slide

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

Euskadiko Gazte Kontseilua

Gazte Abertzaleak EGK-ren adierazpenetik bereizten da biolentziaren irakurketa integrala egin ez izanagatik

20 Urr, 2017 Bakea, Euskadiko Gazte Kontseilua, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) permanenteko kidea, EGKk gaur ETAren jarduera armatuaren behin-betiko etetearen seigarren urteurrena dela eta ateratako adierazpenetik berezitu da gaur: Gazteriaren kontseiluko idatzia “arduragabekeria politikoaz” beteriko hausnarketa dela dio, Aieteko Konferentzia Internazionalaren akordioen betetzearen inguruko irakurketa integralik egin ez izanagatik eta gaur egun indarrean jarraitzen duten bestelako biolentzien inguruan mutuarena egiteagatik. Asier Gomezek adierazi duenez, Gazte Abertzaleaken idazkari nagusia, gaurko adierazpena egin baino egun batzuk lehenago gazte erakundea EGKrekin harremanetan jarri zen idazkiari ekarpenak egiteko eta kontseiluko Bake eta Bizikidetzako teknikariak ondo jaso zituen, baina azkenean gaurko adierazpenean ez txertatzearen erabakia hartu zen. Hau “Erabaki politiko” bat izan dela uste du Gazte Abertzaleakek. Gainera, adierazpena alor honetan orain arte egindako lanetatik urrun dago , beti eskubide, posizio eta ideologia guztien errespetua izan baitu ardatz, bizikidetzari era propositiboan ekarpenak eginaz. Gazte Abertzaleaken ekarpenak “su etena” bezalako kontzeptu desegokia “jarduera armatuaren behin-betiko etetea”-rengatik ordezkatzea zen, Aieteko konpromisoak eta aktore ezberdinek gradu ezberdinetan bete izana jasotzea eta gaur egun menpean jarraitzen duten biolentzien desagerpenaren eskakizun zehatza egitea. Azalpen eskakizuna Gomezek oso larritzat jo du gertatutakoa “komunikatuaren azpian errelatoaren irakurketa partzial baten nahitasuna agertzen baita”. Zentzu honetan, erakundearen ekarpenak ez gehitzearen erabakia nor edo nortzuk hartu zuten jakin nahi duela adierazi du. “EGKk bizikidetza lantzen du era inklusibo eta integralean, edo hori izan da orain arteko izaera, eta adierazpen partzial hau inboluzio huts bat da, orain arte egindako lanetan atzera pausua”, zentsuratu du. EGKren...

Read More

Gazteon osasunagatik, prekarietatearekin amaitu!

28 Api, 2017 Adierazpena, Euskadiko Gazte Kontseilua

Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna baliatuz, apirilak 28, gazteok pairatzen dugun prekarietatea eta honek gure ongizatean dituen ondorio latzak salatu nahi izan ditugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Emantzipa…Zer? enplegu eta gazteria lantaldean batutako hainbat gazte elkarte, kolektibo eta sindikatuok. Lan istripuetatik zein gaixotasunetatik haratago doan egoera bat da eta azkenengo urteetan eman diren murrizketa soziolaboralak direla-eta areagotu besterik ez da egin. Gazteon osasunagatik, prekarietatearekin amaitu! Lanpostuetan edo enpleguaren erruagatik sortutako osasun galera hauek islatzeko hainbat datu ezagutarazi nahi izan dira, besteak beste, 16 eta 34 urte bitarteko gazteek 2015ean zehar izandako lan istripuak Euskadin: 7.356 arin, 35 larri eta heriotza sortu duten bi. 2016ko datuak eskuragarri ez daudenez ezin dugu aurreko urteko istripu-tasa kuantifikatu. Hala ere, 2016 eta 2017 urtean zehar lan istripu batean hil diren eta 30 urte baino gutxiago zituzten bi gazteengan jarri nahi dugu fokua. Bestetik, ezin ditugu ahaztu ezta oharkabean utzi gaixotasun profesional bat jasaten duten gazteak, haien bizitza pixkana-pixkanaka txikituta ikusten dutelako. 2015ean 92 gazteei onartu zitzaien gaixotasun profesionalen bat eta 24k berriz gaixotze bat izan zuten. Datu hau oso larria dela uste dugu, izan ere, haien ibilbide profesionala hasi besterik ez da egin eta, gainera, aurreko urtea baino altuagoa da. Irakur ezazu manifestua bere osotasunean hemen Azkenik, manifestura atxikitu dira: EGK, Nafarroako Gazteriaren Kontseilua, Pastoral Obrera de Bilbao, Gazte Abertzaleak, Ausartzen, Sare Antifaxista, Juventudes Socialistas de Euskadi (JSE-EGAZ), Acción Católica General (EKO-ACG), Berri Otxoak, Federación Vasca de Junior Empresa, Ezker Anitza, Aldarte, Kale Dor Kayiko eta CCOO, ESK, LAB, LSB-USO eta UGT sindikatuak. EGKren...

Read More

EGK 33. batzarra Gazte Abertzaleaken ekarpen onartuak

17 Mar, 2014 Euskadiko Gazte Kontseilua

Gazte Abertzaleakek pozez agurtzen du larunbat honetan EGK-k amaitu berri duen 33. Batzarra. Bizkaiko boluntariotzarako eta parte-hartzerako agentzian, Boluntan  bildu dira erakunde ezberdinetako ordezkariak urteroko plana eta kide berrien sarrera, besteak beste, onartzeko. Bestalde, Gazte Abertzaleak, Euzko Gaztedi,  eta Gazte Sozialistak taldeek elkarrekin aurkeztu zuten proposamena onartu zuen EGK-ren Batzarrak. Testuaren arabera, Eusko Legebiltzarrean eratu berri den gazteria batzorde txostengilean Gazteriaren Kontseiluak parte-hartze iraunkorra izan dezan eskatuko dio instituzio honi, eta batzorde horietan sortutako proposamen eta ondorioak etorkizuneko Gazteria Legean aintzat hartzeko ere. Horrez gain, hirugarren gazteria plana idazteko orduan gazteen ahotsak kontuan izateko eskatuko dio Jaurlaritzari. Azkenik, gazteen beharrei aurre egiteko osasun, hezkuntza, enplegu eta gizarte politikarako sistema egoki bat eraikitzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala galdegingo dio ere. Jarraian, Gazte Abertzaleak, Euzko Gaztedi eta Gazte Sozialistak taldeen onartutako proposamena: 1. EGK-k Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio III. Gazte plana egiteko euskal gazteriaren ahotsa entzun eta kontuan har dezala. 2. EGK-k Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio euskal gazteriak dituen beharrei aurre egiteko Osasun, hezkuntza, Enplegu eta Gizarte politikarako sistema egoki bat eraikitzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala. 3. EGK-k Eusko Legebiltzarrari eskatzen dio abian jarri den Gazte Ponentzian EGK-k era iraunkorrean parte hartzeko mekanismoak abian jartzea, euskal gazteriaren beharrei eta gazteriari zuzendutako neurriei buruz etzabaidatzeko. 4. EGK-k Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Legebiltzarreko Gazte Ponentzia bukatzerakoan, horren ondorioz aterako den txostena oinarri bezala har dezala euskal gazteriaren lege-proposamena...

Read More

EGKko 31. batzarrean Mikel Arreseigor gaztekidea Kontseiluko permanenteko kide hautatu dute

10 Mar, 2012 Euskadiko Gazte Kontseilua

Gazte Abertzaleakek pozez agurtzen du larunbat honetan EGK-k amaitu berri duen 31. Batzarra. Donostiako Deustoko Unibertsitatean bildu dira erakunde ezberdinetako ordezkariak urteroko plana eta kide berrien sarrera, besteak beste, onartzeko. Aurtengo batzarrean Gazte Abertzaleaketik Mikel Arreseigorrek, gazte tolosarra, Bilduko gazte saileko zinegotzia Tolosako udalean, aurkeztu du bere burua Euskadiko Gazte Kontseiluko permanentean zeuden hutsuneetariko bat betetzeko. EGK-REN INGURUAN  IRAKURKETA Gaur egun ematen ari diren murrizketen testuinguruan, Euskadiko Gazte Kontseilua ez da libratzen eta Eusko Jaurlaritzaren eskuetan dagoen artaziaren helburu izan dira. Baina ezin dugu ahaztu EGKri bideratutako aurrekontu guztiek urtez urte murrizketak jasan behar izan dituztela, nonbait gazte programei zuzendutako politikak ez baitute garrantzirik erakunde publikoentzako. Euskadiko Gazte Kontseiluaren balorea gazte zuzendutako politika sektorialak lantzeaz eta babesteaz gain, urteetan gazteekin lanean dihardugun elkarteoi elkar ezagutzeko eta komunikatzeko esparru aske bat eskaini digula da. Zentzu berean, Gazte Abertzaleakeko kideok aurrekoan esan genuen bezala (irakurri Zergatik ez gara elkar aritzen?), elkarlanak dituen berezko baloreak mahai gainean jartzen jarraituko dugu, gazte guztion ideia ezberdinen ezagutza geure lanari, gazte eragileen lanari, zentzu berezia ematen baitio; eta nola ez, Euskal Herriko herrialde desberdinetan jarduten dugunon ezagutza eta esperientzia, aniztasunaren eta elkartasunaren ikurrak bihur daitezke dudarik gabe. Modu honetara EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko gazteok elkartuko gintuen esparru zabal zein askearen eraketa bultzatu eta babestuko dugu. Beraz, eta amaitzeko, Gazte Abertzaleaketik zorionez ospatzen dugu EGK-k gaur batzar hau antolatu izanaz. Erakunde batek duen bizitzeko grina eta indarra bere antolakuntzan eta helburuen lorpenekin erakusten baita. Hori guztia dela eta, Batiste Ezeizaren gidaritzan dagoen taldeari gure esker ona helarazi nahi...

Read More

Zergatik ez gara elkarlanean aritzen?

7 Mar, 2012 Euskadiko Gazte Kontseilua, Gazteria, Iritzia

Guillermo Aranzabal, Alvaro Goñi, Arri Zulaika eta Joseba Bello sinatuta Urteroko Euskadiko Gazte Kontseiluaren asanblada asteburu honetan ospatuko da, martxoak 10. Aurreko urteetan bezala, historia gehiago edo gutxiago dugun erakunde ezberdinetako ordezkariok elkartu egingo gara kontseiluko batzar honetan. Garaiak asko zein gutxi alda daitezke, baina inori ez zaio ahaztuko azken urteetan heldutako aldaketa politikoen zurrunbilo hauekin nabari ahal izan diren aldaketak gogor eutsi dion gizarte baten lanarengatik etorri izan direla. Eta bereziki bere eragile nagusiengatik, gazteria, urteetan zehar gogor ekin diona. Ez gara okertuko. Euskal Herriko gazteek izan eta izaten ari dira itsasontzi hau abian mantentzeaz arduratzen ari direnak, itsasontzi hau lan egiten mantendu dezan; eta ez izan zalantzarik, gazteria bere lanean jarraituko du, ardatz politiko esterilak inposatu nahi diguten gazteei zuzendutako politikak baino urrunago doan espazio bat eraikitzeko, zeinetan gazteok parte hartze zuzenago eta justuago bat praktikan jar izango dugun. Azken honengatik, EGKren asanblada honen aurrean Gazte Abertzaleaketik elkarlanerako espazioen garapenean eta Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko elkarlanean sinesten dugu. Ulergaitza da gaur egun organismo baten barruan, Euskal Herriko gazte guztien sentsibilitate eta ideiak batzen dituen kontseilurik ez egotea. Hainbatetan ikusi ahal izan den bezala, herrialdeak banatzen dituzten diferentzia administratiboak alde batera utzita, Pirineoetako alde bietan aurki ditzakegun gazte ezberdinen elkartasuna, edo Altsasun dagoen osina sinestarazi nahi diguten baino harago , interesgarria izango litzateke Nafarroako eta Iparraldeko gazteriarekin elkarlanerako mekanismoak planteatzea, sistema neoliberalean gertatzen ari diren mugimenduen aurrean talde justu eta solidario bat eratzeko. Argi eta garbi esan behar dugu: gazteriaren parte hartzea funtsezkoa da, dibertsitatea eta kulturaren bidez sozializazioari bidea irekitzen dio, gizarte baketsu eta justu baten eraketan lagunduz. Zergatik ez dugu gure inguru kulturaleko beste lurraldeekin elkarlanerako organismo baten osaketa aukeratzen? Hausnarketa honetan oinarriturik, Gazte Abertzaleaketik xede amankomunak dituzten lurraldeen arteko kontseilu baten eraketan sinesten dugu, era eraginkor batean Euskal Herriko erakundeek duten antolatzeko behar nazionalari aurre egiteko, era solidario batean estatu baketsu baterantz lan egiteko, irekia eta independentea. Ez litzateke saiatzen den lehen aldia izango, baina oraingoa inoiz izandako egoera pribilegiatuena dugu. Euskal Herriko Gazte Kontseilu berria, gazteentzat nahi handia izateaz gain, bide berriak garatzeko aukera da, zeinetan lurralde guztietako gazteria eztabaidatzeko, hausnartzeko eta, bereziki, gazteriaren gainean dagoen krisiaren betiereko itzalarekin amaitzeko aukerak proposatzeko aukera...

Read More

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren alde

15 Mar, 2011 Euskadiko Gazte Kontseilua

Gaur goizean EGK-k, osatzen dugun eragileok, zein kanpo dauden beste eragile batzuk, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren alde atera gara prentsaurreko batean. Sinatu dugun manifestua hurrengoa izan da: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren lana arriskuan dago. Elkartegintza sustatzeko eta gazteen bizi-baldintzak hobetzeko lan egiten duen gazte-sare honek murrizketa gogorra jasan du bere aurrekontuan. Azken bi urteetan, Eusko Jaurlaritzak %20an murriztu du gazte-erakundeari ematen dion diru-laguntza nominatiboa. 2009an erkidegoko-exekutiboak 331.000 euro eman zizkion 55 elkartez osatutako plataforma honi eta, hurrengo urtean (alegia, 2010ean), gobernu-taldeak 294.000 eurora murriztu zuen diru-kopurua (hau da, 37.000 eurotan). Ehunekotan, %11,2an gutxitu zuen subentzioa pasa den urtean. Orain, 2011 urtera begira, Jaurlaritzak berriz ere txikitu du kontu-saila; zehazki, iazko 294.000 eurotatik 265.000 eurotara murriztu du laguntza (hots, 29.000 euro gutxiago eman ditu). Azken jaitsiera honek beste %9,7ko jaitsiera suposatu du diru-laguntza honetan. Guztira, beraz, ordura arteko aurrekontuaren bostena ukatu dio euskal Administrazioak EGK-ri. Testuinguru honetan, gazteria-sareak bere gastuak murrizteko neurri sendoak hartu ditu. Bere proiektuak erabat mugatu behar izan ditu, eta lanpostu bat betetzeari uko egin dio. Eta, hala ere, 24.727 euroko defizitarekin hasi du urtea. Beste era batera esanda: ia 25.000 euro falta zaizkio bere lana aurrera eraman ahal izateko. Gazteriaren Kontseiluaren ustez, krisi ekonomikoa ez da murrizketa honentzat azalpen nahikoa. Aitzitik, borondate politikoa falta dela uste du EGK-k; alegia, gazte-plataforma honen ereduaren aldeko apustua falta dela. Apustu-eza hau beste maila batzuetan ere nabaritzen da. Horren erakusle izan daiteke Gazteria Lege berri baterako zirriborroa: arau horren proiektuak Gazteria Institutu edo Erakunde bat sortzea aurreikusten du, EGK-ren papera zein izango litzatekeen zehaztu gabe. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak bere izaera juridikoa aldatzeko eskatu dio Gazteriaren Kontseiluari, bai eta erakundearen jarduera arautzen duten Legea eta dekretua aldatzeko proposatu ere (aldaketa horiek EGK-ren funtzionamenduaren gainean eragina izan dezaketeelarik). Egoera honen aurrean, dokumentu hau izenpetzen dugun elkarte, kolektibo eta gizarte mugimenduek honakoa adierazi nahi dugu: – Ez gatoz bat Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren diru-laguntzari egindako murrizketarekin. – Gazte-elkarteen plataforma honen funtzionamendu autonomo eta batzarbidezkoaren aldeko apustua egiten dugu. – Elkartegintza sustatzeko; pertsona gazteek gazte izateagatik bizi dituzten bizibaldintzak hobetzeko; politika publikoetan gazteria-ikuspegia txertatzeko; eta gazteak gizartearen subjektu aktibo eta eragile eraldatzaile izan daitezen Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egiten duen lana babesten...

Read More