slide

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

  • Askatasunaren  koloreak

    Askatasunaren koloreak

    Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako. (gehiago…)

Emakumea

Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

29 Eka, 2017 Albiste aukeratuak, Berdintasuna, Emakumea, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. Gazte Abertzaleaketik “kaldartzat” hartu da Iñigo Urkullu Lehendakariaren jarrera “Emakunderen atzean ostentzeagatik”. “Eusko Jaurlaritzak baliabideak ditu urtero emakumeak diskriminatuak ez izaten jarraitzeko, baina udal gobernuaren onespenarekin diskriminatzen jarraitzen dute”, adierazi du. Honela, Eusko Jaurlaritzari neurri zehatzak hartu ditzan eskatzen dio, Irungo emakumeek beren jaietan baldintza beretan eta diskriminaziorik gabe goza dezaten. Gainera, Jose Antonio Santano Irungo alkatearen jarrera salatu du Eusko Legebiltzarreko Berdintasun Legea bete ez izanagatik, Alarde diskriminatzaileari fabore tratua eskaintzen jarraitzen...

Read More

Feminismoak egingo gaitu libre

8 Mar, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Emakumea, Feminismoa

Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela gizartea aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Milurteko historiaren gatibu, emakumeon papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da, heteropatriarkatuan murgildutako gizartean ikusezinak izanik. Berdintasunaz paperetan mintzatzen zen bitartean, errealitatean ukaezina den ezberdintasuna gailentzen utzi da. Datozenak datozela, ondorengo emakume belaunaldiek egoera hobea bizi dezaten, emakumeon eskubideen aldarrikapen jarraian eta sutsuan jardun behar dugu eta horrelako egunetan guztiak elkartu gure ahotsa entzun dadin. Bortizkeria matxista jasaten dutenengatik, gizonezkoek determinatutako kulturaren itzaletan bizi behar duten horiengatik, min garrasia barnetik atera ez dezaketenengatik… haiei, gure elkartasuna eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko grina helarazi behar diegu, emakumeak gizalegez izan behar dituen eskubideengatik egiten ari garen lana ez baita inoiz ezerezean geldituko eta gure aldarrikapenetan urrats berri bat emateko balioko zaigu beti. Horregatik, neskok antolatu eta geure helburuak garbi finkatu behar ditugu, behingoz sexismoak dakarren zanpaketa gelditzeko, mundu berri bat morez margotzeko, jendartean elkartasunez bizitzeko, ikuspegi berriekin arazoak konpontzeko; emakumeon ahalduntzea erreala izan behar du, sistema berri batera jo nahi badugu. Eta zurekin egingo dugu! Horregatik, Gazte Abertzaleak puntu hauen defentsan irmoki azaltzen gara: Indarkeria sexista eta patriarkatua: Indarkeria (fisikoa, psikologikoa eta sexuala) emakumeen mendetasuna betikotzeko kontrol- eta menderatze-mekanismo sozial gisa erabiltzen duen patriarkatuaren aurkako jardutea. Gizartearen hainbat esparrutan dagokigun lekua patriarkatuak eta sistema kapitalistak ukatu egiten digu, eta orain berreskuratu egin behar dugu leku hori. Zeharkakotasuna eta parekotasuna: Emakumeak oraindik ez gara eskubide osoko herritarrak, emakumeok mendetasuna pairatzen dugu sistemaren funtzionamenduan. Gure presentzia ezinbestekoa da gizartearen alor guztietan. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun kulturalarekin amaitzeko hezkuntzatik hasi behar dela eta haurrei eragiten dien kanpoko faktore guztietan eragin behar dela (jostailuak, liburuak, marrazki bizidunak, pelikulak, etb.). Ahalduntzea eta parte-hartzea: Presentzia hori bermatzeko, emakumearen parte-hartzea bermatzen duen tresnak behar ditugu. Instituzioen inplikazioa eta gizarte osoaren indarra behar dugu honetarako. Nolanahi ere, espazio eta baliabideen, erabakiak hartzeko aukeraren, zaintzaren, ordaindutako lanaren eta, azken batean, bizitzaren eta guztion eskubide eta betebeharren banaketa zuzen eta bidezkoan oinarrituta eraiki behar da eredu hori. Ugaltze eskubidea: Norberaren sexualitatea bizitzea eskubidea da. Horregatik, sexu heziketa ezinbestekoa zaigu emakumea libre izateko. Askatasun horrek emango baitigu gure gorputzak pairatzen duen mendekotasuna gure ahalmenean eta eskuetan izateko. Emakume orok eskubidea dauka bere haurdunaldia bere osotasunean bizi ahal...

Read More

M8 honetan ere, berdintasunaren alde!

8 Mar, 2012 Emakumea

Gazte Abertzaleaketik urtero egin dugun moduan, horrelako egunek egutegian lekurik ez luketela izan behar aldarrikatzen dugu; jendarteak 101 urte daramatza egun hau ospatzen eta gaur aldarrikapen eta borroka eguna jarraitu behar du izaten guretzat genero berdintasuna bermatua ez dagoelako. Argi dugu, egutegian emakumearen eskubideak ozenago aldarrikatzeko egun bat zehaztuta izateak, gizarte honek emakumeekiko bidegabekeriak egiten jarraitzen duenaren isla dela. Hortaz, 101 urte ostean gaur ere borroka egitea beharrezkotzat hartzen dugu, eta beste behin ere mugimendu feministek deitutako martxetara gehitzeko deialdia egiten dugu, ozen baina ez haserre, jakin badakigulako, mugimendu feministen konsolidazioarekin eta guztion artean egiten dugun lanarekin, gero eta errealago bihurtzen ari garela parekidetasunaren aldeko lana eta bere helburuak. Baina esperantza hori oinarri izanik, M8a bezalako egunetan gure lana geure gizarteak erabateko aldaketa behar duela izan birgogoraraztea datza. Gizon edo emakume jaiotzeak gizarte rol bat izatera eramaten gaitu, askotan kentzea zaila den papera. Lan baldintza txarrak eta indarkeria, iceberg erraldoi baten punta besterik ez dira, emakumea jaiotzeagatik gertatzen diren eguneroko giza eskubide basikoen urraketan oinarritzen den iceberg erraldoia. Eta zer esanik ez, betikotze horretan berriz ere azalean gelditzen diren joera kritikagarriak: sistema neoliberal honek erraz uzten du bide genero desberdintze sakonak egiteko; erraz asko azaldu ditzakegu emakumeen lan baldintzak, emakumeen lan jardunaldi bikoitza, emakume atzerritar askoren patua… Hezkuntza sisteman hezkidetzaz hitzegiten dugu berdintasunaren aldeko jokaerak errotik sustatzeko, baina erakunde publikoek ze puntutaraino sinesten dute horren ezarketan? Zenolako mekanismoak jarri behar ditugu benetako parekidetasunaren alde jokatuko duen sistema izateko, zeinak diskriminazio egoerak modu errealean epaituko dituen eta genero berdintasuna babestuko duen? Beraz, Gazte Abertzaleakeko kideok emakumeek jasaten dituzten eskubide urraketen eta irainen kontrako borrokan birbaieztatzen gara, berdintasunaren aldeko deia berea eginez. Hau guztia dela eta, mugimendu feministek deitutako martxa guztietara parte hartzeko deialdia luzatzen dugu, herri honek sistema alternatiboa jorratu behar baldin badu, feminismoak urteetan aldarrikatu dituen urratsak ere bere egin behar...

Read More

Jaietan ere, berdintasuna aurrera!

29 Eka, 2011 Emakumea, Gipuzkoa, kultura

Beste behin ere, Gazte Abertzaleakeko kideok Irunen ospatzen dituzten San Martzialak agurtzen ditugu, San Juaneko suak negua eramanda, udararen hasieraren jarraipenaren zeinu direnak geure Euskal Herrian. Jai giroa, algara eta txiribitoen soinua, Gipuzkoa luze zabalean zabaltzen da, Bidasoaldetik Debara, eguzki zipriztinen lagun eta jendartearen bihotzak alaituz. Herriko jaiak, herritarren partaidetzearekin aurrera ateratzen direnak, Irungo kaleak txuri- gorriz margotzen, historia pizten denon gogoetan. Eta historia pizte honekin, jai giro honetan, aurten ere Irungo Alarde mistoari gure babes aktiboa eman nahi diogu. Irungo kaleetatik emakumez zein gizonez osatutako alardeari gure txalorik beroena eskaini eta animorik tinkoena, berdintasuna eta jai parte hartzaileen alde egiten ari diren lan guztia goraipatuz. Gizarteak baditu mila gaitz, herrietako festak sexismoaren pozoiaz kutsatzeko; urratu ditzagun tradizio faltsuen kateak, eta utz dezagun jai giroa denontzat paketsua eta alaia izan dadila. Urtero esaten dugun legez, aurten ere gogoratu nahi dugu egunero arrazoigabeko jarrera sexistek milaka pertsonen bizia aurrera era normal batean eramateko oztopoak jartzen dituzte. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola berrematen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume presentzia eskasa, etab. Hau dela eta, Alardea bezalako egun batean, gazte erakundeak bere atxikimendua helarazi nahi die Irungo alarde mistoko kideei, beraien aldarrikapenak geureak egiten ditugularik...

Read More

Tolerantziarik ez!

25 Aza, 2010 Emakumea

Gaurko egunean, genero- indarkeriaren aurkako egunean, Gazte Abertzaleakeko kideok euskal gazteri guztiari helarazi nahi diegu gure konpromezua eta kezka egun bizi dugun indarkeri matxistaren aurrean. Argi dugu, arazo honen aurrean hezkuntza eta sistemak ezarri behar dituen neurriak erabakiorrak direla, eta gazteok aldarrikapen honetan gogor egin behar dugu. Beraz, gazte erakundetik indarkeria matxistarekin amaitzeko neurri legalak eta politikoak aktiboki sustatzearen aldeko konpromisoan berresten...

Read More

Gazte Abertzaleak sexismoaren aurka, Hondarribiako alardean ere!!

8 Ira, 2010 Adierazpena, Emakumea

Gazte Abertzaleak aurten Jaizkibel konpainiari bere babesa era aktiboan eman dio, udaleko arkupetara txalotzera joanez. Hondarribiako kaleetatik emakumez zein gizonez osatutako alardea jarraitu dute, jai giroan ere hain beharrezkoa den sexismoaren aurkako aldarrikapena eginez. Gizarteak baditu mila gaitz herrietako festak sexismoaren pozoiaz kutsatzeko; urratu ditzagun tradizio faltsuen kateak, eta utz dezagun jai giroa denontzat baketsua eta alaia izan dadila. Egunero arrazoigabeko jarrera sexistek milaka pertsonen bizia aurrera era normal batean eramateko oztopoak jartzen dituzte. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola berrematen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume presentzia eskasa, etab. Hau dela eta, Alardea bezalako egun batean, Gazte Abertzaleak gazte erakunde bezala bere atxikimendua helarazi nahi die Jaizkibel konpainiako kideei, beraien aldarrikapenak geureak egiten ditugula...

Read More