slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Bakebidean

Gernikako Akordioa sinatu zuten gazte eragileek euskal gazteriari larunbatean Bilbora joateko dei egiten diote

1 Api, 2011 Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak, Gazteherria

Gazte Abertzaleakek, Gernikako Akordioko sinatzaile diren beste gazte eragileekin batera, larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia luzatzen dio euskal gazteriari.  Hitza Andoni Rojo, GaztEHerriko ordezkariak, eta Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia den Maider Carrerek hartu dute: (Audioa euskaraz) “Gaur hemen bildutakoak Gernikako Akordioaren sinatzaile garen gazte eragiletako kideak gara. Alternatiba Gazteak, Ikasle Abertzaleak, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak eta GaztEHerria. Euskal gazteok denbora gehiegi daramagu oinarrizko eskubideak urratzen diren egoera batean bizitzen. Giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak etengabe erasotuak izan dira urte askotan zehar. Auzitegi Gorenak proiektu politiko berri bat ilegalizatzeko erabakia hartu du beste behin ere, modu honetan euskal jendarteari eta gazteriari bere bozka askatasun osoz adierazteko eskubide ukatuz. Oso ondo ezagutzen dugun egoera da hau. Gazteok eskubideen etengabeko murrizketa jasan izan dugu eta jasaten dugu gaur egun ere. Asko izan dira, lege ilegalizatzaile hauek aitzakiatzat hartuz erreprimituak izan direnak; proiektu politiko jakin baten alde lan egitearen akusazio soila oinarritzat hartuz erreprimituak. Guk lan hau erabat zilegizkoa dela kontsideratzen dugu eta hala adierazi nahi dugu. Azken hilabeteetan atxiloketak, torturak, kartzelaratzeak, epaiketak, zigorrak eta euroaginduak ikusi ditugu behin eta berriz. Gogora arazi nahi dugu, baita ere, euskal gazteria dela oinarrizko eskubideen murrizketa honek gehien zigortu duen sektoreetako bat. Gaurko egunez, euskal gazteriaren zati batek ilegalizatua eta kriminalizatua jarraitzen du. Horren adibide da atzo bertan Donibane Lohizunen atxilotua izan zen Irati Tobarren kasua. Gazteari gure elkartasuna adierazteaz gain, atxiloketa berri hau salatu nahi dugu, eta esan nahi dugu atxiloketa honekin lortzen den gauza bakarra Euskal Herriak bizi duen egoera antidemokratikoan sakontzea dela. Horregatik, eskubideak murrizten dituzten neurri ororen desagertzea exijitzen dugu; honela, berme guztiekin, gure lan politikoa askatasun osoz garatu ahal izateko; baldintzarik gabe, helburu politikoa edozein delarik. Honekin batera, espainiar eta frantziar Estatuek Euskal Herrian martxan jarri den normalizazio prozesuan aurrera egiteko inolako borondaterik ez dutela azpimarratu nahi dugu. Gazteok, euskal gizartearekin batera, bake eta askatasun eszenatoki baterako ateak irekiko lituzkeen egoera demokratiko bat ekarriko duen konponbidea bultzatzeko lanean ari gara. Eta, bitartean, Estatu espainolak eta frantsesak bide horretan oztopoak jartzen dihardu, azken erabaki judizialek edota atxiloketek frogatzen duten bezala. Argi dago hauen helburua abian den prozesua porrotera eramatea dela. Etengabeko probokazio hauen aurrean guk argi daukagu ez dugula abiatu dugun bidean atzera egingo. Sinatzaile garen Gernikako Akordioa...

Read More

“Sozializazioa eta gizartearen inplikazioa izan dira hirugarren fasea, hazkundea, hain zuzen ere, burutzeko aukera eman digutenak”

23 Ots, 2011 Bakebidean

Bost hilabete igaro dira jada 30 eragile politiko, sindikal eta sozial inguruk Euskal Herrian ireki den prozesu politikoaren sendotzearekiko konpromisoa adierazi genuenetik, “Bake Bidean: Aterabide Demokratikoen Akordioa”, Gernikako Akordioa, alegia, sinatu genuenetik. Agiri horrek erakusten duen bezala, lan esparru ezberdinak eta ibilbide ezberdinak ditugun eragileok desadostasunak gainditzen eta komunean duguna lehenesten ahalegindu gara, gure herriaren etorkizuna zehaztuko duen une historiko honi arduraz erantzuteko, indarkeriaren behin betiko desagerpenera eta normalizazio politikora daraman bidea, urratsez urrats, betetzeko; labur esanda, egoera bat non pertsona guztien giza eskubideak, zibilak eta politikoak errespetatuak izango diren eta aukera politiko guztiek berdintasun-baldintzetan aurkeztu ahal izango diren. Azkeneko bost hilabeteotan, euskal egoera politikoak aurrera egin du gertaera garrantzitsu batzuei esker, hala nola, ETAk irailean iragarritako eta urtarrilean berretsitako su-eten deklarazioa, zenbait alderdik eta erakundek prozesuarekiko jarrera argitzeko egindako mugimenduak eta, batez ere, euskal gizartearen inplikazioa, agertoki politiko berriaren alde egiteko eskatu zaion bakoitzean, kalera atera baita, masiboki eta modu eredugarrian, pasa den larunbatean bezala. Gernikako Akordioa bide-orria da behin betiko bakea eta benetako demokrazia lortzeko. Bide-orri hori euskal gizartearen gehiengoak bere egiten dituen oinarri eta helburuetan datza, eta gizarte osoari, pertsona guztiei, hedatu behar zaie. Gernikako Akordioaren oinarriak honako hauek dira: bakea eta giza eskubide guztiak, eskubide zibil, sozial eta politiko guztiak, pertsona guztientzat, presoentzat ere bai. Bost hilabete hauetan Gernikako Akordioak bere helburuak bete ditu: akordioa bera, horren aurkezpena gizartearen aurrean eta hazkundea. Agiriaren sozializazioa, gizarteari ezagutaraztea, bere ekarpenak, ideiak eta kezkak jaso ahal izateko, gure lehentasuna izan da hasieratik, jakin badakigulako proposatzen ari garena bezalako prozesu bat posible izango dela bakarrik jendeak aktiboki parte hartzen badu. Sozializazioa eta gizartearen inplikazioa izan dira hirugarren fasea, hazkundea, hain zuzen ere, burutzeko aukera eman digutenak. Datorren larunbatean, hilak 26, Donostiako Atano pilota-lekuan ekitaldi nazionala egingo dugu, arratsaldeko 5.30etan, akordioaren sinatzaile berriei ongietorria emateko. Fase hori amaituta, Gernikako Akordioa Euskal Herriko hiri, herri eta auzo guztietara zabaldu duen fasea amaituta, eta sinatzaile berrien indarrak baliatuz, behin betiko faseari ekingo diogu: akordioak betetzeari dagokiona, alegia. Akordioaren oinarriak praktikara eraman nahi ditugu, euskal gizartearen eskakizun argiak...

Read More

Gernikako Adierazpenaren deitzaileek manifestaldia deitu dute Iruñean larunbatan

21 Urt, 2011 Bakebidean

Lehenengoz eta behin, Gernikako AKordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok atzo goizean ezagutu ditugun atxiloketak salatu nahi ditugu. Nafarroako jendarte esparru desberdinetako jarduera politiko ezagunean aritzen diren herritarrak bortizki atxilo hartu eta beraien etxeetatik eraman dituzte. Berriro ere euskal herritarrek arrazoi politiko hutsei erantzuten dien jazarpenaren ondorio larriak nozitu egin dituzte. Gaur egun ETA erakunde armatuak urtarrilaren 10ean ezagutarazitako su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarriaren ondoren Estatuak ere urratsak eman behar ditu, Euskal Herria bake eta normalkuntza politikorantz egiten ari den bidean oztopoak jarri beharrean. Are gehiago, gure ustez, atzo goizean euskal herritarren aurkako sarekada berri honek Euskal Herrian dagoeneko abian dagoen prozesu demokratikoa oztopatzea eta galaraztea helburu du. Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragileok, baina, ez diogu espainiar Estatuari ahalmen hori emango. Euskal Herriko gatazka politikoa behin betiko konpondu arte Gernikako Akordioa ibilbide orri gisa jarraituz pertsona guztien eskubideen defentsan gure konpromisoa euskal herritar guztien aurrean berretsi nahi dugu. Euskal jendartearen nahi eta beharrekin bat eginez espainar Estatuak jarritako oztopoak gaindituz aurrera segitzeko borondatea adierazi nahi dugu. Hori dela eta, Espainiako Gobernuari nahiz Estatuko gainontzeko botereei Euskal Herriari bake eta aterabide demokratiko bidea egiten uzteko eta norabide horretan normalkuntza politikoa ahalbidetuko duten neurriak hartzeko dei zuzena egiten diegu. Atzo bertan atxilotu zituzten euskal herritarrak lehenbailehen askatzeko eta atxilotze egoerak dirauen bitartean ez tratu txarrik ez torturarik egon ez dadin neurri zehatzak -inkomunikazio egoera bertan behera utziz- hartzeko eskatzen diegu. Halaber, hemendik aurrera atxiloketarik ez egoteko eta sarekaden dinamika bortitza bertan behera uzteko eskatzen diegu, jazarpen ideologikoa oinarri duen estrategiari uko eginez eta pertsona, ideia, proiektu guztiei bidea emanez, indarkeriarik gabeko eszenatoki demokratiko baterantz. Euskal herritarrei, aldiz, gurekin batera bake eta aterabide demokratikoen bidean are kemen handiagoz jarrai dezaten deia egiten diegu. Euskal Herriak bake eta askatasun agertokia nahi eta behar duelako, oztopoak oztopo, guztion ahaleginez lortuko dugu. Ez dugu zalantzarik. Prozesu hau bururaino eraman nahi dugun herritar guztiok siglen eta atxikimendu politikoen gainetik indarrak bildu behar ditugu. Ez espainiar Estatuak ez inork ezin dio euskal jendarteari ez bere bake itxaropena, ez bere askatasun ametsa lapurtu. Euskal herritarroi bide hori egitea dagokigulako, Gernikako Akordioan bildutako eragileek kalera bidea egiten segitzeko deialdia zabaldu nahi dugu. Hain zuzen ere, heldu den larunbatean, urtarrilak 22, arratsaldeko 5´30etan Iruñeko Golem zinemetan abiapuntu izango...

Read More

Urrats berri bat bakebidean

11 Urt, 2011 Adierazpena, Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleak ETAk egin duen adierazpenaren aurrean, beste alditan erakunde bezala esan ditugunetan berresten gara: Euskal Herriaren etorkizuna, denontzako eskubide guztien aldeko jardun jarraian datza, salbuespenik gabe. Gaurkoan, momentu historiko berri baten aurrean gaude. Argitaratu berri den adierazpenak, Euskal Herri independente, alternatibo eta baketsu bat lantzen ari garen honetan beste beharrezko osagarri bat da. Zentzu honetan, duela hilabete batzuk beste eragile batzuekin batera sinatutako Gernikako Akordioak suposatu zuen aurrerapauso ikaragarria gogorarazi nahi dugu. Herrigintzan jarraitzeko beharrezkoak diren eskubideen aldarrikapenean eta hauek bermatzeko baldintzetan, urrats berri bat bizi dugu, pertsona guztion artean bakean eraikitzeko, orainaldi hobeago bat eskainiz eta etorkizun itxaropentsu baten itzalpea zabalduz Euskal Herriko kimuei. Gazte bezala, gaurko adierazpenaren ostean, gizartean eta gizarterako konponketaren bidean lanean ari garen eragile guztion indarren biderkatzea, herri baten batasun nahiaren bidez historikoki izan dituen kapitulo ilunen gainditzea, alde guztietarako kalte- ordain eta adiskidetze lana guztien artean sustatzea, eta elkarlana eta elkar- ulertzearen oinarriak ezartzea espero dugu. Gazte Abertzaleakeko kideok irmotasunez gaur herri honetan ilusioz bete diren pertsonen ahotsekin bat egin nahi dugu, konponketa bidean benetako lan tinkoa eta zintzoa egitea eskatuz, ezaugarri guztiak kontutan hartuz eta urrundu gaitzakeena zalantzarik gabe alboratuz. Beste askotan bezala, horrelako egoera batean hain beharrezkoa den gazteen parte hartzea eta gizarteko talde honek duen garrantzia onartzea eskatzen dugu; guk geuk lehenalditik ikasi behar dugu, etorkizun hobeago bat eraiki dezagun. Eta hau horrela izanik, aniztasuna zaindari familia desberdinetako eragileak parte hartzen ari garen prozesu honetan, irmoki salatzen dugu geure herrian bortizkeri gabeko egoera baten alde lanean diharduten gazteak oraindik jazartuak, torturatuak eta atxilotuak izatea, terrorismoa sustatzea helburu duen erakunde baten partaide izatea egotzita. Gure gazte erakundetik, urrats berriak ematen jarraitu behar dugun garai hauetan, gazte independentisten aurkako jazarpena behin betiko amaitzea aldarrikatzen dugu, eta euskal herritarrok bakean bizitzeko jorratzen ari garen bide zabal honetan, gazte hauek herri honen alde, beste gazte eragileekin batera, egiten ari diren lanaren garrantzia aitortzea eskatzen dugu. Amaitzeko, Gernikako Akordioa osoki betetzea biziki eskatzen jarraituko dugu; gaurko eskenatokian, ideia guztien legeztapena funtsezko urratsa dela deritzogu, garai berriak eraikitzean esku guztiak beharrezkoak baitira, eta batez ere, ahalik eta gazte gehienen eskuak batzea. Kasu honen harira, Gernikako Akordioa oinarri izanik, gazteontzako agertoki berri baten lanketa jarraian bidelagun ditugun gazte independentisten legeztapena eta zigorra amaitzea irmoki eskatzen...

Read More

Gazte Abertzaleak ere joango da

15 Abe, 2010 Bakebidean, Deklarazioa, Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleakeko kideok “Euskal Presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, EGIN DEZAGUN URRATSA” lemapean urtarrilaren 8an Bilboko kaleetan antolatuko den manifestazioarekin bat egiten dugu. Gure gazte erakundeak argi izan du beti nazioarte mailan dauden Giza eta Talde eskubide ororen errespetuan, Euskal Herri mailan urratzen den eskubide horietako bat, bai frantses zein espainiar estatuetatik inposatutako espetxe politika izan dela. Beraz, itxaropen eta ilusio garai hauetan gai honen inguruan Gazte Abertzaleaken historikoki landu ditugun aldarriak eta jarrerak areagotzen ditugu, alkartasun eta babes osoa emanik euskal preso politikoen eskubideen alde. Euskal gazte eragile independentista bezala ezin gara euskal presoek eta bere senideek, zein lagunek pairatzen ari diren sufrimendutik urrun egon. Giza eskubide guztien defentsan ezin dugu ahantzi euskal presoek Estatuek ezartzen duten sakabanaketa politikaren menpe daudela; gaixotasun larriak edota 3/4ak beteta dituzten presoak oraindik gatibu dituztela kartzeletan; isolamendua, bakartzea eta aurrez aurreko bisitetan jasan beharreko tratu iraingarriak kontutan hartuta, besteak beste, eta Gernikako Akordioaren sinatzaileak garenez geroztik, ezin diogu muzin egin errealitateari, eta honen inguruan jarrera aktiboa erakutsi behar dugu. Aro berri honen atarian, euskal gazte independentista orori urtarrilaren 8an Bilboko kaleetan zehar alkartasun eta babes oihartzuna eramateko dei egiten diogu. Minimo demokratikoen oinarrizkoa den eskubide guztien defentsan, Euskal Herrian eta hemendik at dauden euskal herritarren eskubideak sartzen dira eta beste kasuetan bezala, bakegintzaren bidean alkartasun aktiboa ezinbestekotzat jotzen dugu. Urte berriaren hasieran, Gazte Abertzaleakeko kideok, urtarrilaren 8an Euskal Herriak behar duen urrats berri horretan parte hartuko dugu, besteetan egin dugun antzera, gure jardun politikoari balore erantsi bat eskainiz:...

Read More

Gazte Abertzaleakek “batasun eta alkartasun olatua” “gatazka politikoaren konponbidean” pieza garrantzitsua dela azpimarratzen du

16 Aza, 2010 Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria

Bilboko Gazte Abertzaleakeko ordezkariak, zein erakunde bereko Nazio Antolakuntza Idazkariak, Bilboko udaletxean gaurko egunean erregistratu den mozioari erabateko sostengua ematen diote. “Zorionekoa da momentu garratz hauetan herri baten mugimendua ez dela geldituko sentitzea” esan du Gazte Abertzaleakeko Bilboko koordinatzailea den Asier Gomezek. “Indar batze honetan ez dago mugarik, eta gazteok batasun eta elkartasun olatu honen arrazoietako bat garela ikustea, Euskal Herrian bizi dugun gatazkaren konponbidea gertu dagoenaren ilusioa piztua jarraitzen laguntzen du” azpimarratu du gazte erakundeko ordezkariak. Era berean, Haritz Perezek, GAko Antolakuntzako Idazkaria, “sistemaren injustiziak” argi uzten du ez dituela “bide berrien zabaltzea aintzat hartzen” eta bere hitzetan “gazteon aukera, eskubide guztiak guztiontzat bermatzearen aldeko aldarria bada, ez dago munduan aitzakiarik Euskal Herrian ematen ari diren pausoei, eta batez ere, euskal herritarrok ematen ari garen urratsei, oztopoak jartzeko”. Beraz, Gazte Abertzaleakeko ordezkariek “Euskal gazteria gatazkaren konponbidean zabaltzen ari den aukerak bakean utz ditzatela” irmoki eskatu dute “gazteok Euskal Herrian bakean eta askatasunean bizi nahi dugulako” aldarrikatuz adierazpenaren amaieran. Era berean, beste herrialdeetan azkeneko sarekadatik aurkeztutako mozioekin bat egiten dute Gazte Abertzaleakeko tokiko zein bailaretako...

Read More