slide

  • Aurre egin diezaiogun LGTBIfobiari

    LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, baina ez daukagu zer ospatzerik; homofobia, transfobia eta hainbat fobia gure gorputz eta arimetan jasaten baititugu gaur egun ere. (gehiago…)

  • Gazte  Abertzaleakek  omenaldia  egingo  dio  larunbatean  Nestor  Basterretxeari,  Eusko  Alkartasuna  eta  Fundazioarekin  batera

    Gazte Abertzaleakek omenaldia egingo dio larunbatean Nestor Basterretxeari, Eusko Alkartasuna eta Fundazioarekin batera

    Gazte Abertzaleakek larunbat goiz honetan, maiatzak 6, Hondarribian Nestor Basterretxea alderdikideari omenaldia antolatu dio, Eusko Alkartasuna eta Alkartasuna Fundazioarekin batera. “Euskal Herritik mundura; mugak eta elkartasuna” izenpean egingo da mahai-ingurua eta omenaldia Kultur etxean eta Arma plazan burutuko dira, hurrenez …

  • Maiatzaren  Lehena,  gazteok  borrokan

    Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

    2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz. (gehiago…)

Autokudeaketa

Gazte Abertzaleakek Errekaleor auzo autokudeatuaren desalojoa gaitzesten du

18 maiatza, 2017 Autokudeaketa, Gasteiz, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek gogor salatzen du gaur, maiatzak 18, Gasteizko Errekaleor auzo askearen desalojoa eta Ertzaintzaren jarrera bertako gazteekiko. Errekaleorren kontrako jazarpenaren aurrean, gazte erakundeak “EAJren eta bere mesedetara dagoen poliziaren jarrera gaitzesten du” eta euskal gazteria bertako bizilagunei “elkartasuna eta babesa eskeintzera” eskatzen du. “Autokudeaketaren alde gauden gazteak gero eta gehiago gara, aldiz erakunde publikoetatik lagundu beharrean, trabak eta oztopoak jartzen dituzte, aldiro-aldiro, Errekaleor proiektu askeak eta zabalak eramaten dituzten guneak itxiz”, adierazi dute Gazte Abertzaleaketik. Gazte erakundearen hitzetan, “gazteen partaidetza eta antolakuntza dinamikoak posible bihurtzen dituzten gune hauen defentsa irmoa egiten dugu Gazte Abertzaleaketik: ekimen desberdinak eramaten dituzten guneak, talde anitzak elkartzeko aukera ematen dituztenak, gure herrietako sorkuntza dinamika libreak sustatzen dituztenak, irekiak eta bizirik jarraitu behar dute, eta batez ere, erakunde publikoek honen islada egin behar dute beraien egunerokotasunean”. Hori dela eta, Gazte Abertzaleakek Urtaranen gobernuak desalojoa geldi dezan eta Errekaleorreko bizilagunekin bildu dadin exijitzen dio, Iberdrola bezalako empresa pribatuen interesen gainetik herri mugimenduekin egon...

Read More

Gazte Abertzaleakek Koskoenea gaztetxearen utzaraztea salatzen du

9 Eka, 2011 Autokudeaketa, Gaztetxea, Portugalete

Duela urtebete gure elkartasuna zabaldu genion bezala, gaur Koskoeneako gaztetxearen utzaraztearen aurrean, gure gaitzespena eta salaketa bertaratu nahi dugu jendartean. Autokudeaketaren alde gauden gazteak gero eta gehiago gara, aldiz erakunde publikoetatik lagundu beharrean, trabak eta oztopoak jartzen dituzte, aldiro- aldiro, Koskoeneako proiektu zabalak eramaten dituzten guneak itxiz. Gazteen partaidetza eta antolakuntza dinamikoak posible bihurtzen dituzten gune hauen defentsa irmoa egiten dugu Gazte Abertzaleaketik: ekimen desberdinak eramaten dituzten guneak, talde anitzak elkartzeko aukera ematen dituztenak, gure herrietako sorkuntza dinamika libreak sustatzen dituztenak, irekiak eta bizirik jarraitu behar dute, eta batez ere, erakunde publikoek honen islada egin behar dute beraien egunerokotasunean. Gure ustez, hauteskundeen ostean irekitako abagunean talde politiko desberdinek, udalerri desberdinetan, jarrera baikorrak sustatu behar dituzte, gune hauen zabaltzeaz eta mantentzeaz bideratuta. Herri- modelo berri bat helburu, autokudeaketaren gaia gazteen antolaketaren berezko esparru bilakatzea gakoa garrantzitsua dela deritzogu: kontsumismoan oinarritutako ezintasun funtzionalari bizkarra ematen zaio eta planteamendu sortzaile eta dinamikoari harrera ematen zaio, krisialdian nahiz krisirik gabe, gizartean egoera zailenetarikoa bizi duen taldearen eskutik: gazteak Gazteri aktibo, konprometitu, plural eta solidarioaren alde egiten jarraituko dugu, gizartearekin autokritikoa dena. Beraz, gaur, ekainaren 9an Portugaleten deitutako mobilizazioak sustengatu eta bertan parte hartzeko deia egiten dugu gazte...

Read More