slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

EFAY

Gazte Abertzaleak Estaturik Gabeko Nazioen goi bileran izango da Sorbian

16 Api, 2015 Adierazpena, EFAY, Europa

Gazte Abertzaleakeko ordezkaritza bat Sorbian izango da hurrengo egunetan, Europako estaturik gabeko nazioen goi bileran. Bautzen herrian izango da bilera, Alemaniar estatuko ekialdean, Polonia eta Txekiar Errepublikarekin mugan. “Bechmy-Smy_Buzomy!” (Izan ginen, gara, izan nahi dugu!) lemapean jorratuko dira Aliantza Libre Europarrak (ALE) antolatutako jardunaldiak. Bertan, Europar Batasunaren baitan dauden estatugabeko nazioek urteroko bilera ospatuko dute, hiru bide pararelo jorratuz: Alde batetik, kultura eta hizkuntza eskubideak ukatzen zaizkien herrien eskubideen aldarrikapena (Sorbiar herria bera, edo Errumaniak okupatutako Transilvania kasu). Beste alde batetik, autonomia gehiago eskatzen duten lurraldeak izango dira, beraien herriak hobeto kudeatzeko, eta estatuengandik datozen inposaketei aurre egin ahal izateko, hala nola Bretania, Aland uharteak, edo Moravia. Azkenik, Europar Batasunaren baitan estatu burujabe eta independiente izan nahi dugun, eta horretan dihardugun herrietako indar politikoak bilduko gara; Eusko Alkartasunarekin batera, Eskoziako SNP, Kataluniako ERC,Galeseko Playd Cymru, Flandriako N-VA…. Guztira Europar Batasuneko Estatukide diren herrialdeetako 35 alderdi politikok hartuko dute parte Erabakitzeko eskubidea eta Eskubide Zibilen aitortza oinarritzat duen Goi Bilera honetan. Erabakitzeko eskubidea eskubide guztiz demokratikoa da, geroz eta herri gehiagok bereganatu nahi dutena. Hori nola gauzatu; zein erritmotan, zein metodologia erabiliz, politikoki nola josi daitekeen aztertzea da ALEk antolatzen duen asanblearen helburua. Horretarako, alderdi politikoak, gazte erakundeak eta fundazio politikoek beraien ekarpena egingo dute 4 egunetan zehar. Bileren artean, badago Seminario bat “Update of the Situation of Scotland, Catalunya and Basque Country”, zeinetan 3 herrialdeon azken mugimendu politiko eta sozialak aztertuko diren, Eusko Alkartasuna eta Gazte Abertzaleaken...

Read More

Aliantza Libre Europarreko gazteek espainiako Abortuaren erreformaren legeari uko egin diote

14 Ots, 2014 EFAY

Aliantza Libre Europarra alderdiko gazteria (EFAy ingeleraz) ostegunetik bilduta dago Compostelako Santiagon. Europa guztitik etorritako 40 ordezkaritza, 3 egunetan zehar guztioi eragiten diguten gaien inguruan eztabaidatu, egiaztatu eta erabakiak hartzen dituzte. Eztabaida hauetako bat izan da espainiar gobernuak aurrera eraman nahi duen abortuaren legearen erreforma hain zuzen. Gazte Abertzaleak eta Galiza Nova BNGko gazte erakundeak aurkeztutako idatzia onartua izan da EFAyko Asanblada Orokorrean. Gazte Abertzaleakeko Nazioarteko Idazakariak, Asier Gomezek, EFAyk hartu duen erabakiaren inguruan zera esan du: “ Espainiako alderdi popularrak aurrera eraman nahi duen erreforma latza guztiz arbuiatu ez ezik, oraindik eta oraingoz indarrean dagoen PSOEren legea ere urria iruditzen zaigu guztioi. EFAyko ordezkariok argi dugu abortoaren eskubidea askea izan behar duela, emakumeek dutela erabakitzeko eskubidea eta horren aldeko agertzen gara guztiz”. Zuzendaritza berria Beste erabaki batzuen artean, EFAyk hurrengo bi urtetarako Zuzendaritza berria hautatu du: Rocu Garoby Korsikarra izango da EFAyko lehendakaria berriz, eta zuzendaritza-kideen artean, Gazte Abertzaleakeko Alvaro Goñi nafarra izendatu dute beste behin. “It’s time for Self-Determination (Autodeterrminazio garaia heldu da)” lemapean, Europa guztiko estatu gabeko nazioen bilera handia ari dira ospatzen. Urtero egiten den bilera bada ere, aurtengoak garrantzi berezia du: Europar hauteskundeei begira jarrita daude. Autodeterminazioaren legealdia izatea nahi dute EFAyko kideak, eta argi dute nazio ezberdinen baturaz sortutako batasunak eraginiko indarrak zeresan asko izango duela...

Read More

EFAy-ko Batzar Orokorra 2010: Bureau berriaren hautaketa

26 Mar, 2010 EFAY, Europa, Kronika

EFA baita EFAy-ko Batzar Orokorrak ospatu berri dira martxoaren 26an Venezian eta Gazte Abertzaleak-eko bi kidek bertan izan ziren. Ostiralean, goizetik hasita, EFA-ko Batzar Orokorra ospatu zen, arratsalde partean hasi zelarik EFAy-koa. Gaztedien Batzar honetako helburuetako bat Bureau-ko kideen erdia hautatze zen, hau da, lantaldea erdizka berritu beharra zegoen. Bozketan, hautagaiak aho batez onartu ziren eta, beraz, aurrerantzean ondorengo 6 kide hauez osatuko da EFAy-ko Bureau-a: Irati Aizpurua Alquezar, presidente moduan (Gazte Abertzaleak), Arseni Armengou (JERC), Antoni Trobat (JEN), Erwin Verbeken (Jong N-VA), Luke James (Cymru X) eta David Vejchoda (Mladi Moravane). Gazte Abertzaleak-eko Irati presidente gisa hautatu ostean emandako hitzaldian, “EFAy-ren papera bikoitza” dela azpimarratu zuen: “alde batetik, EFA-k Europan daramantzan politikei gazte ikuspuntu bat eman behar die eta, bestetik, europar gaztediari zuzendu behar zaio alternatiba sozial eta demokratikoa garela erakutsiz”. Azkenik, EFAy-ren ildo ideologikoa jarraituz, herrien autodeterminazio eskubidea aitortzearen alde lan egingo duela baieztatu zuen eta, bereziki, Euskal Herriko gatazka politikoa lau haizeetara jakinarazteko sendo lan egiteko konpromezuarekin. Gazte Abertzaleak-ek EFAy-ko kide diren gainerako alderdi politikoekin batera lan egiteko prest agertu izan da beti eta orain, presidente kargua hartzearekin batera, EFAy aktibo mantentzeko helburu garbia dugu. Horretarako, Iratik Veneziako Batzar Orokorrean eskatu moduan, “EFAy-ko kide guztien laguntza material eta pertsonala” erabat beharrezkoa Bureau hautatu berriak bere helburuak eraginkortasunez bete...

Read More