slide

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

Bilbo

HazteOir-en autobus transfabikoaren aurrean Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren gelditasuna gaitzesten du

22 Ira, 2017 Bilbo, Prentsa Oharrak, Sexu Askapena

Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udaletxeak HazteOir elkarte ultra-kontserbatzailearen autobus transfobikoari atzo “alfonbra gorria” jarri izana gaitzesten du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, instituzio biek “gorrotoaren autobusa Bilboko kaleetan barrena desfilatu izanaren erantzule nagusiak dira, Ertzaintzak eskoltatua eta babestua, udal araudia betetzen ez zuen bitartean”. Euskadi Plazan eginiko autobusaren estazionamendua biltze-eskubidea erregulatzen duen legearen babesean ez zegoela kontsideratu du (9/1999 Lege organikoa, apirilaren 21ekoa, Biltzeko eskubideari buruzko lege organikoa uztailaren 15ekoa aldatutakoa), hau da, “ez baitzegoen manifestaziorik, elkarretaratzerik edota batzerik eman euren partetik”. HazteOir-en ekintza kanpaina transfobikoa zeraman autobus bat estazionatzea izan zen eta bertan, euren bozeramaile baten partetik adierazpenak egitea. Gazte Abertzaleaken idazkari nagusiak, Asier Gomez, gai hauen inguruko gaur egungo araudia gune publikoen udal ordenantza dela adierazi du, eta IV. tituluan, “Herritar, kultura, jolas eta kirol jarduerak eta antzekoak” izenpean, ezartzen dira zein ekintza baimentzen diren eta zein limitazioekin, “Jarduerek begirunea erakutsi beharko dute gainerako pertsonek dituzten ideiekin eta sinesmenekin” berariazko aipamenekin, eta “bereizkeriazko edukiak alde batera utziko dituzte, ez dute egingo herritarrentzat iraingarria izan daitekeen egintzarik, eta adingabekoen eskubideak errespetatuko dituzte”. Gainera, autobusa estazionatzeko estazionamendu-erreserba baten beharra zegoen eta hau 72 orduko aurrerapenarekin eskatu behar da. Zentzu honetan, Gomezek udaletxeari exijitu dio zigor-espediente bat ireki diezaiotela HazteOir elkarteari, adin txikikoen zuzentasunari eraso zuzen bat egin izanagatik, baimenik gabe ekintza diskriminatzaile eta iraingarriak egin izanagatik. Bestalde, Bilboko Udaletxearen arduran sakonduz, 2016an udal plenoak eraso LGTBIfobikoen aurkako protokolo baten gauzatzea onartu zela azpimarratu du, eta gaur egun gaia bete gabe jarraitzen du. Autobusa alde egiten ari zenaren inguruko gertakariaren inguruan, Eusko Jaurlaritzaren Barne sailak emandako bertsio ofiziala baztertzen du, “identifikatua izan zen gaztea inoiz ez zuen ertzainik erasotu”, adierazi du. “Korrika zebilela eta inolako arrozoi zela medio ertzain batek bertan identifikatu zuen, uniformedun gehiago arin-arin azaldu ziren, kalez jantzitako polizia-agente birekin, eta bertan euren borra-hedagarrien nabarmenkeria egin zuten, jarrera mehatxatzailean”, argitu du. Zentzu honetan, pertsona gaztearekiko bere elkartasuna adierazi du eta Eusko Jaurlaritzari gaztearen kontrako inolako zigorrik ez jartzea exijitu...

Read More

Gazte Abertzaleakek Bilboko Udaleko Gazteri Saileko murrizketak salatu ditu

9 Mar, 2012 Bilbo

Gaur goizean Gazte Abertzaleakek Bilboko Udaleko Gazte Sailean ematen ari diren murrizketak salatu ditu. Asier Gomezek, Eusko Alkartasunako gazte erakundeko Bilboko bozeramaileak, “Euskara, Gazte eta Kirol Zinegotzia den Sabin Anuzitak prentsaurrekoan azaldu dituen zenbatekoak, itxuraz handiak, gazte programen atzean dauden murrizketak ezkutatzea dute helburu” aipatu du. Gomezen hitzetan Udalak beste udal sail batzuetan edota beste erakundeetan jada jasotzen ziren hainbat eskaintzak ematea erabakia hartu zuenean “eskaintza gutxiegi zegoelako erabaki zen, beraz zurikeri galanta da zinegotziak bere saileko kontuak aurketu dituenean programa batzuen desagerpenak bikoizketak ekiditea dutela helburu esatea, argi eta garbi programa horien desagertzea murrizketen zioa dutela esan beharrean”. Modu honetara, Gazte Abertzaleaketik gogorazi nahi izan da 2007tik, Bilboko Udalean EAk gazte saila kudeatu zuen azkeneko urtea izanda, harrezkeroztik “gazteentzako aisialdi jardueren” aurrekontuak % 27,38 murrizketa jasan duela 2012ko aurrekontuekin alderatuta. Honengatik “Gazte sailaren egoerari dagokionez bost axola zaie eta PNVrentzat gazte politikek ez dutela garraintzirik argi gelditzen zaigu” azaldu du. Prozesu parte hartzailea Bestalde, Gomezek Anuzitak “bere buruari gazteei zuzendutako parte hartze prozesu baten irekieraren domina jartzea” gaitzetsi du. “5 urte berandu heldu da, EAk gazte saila zuzentzen zuenean, 2006- 2007 urteen artean gazteen parte hartzea martxan jarri zuelako, udalbatzarrak onartu zuen II Gazte Plana (Bilbao Aktiba) aktibazio horren emaitza izanik” oroitarazi du. “Gaur egiteko gelditzen zaien bakarra Gazte Plan hori kajoiatik berrekuratzea eta behar den bezala martxan jartzea da” aldarrikatu du. Azkenik, Gazte Abertzaleakeko bozeramaileak Bilbon “murrizketen aurrean adi egongo gara eta zinez itxoiten dugu, behingoz Bilbo gazteok merezi ditugun gazte politikak planteatzea eta aurrera eramatea” ohartarazi...

Read More

Gazte Abertzaleak Bilboko gazte aterpetxearen pribatizazioaren aurka azaldu da

5 Mar, 2012 Bilbo, Gazteria

Eusko Alkartasunaren gazte erakundea Bilboko udalak gazte aterpetxearen pribatizazioaren aurrean erabat aurka dagoela azaldu du. Larunbatean hedabideek esan zutenaren harira PNVko gobernuak aurrera egiteko asmo irmoa azaldu du. Gazte Abertzaleakeko Bilboko koordinadoreak, Asier Gomezek, “pribatizazioak gatazken sorburuak” direla adierazi du eta “lehenago baino beranduago proiektua ematen zaion enpresaren eta langileen artean lan arazoak suertatuko dira eta nola ez, zerbitzuaren kalitatea jokoan egongo da beste behin ere” aurreikusten du. “Beste behin ere gazteok gara politikarien kudeaketa txarren emaitzak pairatu behar ditugunok eta honetan ere argi gelditzen da, murrizketen aurrean, artaziaren lehenengo mozketa gazte politikak dutela helburu” salatu du gazte bilbotarrak. “Hainbeste murrizketekin gazteon arloetan inongo mozketarik egiteko esparrurik ez zaie geldituko, ez baitute gazteontzako laguntzarik utziko eta” dio irmoki. GAZTE PLANA Gazte erakundeko bozeramaileak gogoratu du “PNVren eta IUren gobernuak gazteoi iruzur egin ziguten, udalbatzarrean onartutako II Gazte Plana alboratu zuten, kajoi batean sartu eta ez zuten martxan jarri legealdi hartan”. Beraz “gazteoi zuzendutako politikak ez dira existitzen udalerrian” dio Asier Gomezek. Zentzu honetan, Bilboko udaleko gazte sailari eskatu dio behingoagatik gazteen parte hartzea sustatzeko mekanismoak martxan jar ditzan, eta beharrezkoa bada, udalbatzarrak onartu zuen Gazte Planaren eguneraketa aurrera eramatea ere iradoki...

Read More

Gazte Abertzaleakek bat egiten du larunbat honetan Bilbon Udalbiltzaren alde deituriko manifestazioarekin

15 Uzt, 2010 Adierazpena, Audientzi Nazionala, Berria, Bilbo, Eskubide zibil eta politikoak, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur goizean bat egin du larunbat honetarako Bilbon Udalbiltzako auziperatuen alde “UDALBILTZA ASKE! BAI UDALBILTZARI. BAI EUSKAL HERRIARI” lelopean deitua dagoen manifestazioarekin. Gazte Abertzaleakek gaur goizean adierazi du bat egingo duela larunbat honetan Bilboko la casillatik, Udalbiltzako auziperatuen alde egingo den manifestazioarekin. Gazte erakunde independentistak “bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi die prozesu honetan auziperatuak dauden 22 pertsonei. Ezin dugu onartu estatu españolak gure erakunde propioak izan nahiagatik kartzela zigorrak ezartzea”. Erakunde independentista eta ezkertiarraren aburuz “horrelako prozesuekin argi geratzen da estatu espainolak ez duela sekula onartuko gure herriaren askapena, eta horregatik tinko eutsi behar diogu desobedientzia zibilaren mailuari, era demokratiko eta baketsu batean gure herriaren independentzia eta erakunde propioak lortzeko.” Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak argi utzi nahi du, “Udalbiltza bezalako ekimenek erakusten dutela gure herriak bere erakunde propioak behar dituela eta herriak eskatzen dituela”. Horrela gazte erakunde independentistak eskakizun bat egiten dio auzitegi nazionaleko fiskaltzari, “erretira ditzala 22 auziperatuen aurkako karguak eta beraien absoluzioa eska dezala, ez baita inongo deliturik Estatua nahi duen herri batek estatu hori lortzeko erakundeak sortzean”. Horregatik, Gazte Abertzaleakek dei egiten die Euskal Herriko gazte guztiei parte har dezatela larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioarekin, “auziperatuek euskal gaztediaren babesa eta berotasuna behar dute, auzi injustu eta bidegabe baten aurrean ikus dezaten Euskal herritarrok ez dugula begirada...

Read More

Zure alegazioa aurkeztu, kalea denona baita

23 Eka, 2010 Bilbo, Kanpainak

Bilboko Gazte Abertzaleakek  bertoko Udalean agintzen duten PNVk eta EBk aurkeztutako Espazio Publikoaren Ordenantzaren aurka jarraitzen du lanketa egiten.  Gure desadostasuna eta haserrea kaleratzen jarraituko dugu hiritar bezala izan beharko genituzkeen funtsezko  eskubideen eta askatasunaren zapuztea eta urraketa bortitza bizitzen dugun bitartean. Hau dela eta, hiritar orori ondoren erantsi dugun alegazioa sina dezan eskatzen diogu Bilboko udalean gure desadostasuna are eta indartsuagoa izan dadin. Kalea aske “alegazioa” Behin sinatuta Gazte Abertzaleakek Bilbon duen egoitzan utzi: Areatza, 2- 3....

Read More

Militante independentisten atxiloketengatik protesta egiteko deitutako manifestaldietan parte hartuko du Gazte Abertzaleakek

17 Api, 2010 Audientzi Nazionala, Bilbo, Donostia, manifestazioa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzorde eragileak Donostia eta Bilbon Guardia zibilak aste honetan zehar hamarnaka pertsonen, zeinetatik 3 abokatuak diren, atxiloketen aurka protesta egiteko deituak dauden manifestaldietan parte hartuko duela erabaki du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, atxiloketa hauek Euskal Herrian eman daitekeen normalizazio prozesua saboteatzeko eta oztopatzeko erabaki politikoei erantzun emanaz egin dira. Erakunde Independentistak azpimarratu nahi izan du, alderdi politiko espainiar unionistek eta zenbait komunikabideek, atxilotuen errugabetasun-presuntzioa bortxatu dutela. Beste alde batetik, Gazte Abertzaleakek bere ardura adierazi du atxilotuetako zenbaitzuren osasun egoerarengatik, hauetako batzuek atxilotuak izan aurretik osasun arazoak baitzituzten eta hauek areagotuak ikus baitaitezke, honen eredu dira atxilotu batzuen ospitalizazioak. Zentzu honetan, gazte erakundeak inkomunikazio aldiaren amaitzea eskatu du, eta era berean tortura edota beste giza eskubide ezberdinen konkulkazioen praktika hauekin era eragingarri batean amaitzeko neurrien aplikazioa eskatu du. Amaitzeko, Gazte Abertzaleaketik adierazi da “Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen defentsan tinko jarraituko dutela, Giza Eskubide guztiak presente izanaz eta egunez egun gure herrian kolokan jar daitekeen justizi baten izenean egiten diren eskubideen urraketa guztiak salatuaz”, era berean Euskal Herriko gazte guztiak animatu ditu bihar Donostia eta Bilbaon egingo diren manifestaldietan parte...

Read More