slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Emakumea

Gazte Abertzaleak sexismoaren aurka, Hondarribiako alardean ere!!

8 Ira, 2010 Adierazpena, Emakumea

Gazte Abertzaleak aurten Jaizkibel konpainiari bere babesa era aktiboan eman dio, udaleko arkupetara txalotzera joanez. Hondarribiako kaleetatik emakumez zein gizonez osatutako alardea jarraitu dute, jai giroan ere hain beharrezkoa den sexismoaren aurkako aldarrikapena eginez. Gizarteak baditu mila gaitz herrietako festak sexismoaren pozoiaz kutsatzeko; urratu ditzagun tradizio faltsuen kateak, eta utz dezagun jai giroa denontzat baketsua eta alaia izan dadila. Egunero arrazoigabeko jarrera sexistek milaka pertsonen bizia aurrera era normal batean eramateko oztopoak jartzen dituzte. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola berrematen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume presentzia eskasa, etab. Hau dela eta, Alardea bezalako egun batean, Gazte Abertzaleak gazte erakunde bezala bere atxikimendua helarazi nahi die Jaizkibel konpainiako kideei, beraien aldarrikapenak geureak egiten ditugula...

Read More

Emakumeok, jalgi gaitezen plazara!

8 Mar, 2010 Berdintasuna, Emakumea, Iritzia

Badira 100 urte emakumeon eskubideen aldeko eguna ospatzeko Emakumearen Lehenengo Eguna antolatu zela, aldarrikapen honen lehenengo gakoa sufragio unibertsala izan zelarik. Baina 1914. urtera arte, I Mundu Gerratearen baitan sortu ziren injustizien artean, emakumearen berezko baztertze egoera areagotu zuelako, honen aurka martxoak 8 inguruan Europa osoan antolatu ziren lehenengo aldiz, guk urtero egiten ditugun emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapenen ekitaldiak. Milurtetan emakumeak esklaboak izan gara, besteren nahiak jasan ditugu edo eta egoera hoberenetan merkantzia legez salduak izan gara. Historian hain urrun joan gabe, gugandik gertu dauden herrietan adulteriogile izatea leporatuta harrikadak jasotzen ditugu; gugan karga- aberea ikusten duten horiek, gure plazera ezeztatzeko gorputzaren zatiak ebakitzen dizkigute; segundo bakoitzean munduko edozein bazterretan gure adina edota egoerari buruz ezer jakin gabe, bortxatzen gaituzte; eta azkenik, gure gizartean hain normala bilakatzen ari den emakumearen aurkako bortizkeriaren hedapen geldiezina bizitzen ari gara. Mila urtetako Historian ikuste ezinak eta gaur egungoan ahantziak, geure ahotsak batzen jarraitu behar dugu gure aldarrikapena munduko txoko guztietan entzuna izan dadin, menpekoak, esklaboak eta jazartuak izateari uzteko lagunduko dizkiguten eskubideak lortzen ditugun arte. Gaur elkartu behar gara gure eskubideen alde borrokatzeko, berdintasunarengatik, argi izanik guk martxa hau ez badugu antolatzen, inork ere ez du gugatik egingo. Datozenak datozela, ondorengo emakume belaunaldiek beste egoera hobeagoa bizi dezaten, emakumeon eskubideen aldarrikapen jarraian eta sutsuan jardun behar dugu eta horrelako egunetan guztiak elkartu gure ahotsa entzun dadin. Bortizkeri matxista jasaten dutenengatik, gizonezkoek determinatutako kulturaren itzaletan bizi behar duten horiengatik, min garrasia barnetik atera ez dezaketenengatik… haiei, gure alkartasuna eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko grina helarazi behar diegu, emakumeak gizalegez izan behar dituen eskubideengatik egiten ari garen lana ez baita inoiz ezerezean geldituko eta gure aldarrikapenetan urrats berri bat emateko balioko zaigu beti. Maider Carrere Souto Gazte Abertzaleakeko Idazkari...

Read More