiontzat bermatzen dituen hiria eta lehenengo eta bigarren mailako biztanleak ez dituen hiria bilatzen dugu. Izan ere, etorkizunean etorriko diren gazte ezberdinekin konpartitu nahi dugu guztiona den Gasteiz. Bukatzeko, hauteskunde ostean ordezkaritza lortu duten alderdiei (EH Bildu, EAJ, PSE, Sumando, Irabazi) dei bat luzatu nahi diegu. Erantzunkizun politikoz jokatzera deitzen ditugu. Aurreko legealdian eta kanpaina bitartean hain larritzat jotzen ziren diskurtso eta praktika arrazisten aurka posizionatzeaz gain, konpromiso garaia dela deritzogu eta Maroto alkate ez izateko dauzkaten aukera guztiak agortzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Gasteizek ez duenez Maroto bezalako alkate bat merezi, gazteok diskurtso eta praktika arrazista horien kontra egingo dugu beti. Agur Maroto!! ATXIKIMENDUAK Podemos Gazteak Zirkulua, Gazte Abertzaleak, Red Equo joven, EGI, Gazte Komunistak, Ezker Anitza-IU Gazteon Arloa, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Kimuak Atarrabi, Neska Gazteen Asanblada, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea, Musikgerrilla, Gasteizko Gaztetxea, Judimendiko Gazte Asanblada, Errotako Gazte Asanblada, Gazteiraultza.info, Gasteizko Gazte Etxebizitza...

Read More

#7akLIBRE eta gazteria aske!

18 maiatza, 2015 Adierazpena, Araba, Audientzi Nazionala, Eskubide zibil eta politikoak

Igande honetan Gasteizeko kaleak laranjaz bete ziren. Eskubide zibil eta politikoen aldeko martxa honetan ehunka gaztek gure babesa eman genien espainiako Auzitegi Gorenak 6 urtez espetxeratu nahi zituen 7 gazteei. Manifestazioa jai-giroan eta era positiboan burutu bazen ere, aldarri politikoz, bake oinarri sendoz eta atxilotu nahi dituztenekiko elkartasun zintzoenaz bete zen Gasteizeko Andra Maria Zuriaren plaza. Jendetzaren artean atxilotu nahi zituzten Ibon Esteban, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles zeuden. Bertaratu ginanok, maskara laranjaz eta ileorde koloretsuz jantzia, geure babes beroena eman genien. Herri harresia osatu genuen euren inguruan Ertzaintzak, espainiako sasi-justiziak agindua, eraman ez zitzaten. Espetxeratu nahi zituztenen krimena? “Banda armatuaren kide” izatea. Antza denez, herri honetan politikagintzan ibiltzea “terrorista” izatea da. Euskal Herrian gazte izatea eta ezkertiarra izatea aspaldi bilakatu zuten “terrorismo”, Egunkariak euskaraz idaztea bezainbeste. Eta nahiz eta aitortzak inkomunikazio egoeran eta torturapean lortuak egon, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak mutu, itsu eta giza eskubideen urraketen buru izaten jarraitzen dute. Gaur goizean Espainiako epaitegi frankista batek emandako aginduari men egin du Ertzaintzak, eta Gasteizeko Andra Maria Zuriaren plazan zeuden gazteen duintasuna, konponbiderako aldarria, eta erresistentzia baketsua zanpatu nahi izan dute, kolore laranja odolgorrituz. Euskal gizarteari eragindakoen lekuko lotsatuak izan gara gaur ere. Loiolan egin zuten bezala, kolpez desegin dute Herri Harresia, atxilotu nahi dituztenekiko elkartasuna desegiten lortu ez badute ere. Atxiloaldian 60 gazte inguru zauritu dituzte, banan-banan Herri Harresitik ateratzen eta hainbat atxilotzen ere. Haietatik gutxienik bi, anbulantzian eraman dituzte erietxera. Beste behin ere, bortizkeriaren bitartez, Ertzaintzak ekimen baketsu bat porraz eta odolez desegin du. Sinesgaitza bada ere “zoru etikoa, bake plana, elkarbizitza…” bezalako hitzak modan daude Euskal Herrian, baina hitz soilak dira. Ekintzetara igarotzean, bakea porra eta armaduragatik aldatzen dute; zoru etikoa gazteak zorutik arrastaka eramateko teknikatzat dute; eta elkarbizitza, gertatutakoak eskutatzea, errelato faltsua egitea, eta euskal gizarteari gezurrak transmititzean datza. Honegatik guztiagatik, beste behin ere, euskal gizarteari egindakoa eta bereziki euskal gazteriaren aurkako jazarpenen etetea exijitzen diogu Espainiako Gobernuari. Berriro ere, Ertzaintza Estatu españolaren txontxongilo eta beharrezko gaizkide ez izatea eskatzea lotsa ematen digu Eusko Jaurlaritzari. Ertzaintzaburuaren dimisioa eskatzea soilik geratzen zaigu Urkulluri. Herri Harresi eta erresistetzia baketsuaren bitartez, #7akLIBRE eta gazteria...

Read More

Martxoak 3a inoiz baino presenteago euskal oroimenean

3 Mar, 2014 Araba, Prentsa Oharrak

Martxoak 3a Gasteizekin lotua dago Euskal Herrian. Orain 38 urte 5 lagun erail zituzteneko data gure oroimenean iltzatuta dago, ez ordea oroimen historikoan. Badakigu langile guztien eskubideak aldarrikatzeagatik tirokatu zituztela, eta badakigu baita ere oraindik espainiar justiziak beste aldera begira jarraitzen duela. Gaur Pedro Martinez, Franciso Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Perea gogora ekarri nahi ditugu. Baita eta ere beraiekin batera egun urratuak ditugun eskubideen alde egin zuten guztiak oroitu. Eta gertakari horien bortizkeria guztia historiak ezabatuko duela uste dutenei argi esan nahi diegu justizia lortu arte, eta zor zaien errekonozimendua izan arte, urtero gogora ekarriko ditugula. Espainiar justiziarentzako eta politikarientzako 1976ko martxoak 3ko gertakariak ez dira existitzen. Orduko gobernazio ministro Fragak Zaramagako elizan bilduta zeuden langileak gasez itotzea agindu zuen. Atetik irteten ziren bitartean, poliziak tiro egiten zien. Oraindik inor ez dute epaitu Espainian. Gazte Abertzaleakek egun honen garrantzia azpimarratu nahi du Euskal Herriko historian. “Justizia eta errekonozimendua ez dagoen bitartean, sarraski hauen errudunak sarituak izan direla argi geratzen da. Hau da espainiar politikaren modus operandia. Molestatzen diona ezabatu, gezurtatu eta leloak bagina bezala, gure oroimenetik ahaztarazi.” Euskal gizarteak orokorrean eta Gasteiztarrak partikularki, ez dugu ahazten gure historian orban bat izan dena, eta ez gara nekatuko, urtez urte egiten dugun moduan, gaur egun ditugun eskubideen alde beraien bizitza eman zuten pertsona hauentzako justizia eskatzeaz. Horregatik, urtero moduan Gazte Abertzaleakek bat egiten du Gasteizen deituak dauden mobilizazioetara, eta euskal gaztediari bertan parte hartzera dei egiten dio, eskubideak egunero eraikitzen...

Read More

Gazte Abertzaleakek Martxoaren 3ko biktimen errekonozimendua eskatzen du.

2 Mar, 2010 Araba, Gasteiz, Prentsa Oharrak

1976ko martxoaren 3ko urteurrena dela eta, Gazte Abertzaleakek bertako biktimak errekonozituak izan daitezen eskatzen du, eta era berean 50 urte luzez biolentzia jasan zuten biktimak errekonozituak izan daitezen, Memoria historikoaren legeak eta Terrorismoaren biktimen legeak egin ez dutena egin dadin. Manuel Fraga Iribarne, gobernazio ministroaren agindualdian, Policía Armatuak 5 langile erahil zituzteneko 34. urteurrena betetzen denean, Gazte Abertzaleakek “pertsona hauek ez daitezela ahantziak geratu, Gasteizen gertatu ziren gertakari hauek ez daitezela garrantzi gabeko zerbait bezala geratu” eskatzen du. Era berean, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, ez dugula ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen; greba eskubidea, errebindikazio laboralak eta biltzeko eskubideak gaur egun, San Franzisko elizan martxoaren 3 artan zeuden langileek egindako lanari esker ditugula” gogorarazi nahi du. Gazte abertzaleaken ustetan, tamalgarria da 34 urte eta gero, oraindik ere justizia eta errekonozimendu baten esperoan egotea jendea, “tamalgarria da PP eta PSOEren gobernuek bat egin izatea pertsona hauek biktima bezala onartzeko aukeran, sarraski hauen errudunak sarituak izan diren bitartean”. Eukal gizarteak orokorrean eta Gasteiztarrak partikularki, ez dute ahazten gure historian orban bat izan dena, eta ez da nekatuko, urtez urte egiten duen moduan, gaur egun ditugun eskubideen alde beraien bizitza eman zuten pertsona hauentzako justizia eskatzeaz, beraingatik eta beraiek bezalako pertsonengatik baitutugu eskubide hauek. Horregatik, Gazte Abertzaleakek bat egiten du bihar Gasteizen deituak dauden mobilizazioetara, eta euskal gaztediari bertan parte hartzera dei egiten dio, eskubideak egunero eraikitzen...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gasteiz-Kastejoi Goi-tentsioko lineari buruzko eztabaidan herritarren nahiak bete ditzala exigitzen dio PSOEri

1 Ots, 2010 Araba, Gasteiz, Ingurumena, Nafarroa, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunaren (EA) gazte erakundeak , Gazte Abertzaleakek (GA), gaur goizean bere poztasuna adierazi du Gasteiz eta Kastejoi arteko Goi-tentsioko linearen inguruan antolaturiko kontsulten emaitzengatik. Gazte Abertzaleakek herritarren parte hartzea azpimarratu du, horri esker entzun baita gizartearen ahotsa. Gasteiz eta Kastejoi lotuko dituen goi-tentsioko lineak Lantarongoko zentral elektrikoa eta Kastejoien dagoeneko existitzen diren eta proiektaturik dauden zentral elektrikoak zein Nafarroako parke eolikoak lotuko ditu. Halere, Red Eléctrica Española-ren egitasmotan beste pieza bat besterik ez da, izan ere, azpiegitura honek Araban eta Nafarroan sorturiko energia elektrikoa penintsularen erdialdera eta Mediterraneoko erkidegoetara eramateko egina dago, lanen helburua Euskal Herritik ehundaka kilometrotan kokatzen delarik. Gazte Abertzaleakentzat, Lizarraldean eta Arabako Mendialdean obra honek sortuko lituzkeen ingurugiro-kalteak onartezinak dira. Lurralde arabarrean 8 landare espezie daude galtzorian edota mehatxupean, eta Nafarroan, berriz, 11 dira mehatxatutako espezieak. Gainera, zonalde hauetan 18 animali espezie babestu bizi dira. Azpiegitura honen eraikuntzak ez dio inongo onurarik ekarriko goi-tentsioak zeharkatuko dituen herriei. Gazte Abertzaleaken aburuz, Goi-tentsioko linea elektrikoaren ezaugarriek pasako den herri arabar eta nafarrei azpiegituratik onurarik jasotzea galarazten die, ezinezkoa izango baita konexioa bere boltaje altuarengatik. “Esandako guztiari obra honek inguruko herriei eragingo liekeen kalte ekonomikoak gehitu behar zaizkio. Azpiegitura honekin dagoeneko eskasak diren nekazal lurrak murriztuko dira eta gainera, linea elektrikoa guztiz bateraezina da bailaran ezarri nahi den turismo jasangarriaren ereduarekin” adierazi dute Gazte Abertzaleaketik Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak abagunea aprobetxatu du PSOEri “herritarren ahotsa entzun dezan” eskatzeko, eta herriari “onurarik ekarriko ez dion proiektuak defendatzeari utz...

Read More