slide

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

Eskubide zibil eta politikoak

DEMOKRAZIA, ESKUBIDE ZIBIL eta POLITIKOEN ALDEKO GAZTEON ADIERAZPENA

28 Ira, 2017 Adierazpena, Eskubide zibil eta politikoak, Gure Esku Dago

Katalunian azken egunotan gertatutakoaren harira, Katalunia, Espainiako Gobernuaren eskutik, pairatzen ari den eskubide zibil eta politikoen eta askatasun demokratikoen urraketak salatu nahi ditugu. Espainiako Gobernuak politikoa den gatazka bat judizializatu du elkarrizketa eta bide politikoari ekin beharrean. Kargu publiko zein hautetsiak atxilotu, mehatxatu eta jazartzeaz gain, Kataluniarekiko elkartasun adierazpen eta ekimenak oztopatu eta debekatu ditu. Gure elkartasuna adierazi nahi diogu Espainiaren errepresioa jasaten ari den Kataluniako herriari. Urriak 1eko erreferendumak Kataluniako herritarren gehiengo batek bozkatu eta erabakitzeko duten borondatearijarraitzen dio. Hartara, Kataluniako herritarrek haien etorkizuna erabakitzeko duten zilegitasuna babestu eta aitortu nahi dugu. Kataluniako herriaren borondatearen adierazpena eta gauzatzea oztopatzeak Estatuko herritar guztion oinarrizko eskubideak eta etorkizun demokratikoa jokoan jartzen ditu. Bai Euskal herritar eta baita gazte bezala ere, gure etorkizunaz erabakitzeko dugun eskubideari heltzea da gure oraingo erronka. Gazteon ahotsak zeresana eduki dezan Erabakitzeko Eskubideak gure parte hartze aukerak hedatzen ditu bizitza politikoaren eremu guztietan. Gazteok ere erabaki nahi dugu nolako erakunde, arau, instituzio eta politika publiko behar eta eraikiko ditugun. Erabakitzeko Eskubideak printzipio demokratikoa sakondu eta komunitate politiko desberdinei ahotsa aitortzen die, baita euskal herritarroi ere. Guztiagatik, eta Erabakitzeko Eskubidea gure oraina eta etorkizun demokratikoaren arteko hari gidaria delako zein askatasun demokratiko eta eskubide zibil eta politikoen etorkizunean gazteok zeresanik badugulako, eremu zein sentsibilitate anitzetako gazteak dei egiten ditugu, datorren lrailak 30an kalera irten eta Bilbon Gure Esku Dago-k antolatutako manifestazioan parte hartzera. Sinatuta: Euzko Gaztedi Indarra (EGI), Gazte Abertzaleak (GA), Euskal Gazte Moreak eta Alternatiba...

Read More

#7akLIBRE eta gazteria aske!

18 maiatza, 2015 Adierazpena, Araba, Audientzi Nazionala, Eskubide zibil eta politikoak

Igande honetan Gasteizeko kaleak laranjaz bete ziren. Eskubide zibil eta politikoen aldeko martxa honetan ehunka gaztek gure babesa eman genien espainiako Auzitegi Gorenak 6 urtez espetxeratu nahi zituen 7 gazteei. Manifestazioa jai-giroan eta era positiboan burutu bazen ere, aldarri politikoz, bake oinarri sendoz eta atxilotu nahi dituztenekiko elkartasun zintzoenaz bete zen Gasteizeko Andra Maria Zuriaren plaza. Jendetzaren artean atxilotu nahi zituzten Ibon Esteban, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles zeuden. Bertaratu ginanok, maskara laranjaz eta ileorde koloretsuz jantzia, geure babes beroena eman genien. Herri harresia osatu genuen euren inguruan Ertzaintzak, espainiako sasi-justiziak agindua, eraman ez zitzaten. Espetxeratu nahi zituztenen krimena? “Banda armatuaren kide” izatea. Antza denez, herri honetan politikagintzan ibiltzea “terrorista” izatea da. Euskal Herrian gazte izatea eta ezkertiarra izatea aspaldi bilakatu zuten “terrorismo”, Egunkariak euskaraz idaztea bezainbeste. Eta nahiz eta aitortzak inkomunikazio egoeran eta torturapean lortuak egon, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak mutu, itsu eta giza eskubideen urraketen buru izaten jarraitzen dute. Gaur goizean Espainiako epaitegi frankista batek emandako aginduari men egin du Ertzaintzak, eta Gasteizeko Andra Maria Zuriaren plazan zeuden gazteen duintasuna, konponbiderako aldarria, eta erresistentzia baketsua zanpatu nahi izan dute, kolore laranja odolgorrituz. Euskal gizarteari eragindakoen lekuko lotsatuak izan gara gaur ere. Loiolan egin zuten bezala, kolpez desegin dute Herri Harresia, atxilotu nahi dituztenekiko elkartasuna desegiten lortu ez badute ere. Atxiloaldian 60 gazte inguru zauritu dituzte, banan-banan Herri Harresitik ateratzen eta hainbat atxilotzen ere. Haietatik gutxienik bi, anbulantzian eraman dituzte erietxera. Beste behin ere, bortizkeriaren bitartez, Ertzaintzak ekimen baketsu bat porraz eta odolez desegin du. Sinesgaitza bada ere “zoru etikoa, bake plana, elkarbizitza…” bezalako hitzak modan daude Euskal Herrian, baina hitz soilak dira. Ekintzetara igarotzean, bakea porra eta armaduragatik aldatzen dute; zoru etikoa gazteak zorutik arrastaka eramateko teknikatzat dute; eta elkarbizitza, gertatutakoak eskutatzea, errelato faltsua egitea, eta euskal gizarteari gezurrak transmititzean datza. Honegatik guztiagatik, beste behin ere, euskal gizarteari egindakoa eta bereziki euskal gazteriaren aurkako jazarpenen etetea exijitzen diogu Espainiako Gobernuari. Berriro ere, Ertzaintza Estatu españolaren txontxongilo eta beharrezko gaizkide ez izatea eskatzea lotsa ematen digu Eusko Jaurlaritzari. Ertzaintzaburuaren dimisioa eskatzea soilik geratzen zaigu Urkulluri. Herri Harresi eta erresistetzia baketsuaren bitartez, #7akLIBRE eta gazteria...

Read More

Mugarrien beharra aurrera egiteko: gazte 1 + ez!

9 Aza, 2012 Eskubide zibil eta politikoak

Aitortu behar dugu 2008. urtea urrun gelditzen dela gure gogoan. Zer egiten ari ginen gu urte hartan? Ariketa hori egiten hasita zehaztasunez ezer gutxi koka dezakegula ohartzen gara. Ez al da lehenaldia nebulosa batean bihurtzen geure oroimenean mugarririk ez dagoenean? Mugarririk gabeko historia ez da historia, istorio soil batean gelditzen den pasartea baizik. Tamalez herri honek oroitzan gordetzen dituen mugarri asko daude; eta mugarri horiek ere gazteenen oroitzan mugi ezinak diren zutarri pisutsuak daude. Beste behin ere 2008a geure oroitzara ekarri digute, beste garai batzuetako hodei ilunen itzalean gelditu gara; beste behin ere Euskal Herriko sei gazte espetxeratzeko arriskuan daude, Oarsoaldekoak hain zuzen ere, bere militantzia praktikara eramaten zuten erakundeari 2007an epaile batzuek terrorista etiketa jartzea erabaki zutelako. Gaur 2012ko azkeneko hilabeteetan, itzalen mundutik ateratzen ikasten ari garen honetan, agertoki berri baten lanketan dihardutenean eragile askok, gazteen erabilera lazgarria bizitzen ari gara gatazkaren luzamenduarekin probetxua atera dezaketenen eskutik. Badakigu hau ez dela azkena izango, oraindik luze joko duen gazte auziperatuen zerrenda dugu mahai gainean. Izen abizenekin, senide, lagun eta inguruko jendearekin. Oraindik ez da amatatu kolpatua izan behar duenaren beldurra. 2008ko Maitanek, 2009ko Nahaiak eta 2010ko Aitziberrek beraien ordua noiz helduko den itxoiten daude, berriz ere noiz kolpatuak izango diren itxaroten ari dira: sasijustizia eta demokrazia korrupto baten eskuetan dauden gazteak dira. Beraien biziaren norabidearen etena determinatuko duten epaiaren zain daude. Noiz arte? Kezkagarria da oso 2007tik aurrera 200 gazteetatik gora ziega ilunetatik pasa izana; kezkagarriak dira tortura salaketak; adierazgarria da ere akusazioetan azaltzen diren frogen konsistentzia eza. Baina are adierazgarriagoa da kolpatuak izan diren eta izango diren pertsona hauek normalkuntza politikoko prozesuan positiboki gehitzen dituzten ekarpenak, indarrak eta animoak. Eta beste alde batera begiratzen duena, errealitate honi bizkarra ematen diona, ez da gizalegez jokatzen ari, argi eta garbi. Behin eta berriro mintzo izan gara Gazte Abertzaleak-etik gatazka honen barnean gazteen estigmatizazioa kontutan hartu behar den faktorea dela; biktimen aitortzan ere gazte hauen kontakizuna aintzat hartu beharko dela. Modu berean ere gazte erakundeen legeztapena eskatu dugu eta ez da fundamentu gabeko eskaria: legez kanpo dauden erakundeetako kideak izatea egotzita, gazteak epaitegietatik pasatzen jarraitzen dute. Beste garai batzuetan ezarritako mendekua, 2012ko markoan bizi dugu. Eta normalizazio prozesu batean mendeku politiken jarraipena, nahiz eta pasiboa izan —lehenaldian irekitako epai prozesuen menpe...

Read More

Gazte Abertzaleakek Oarsoaldeko gazteen aurkako epaia gaitzesten du eta Audientzia Nazionalaren desegitea exigitzen du

17 Urt, 2012 Eskubide zibil eta politikoak

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak bere salaketa irmoena plazaratu nahi du guztiz onartezina deritzon Entzutegi Nazionaleko sententziaren aurrean. Haritz Perez, erakundearen Antolakuntza idazkariaren esanetan “Batzuek bakean gaudela eta bortizkeria bukatu dela dioten bitartean euskal gazteria erasotzen, kolpatzen atxilotzen eta jazartzen jarraitzen dute, euskal gazteriaren eta euskal gizartearen oihuei entzungor egin nahian”. Horren aurrean, Haritz Perezek konbentzituta adierazi du “euskal gazteriaren borroka ez dute geldiaraziko, 6 gehiago gazte gehiago espetxeratu badituzte ere ehunka gaztek jarraituko baitugu aurrekoen borroka politikoarekin, hori baita espetxeratu nahi dutena, politika, ideiak, gure pentsamoldea, eta hori ez dute sekulan lortuko”. Gazte Abertzaleaketik guztizko elkartasuna adierazi nahi izan diote sententzia horrenpean dauden gazteei, zein euren lagun eta senitartekoei; eta gogorarazi dute prozesu hauetan epaituak izaten ari diren gazteak Euskal Herrian lan politiko bat egiteagatik dela, politikan aritzea izan dela euren ustezko delitua, beste behin, espainiar sasi-justiziaren barrenak agerian gelditu direlarik. Gazte erakunde independentista eta ezkertiarraren aburuz, guztiz funtsezkoa da eragile guztiek bakerantz eta normalizazio politikorantz pausuak ematea, horretarako oinarri argitzat izanda Gernikako Akordioa eta Nazioartearen oniritzia duen Aieteko Adierazpena. Zentzu honetan, eta Gernikako Akordioko puntuak gogora ekarriz “ilegalizatutako gazte erakundeen legalizazioa exijitzen dugu, eta era berean, biktiman guztien errekonozimendua, egia justizia eta kalte-ordaina exijitzerakoan estigmatizazio historikoa jasan duen euskal gazteria kontuan hartzea funtsezkoa dela deritzogu, euskal gatazkaren biktima argiak baitira eurak ere” eskatu du Antolakuntzako idazkariak. Horretaz gain, Gazte Abertzaleaketik, beste behin, Frankismoaren herentzia den epaitegi politikoaren, ezabatzea eta desegitea exijitzen dute; demokrazia normalizatu batean existitu behar ez litzatekeen eta euskal gatazkan hainbeste sufrimendu eta injustizia sortu dituen Audientzia Nazionala, hain zuzen. Azkenik, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak epai eta sententzia politikoen amaiera exigitzen du; Oarsoaldeako zein antzeko beste taldeekin euren ekintza politikoarengatik irekita dauden prozesuen eta ezarritako zigorren baliogabetzea eskatzen du; eta azkenik, Euskal Herriko gazteriak belaunaldiz belaunaldi izan duen antolakuntzarako inpultsoa itotzearen helburu dituzten erabakiak hartzeari utz diezaieten helarazi nahi die espainiako zein frantziako Estatuetako...

Read More

Gazte Abertzaleakek Ekaitz Samaniegori elkartasuna adierazteko manifestaldiarekin bat egiten du

12 Urt, 2012 Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleakek bat egiten du gasteiztar honen egoera salatu nahi duen manifestaldi honekin. Atxilotua izateko arriskuan dago, Auzitegi Nazionalak kondenatu eta geroago, Auzitegi Gorenak bere zigorra handitu ondoren, 8 urteko zigorra jarri zioten, 6 Segiko kidea izateagatik eta 2 urte molotov koktel batekin Gasteizko trenbiaren geltoki bat erasotzeagatik 2009an. Bidegabekeri honen aurrean, Gazte Abertzaleakek bat egiten du eta bere elkartasuna adierazi nahi dio, urtarrilarren 14ean Ekaitz Etxean! kolektiboak deitu duen mobilizazioari. Bide batez euskal gazteria deitzen du mobilizazioan parte hartzera. Gazte Abertzaleaketik egoera politiko berri honetan oraindik militantzia politiko hutsagatik epaiketa politikoak jasatea salatu nahi dugu, Euskal Herritik kanpo egun bateko kartzela zigorra ere mereziko ez lukeenean. Bai Estatu espainolari, baita frantsesari ere exijitu nahi diegu erantzunkizunarekin joka dezala euskal gatazka konpontzeko, eta ez sistematikoki erasotzen jarraitzea euskal gizartearen zati bati, bakerantzeko bidean oztopoak...

Read More

Gazte Abertzaleakek “Gazte1+EZ!” ekimena babesten du

10 Eka, 2011 Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak

Aste honetako asteazkenean Gazte Abertzaleakeko antolakuntza idazkaria  den Haritz Perezek eta Joseba Bellok, Bidasoaldeko arduraduna,  “Gazte 1+ EZ!” ekimenari bere babesa eta atxikimendua emateko “Gazte mugimenduei” eskeinitako egunean, beste gazte mugimenduekin batera egindako bilkuran parte hartu zuten. Besteetan egin dugun bezala, Gazte Abertzaleakeko kideek gazteek pairatzen duten errepresioarekin amaitzeko behar ziren ekimenetan parte hartzeko borondatea eta konpromisoa hartu zuten, bakoitzak bere esparrutik alkartasun eta aktibismo olatua aktibatzeko. Nahiz eta azkenengo ekimen hau Donostian egin den, ez dugu ahantzi behar, Euskal Herriko txoko guztietan dauden gazteek pairatu behar izan duten errepresioa izan dela eta honen aurrean, eta benetako justizia eman dadin, gazte guztien indarra eta lana ezinbestekoa...

Read More