slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Denetarik

Denetarik gaiapean beste gaietan lekurik ez duten bidalketak sartzen dira

Gazte Abertzaleak-ek etapa berri bat ireki du

19 Mar, 2019 Denetarik

Gazte Abertzaleak erakundeak Martxoaren 2an bere XV. Biltzar Nagusia Gasteizen ospatu du. Azken urtetako parte hartze handiena izan duen Biltzarrean ildo politikoa eguneratu da eta erakundeko karguak berritu dira. Ekimen politikoari dagokionean EH Bilduren baitan Fronte Zabala indartzeko eta ezkerreko indepedentismoarekin elkarlanean jarraitzea berretsi da. Militantzia guztiarekin etorkizunaren inguruko barne prozesu bat aurrera eramanez. Barne karguen artean Andoni Iriondo Otxotorena Idazkari Nagusi berriaren aukeraketa nabarmentzen da, Aitziber Salazar, Adrian Fuentes, Maitane Gonzalez eta Iker Montesek osatzen duten Nazio Batzordearen berrestearekin batera. Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusi berriak erakundearen independentzia eta barne gatazketan ez sartzeko beharra azpimarratu du Biltzarra amaitzerakoan. Gazteariaren aktibazio sozial eta politikoa funtsezkoa da momentu honetan, eta Nazio Batzorde berritik indarrak batuko ditugu Euskal Herri justuagoa, demokratikoagoa, berdintasunean oinarritutakoagoa, eta batez ere, libreagoa bat...

Read More

Gazte Abertzaleakek bere XV. Nazio Biltzarra ospatuko du Martxoaren 2-3an Vitoria-Gasteizen.

19 Mar, 2019 Denetarik

Gazte Abertzaleak erakundeak asteburu honetan bere XV. Biltzarra ospatuko du Vitoria-Gasteizen “Uztaberria” lema izanik. Bertan 2019an egongo diren erronken aurrean hartu beharreko posizioa zehaztuko da eta baita aro berri honetan zer nolako postura politikoa eta erabilera izan behar duen antolakundeak. Gainera urte honetan Gazte Abertzaleaken 30. urteaurrena ere bada, “Uztaberri” horren garrantziaz azpimarratuta egongo den urtea. Biltzarra ospakizun honen abiapuntua izango da, gazte erakundean eman nahi den erreleboa eta egin bide berria sinbolizatuz. Ezin dugu ahaztu ezta ere Biltzarrak Gasteizko Martxoaren 3arekin bat egiten duela, Euskal Herriko langile historian mugarri den gertakizuna, eta hau ere presente egongo da Biltzarran. Uztaberriek etorkizunen izango dituzten erronken aurrean Pedro, Francisco, Romualdo, Jose eta Bienvenidoren memoria, duintasuna eta borroka presente egon...

Read More

Basamortuko duintasuna, askatasunaren borroka

27 Ots, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Denetarik, Sahara

41 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, sahararrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatzen jarraitzen du, bertan bizi diren sahararrak jazartuz, torturatuz eta espetxeratuz, nazioarteko legedia eta funtsezko giza eskubideak bete gabe. 1976ko otsailaren 27an, Bir Lehlunen, Marokok Sahara zatitzeko eraikitako harresiaren bestaldean, euren independentzia aldarrikatu zuten. Adierazpenetik sahararrek borrokan tinko jarraitzen dute, askapen nazionalaren alde borrokan gabiltzan herriei eta mundu osoari duintasuna zer den egunero erakustsiz. Herri sahararra hitz batekin definitu beharko bagenu, zalantza izpirik gabe duintasuna aipatuko genuke. Herri oso baten duintasuna, kanpalekuetan bizi den agurerik zaharrenetik hasita azkenengo gazteraino; eta noski, saharar emakumeak ahaztu gabe, beraiek izan baitira herria eraiki dutenak. Kemena ere euren bereizgarria da. 40 urte luzez jo eta ke borrokan, atzera pausorik eman gabe, hasiera batean borroka armatuaren bitartez eta 1991tik diplomazia eta politika ere erabiliz bidea zabaltzen. Eta honetan beste behin ere, Estatu espainolak eta Europak badu bere erantzukizuna. Sahararren errekurtso naturalen xahuketan eta Mendebaldeko Sahara zatitzen duen harresiaren indartze prozesuan konplizeak. Horregatik, gazte erakundeak Nazioarteko Komunitatearen pasibotasuna kritikatzen du eta espainiar estatuari daukan erantzukizun historikoa bere gain hartzea exijitzen dio, Portugaldar gobernuak bere egunean Ekialdeko Timor-ekin eraman zuen prozesua eredu bezala hartuz. 2700km-ko luzera duen harresia teknologia eta berrikuntza berriekin indartu dute azkenengo urteotan. Zein da diru horren jatorria, baina? Hein handi batean, europarron poltsikoetatik dator, Frontex programaren bitartez, Marokora migrazio mugimenduak kontrolatzera bideratu dena. Eta zer egin du Marokok? Diru hori harresia indartzeko erabili, besteak beste. Hau gutxi ez balitz, 2013an Europako Parlamentuak Maroko eta Europar Batasunaren arteko arrantza ituna onartu zuen, Mendebaldeko Sahararen urak itunaren baitan aurkitzen zirelarik. Eta honek guztiak zein lekutan uzten gaitu europarroi? Non gelditu da beste herrialdeekiko elkartasuna? Zertan gelditzen da gure duintasuna? Zapatetan nahigabe harea ekartzen dugun moduan, basamortuko kanpamentuetan bizirik dirauen duintasuna Europara ekartzeak haize berriak mugituko lituzke kapitala gailentzen ari den Europa zaharrera. Duintasunaren bidetik, askatasunaren borroka!...

Read More

Memoriaren eguna, ororena

10 Aza, 2015 Adierazpena, Denetarik

Gure gizartean bizi eta jasan behar izan ditugun indarkeria guztien artean “euskal gatazka” dugu ororen gainetik. Amorrua, samina, ukazioa, beldurra eta heriotza baino ez digu ekarri urte luzez. Eta oraindik ere, ETAk borroka armatua utzi zuenetik 4 urte luze pasa badira ere, gatazka honen ondorioak urte askotarako jasan beharko ditugu. Horregatik, gizarte honen zauriak sendatzeko asmoarekin, gatazka egin, eragin eta gaur egun ere mantentzen duten aktore ezberdinak identifikatu behar ditugu, arma eskutan hartzea erabaki zutenetatik, Estatu egituretan erabakiak hartu dituztenerarte. Soilik euskal gatazkaren izaera politikoa eta soziala aitortzeak ekarriko dizkigu benetazko lehen urratsak konponbidean. Jatorri anitzetako indarkeriak gatazka horren ondorioa dira, baina ez da gatazkaren izaeraren parte. Biktima ororen aitorpena ezinbestekoa da bide honetan. Espainiako Gerra Zibiletik hasi eta Frankismoan emandako errepresioaren azterketan sakonduz, ETAz modu irekian mintzatuz, Estatuak martxan jarri zuen makinaria terrorista eta “Estatu terrorismoa” kontzeptua behin-betiko onartuz, bestelako talde armatuak eta “demokrazian” ematen ari den jazarpenean sakonduz, Euskal Herriko ehundaka gazteen estigmatizazioa onartuz, dispertsioak erahil dituen presoen senideak oroituz, eta poliziaren indar deskontrolatuak sortutako kalteak zintzotasunez eztabaidatuz (inkomunikazioa, torturak, lesioak eta manifestazioetan hildakoak) benetazko gatazkaren garaipena ekarriko digu. Salbuespeneko legegintza eta salbuespen judizialeko sistemakin amaitu behar dugu “euskal gatazka”ren lokarria askatu ahal izateko. Salbuespen-doktrinak (Parot Doktrina) alde batera uztea eta zigor-erregularizazioak (Mozal Legea) deuseztatzea bideratuko digu euskal gatazkaren konponbidean atzera bueltarik izango ez duten urratsak ematea. Egia, justizia eta erreparazioa bide, aitorpena, adiskidetzea eta bakea ekarriko digu. Konponbidean gure oinatza beharrezkoa da, konponbidean gazteok bat egin behar dugu etorkizuneko giltza...

Read More

Tortura biktimen ahots ililaraziak

26 Eka, 2015 Denetarik

Tortura Biktimen Babeserako Nazioarteko Eguna da gaur eta Gazte Abertzaleaketik, beste behin ere, estatuaren politika errepresiboa salatu nahi dugu. Kezkaz ikusten jarraitzen dugu gaur egun euskal gazteria pairatzen ari den zirikatze eta jazarpen egoera. Euskal Herria egoera berri batean sartzen ari den honetan, oso larria deritzogu estatuetako politika beligerantea. Gazteak inkomunikazioan mantetzeaz ez bakarrik, tortura salaketei mutu eta gor jarraitzen duen une honetan. Urteetan euskal gazteok bizi izan dugun iraultza itxaropentsuan, inkomunikazioak, torturak eta atxiloketak aurrera eramatea Estatuak Euskal Herrian normalkuntza egoera ez sustraitzea du helburu. Hauek, gaurko testuinguruan, Estatuak Euskal Herriko gazteen aurkako eraso zuzentzat jotzen ditugu, eta zentzu honetan, errealitatea zein den jakinda, irmoki aldarrikatzen dugu gazteok joko horretan ez garela eroriko, eta gure erantzuna inoiz baino tinkoago izanik, min gehien egin diezaiekeen oihartzuna izan behar dugu gure ahotan fase berri honetan: independentzia nahi dugu, gazteok eskubide zibil eta politikoen bermea izateko. Beraz, Gazte Abertzaleakeko kideok berriro ere gazte independentista guztien eskubideen urraketen aurka azalduko gara eta torturak jasan dituen ororen aldamenean. Gaztea eta independentista izateak dakartzan kriminalizazio eta jazarpen egoera salatuz, Euskal Herritarrok izan behar ditugun eskubide guztiak eskutan izan arte. Gure oihartzuna ezin izango dute legez kanpo utzi, ezta torturatu izan dituzten gazteen ahotsak isilaraziko. Beti...

Read More

Araba pizten, euskaran murgiltzen

14 Eka, 2015 Denetarik

Gazte Abertzaleakek, urtero legez, Araba Euskarazeko gaurko jaian murgilduko gara euskarari behar duen arnasa emateko asmoakin. Aurten, ekainak 14, Gasteizen jorratuko den festan egongo gara. Gasteizen hasi zen festa hau berriz ere bere jaioterrira itzuli da. Hogei eta hamalau urte eta gero ametsa dirauela erakutsi nahi digute Gasteizeko San Bizente ikastolatik. Jakin badakigu oraindik ere Araban eta Gasteizen gauza asko egiteke daudela, baina pausoz- pauso, bertan dauden euskaltzale orok egiten duten lanarekin, ziur gaude gutxi barru herrialde horien euskalduntzea ez dela esperantzan oinarrituko, baizik eta guztiok biziko dugun errealitatea izango dela. Hau dela eta, Gazte Abertzaleak berresten du euskararekiko duen konpromezua, beti ere lehentasuna emanik gure kultura eta euskal nortasuna berreskuratzeko lan handia egin behar den tokietan. Piztu...

Read More