slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Bakea

Gazte Abertzaleak EGK-ren adierazpenetik bereizten da biolentziaren irakurketa integrala egin ez izanagatik

20 Urr, 2017 Bakea, Euskadiko Gazte Kontseilua, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) permanenteko kidea, EGKk gaur ETAren jarduera armatuaren behin-betiko etetearen seigarren urteurrena dela eta ateratako adierazpenetik berezitu da gaur: Gazteriaren kontseiluko idatzia “arduragabekeria politikoaz” beteriko hausnarketa dela dio, Aieteko Konferentzia Internazionalaren akordioen betetzearen inguruko irakurketa integralik egin ez izanagatik eta gaur egun indarrean jarraitzen duten bestelako biolentzien inguruan mutuarena egiteagatik. Asier Gomezek adierazi duenez, Gazte Abertzaleaken idazkari nagusia, gaurko adierazpena egin baino egun batzuk lehenago gazte erakundea EGKrekin harremanetan jarri zen idazkiari ekarpenak egiteko eta kontseiluko Bake eta Bizikidetzako teknikariak ondo jaso zituen, baina azkenean gaurko adierazpenean ez txertatzearen erabakia hartu zen. Hau “Erabaki politiko” bat izan dela uste du Gazte Abertzaleakek. Gainera, adierazpena alor honetan orain arte egindako lanetatik urrun dago , beti eskubide, posizio eta ideologia guztien errespetua izan baitu ardatz, bizikidetzari era propositiboan ekarpenak eginaz. Gazte Abertzaleaken ekarpenak “su etena” bezalako kontzeptu desegokia “jarduera armatuaren behin-betiko etetea”-rengatik ordezkatzea zen, Aieteko konpromisoak eta aktore ezberdinek gradu ezberdinetan bete izana jasotzea eta gaur egun menpean jarraitzen duten biolentzien desagerpenaren eskakizun zehatza egitea. Azalpen eskakizuna Gomezek oso larritzat jo du gertatutakoa “komunikatuaren azpian errelatoaren irakurketa partzial baten nahitasuna agertzen baita”. Zentzu honetan, erakundearen ekarpenak ez gehitzearen erabakia nor edo nortzuk hartu zuten jakin nahi duela adierazi du. “EGKk bizikidetza lantzen du era inklusibo eta integralean, edo hori izan da orain arteko izaera, eta adierazpen partzial hau inboluzio huts bat da, orain arte egindako lanetan atzera pausua”, zentsuratu du. EGKren...

Read More