slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Euskal-Herria

NATOren inguruko erreferendumaren 25. urteurrenean… Independentzia!!

13 Mar, 2011 Euskal-Herria

Egun hauetan ezin ditugu ahaztu hego Euskal Herrian historikoak izan ziren memento batzuei erreferentzia egitea. Duela egun batzuk derrigorrezko soldadutza ezabatu izanaren 10. urteurrena bete zen eta martxoaren 12 honetan betetzen dira NATOn sartzeko erreferendumaren 25 urteurrena ospatu da. Gogorarazi behar dugu Estatu Espainiarra 1981eko urriaren 29tik erakunde militar horren kide zela gogorazi behar dugu (Parlamentuan PNV, UCD, CiU eta Alianza Popularrek horrela onartuta) eta bozketa bertan soilik partehartze horren inguruko iritzia galdetzen zela. Gogoratu, ezetza gailendu balitz ere, PSOEko gobernuak ez zuela zertan errespetatu behar, izan ere galdeketak izaera kontsultiboa besterik ez zuen (ez loteslea, Espainiako Erreinuko Konstituzioaren 92. Artikuluari jarraiki). Horrelakoa da demokrazia Espainian, dena herriarentzat, baina herririk gabe. Desitxuratzea eta baietzaren aldeko monopolio komunikatiboak markatu zuen kanpaina baten ondoren, Euskal Herria “Ez” batekin esnatu zuen hurrengo egunean, Espainiar Estatuan gailendu zen “Bai”-ari kontrajarrita. Euskal Herriak apustu garbia egin zuen antimilitarismoarengatik. Ezaguna da EAJ barnean egondako liskarrak, zeinetan Carlos Garaikoetxea Lehendakariaren jarrerek ezetzera bultzatzen zuten gure herria, aldekoa bozkaren babesle sutsua zen Arzallusekin kontrajarrita. Beste garai batzuk ziren. Beste garai batzuk zeinetan euskal gazteria europar erreferente bihurtu zen derrigorrezko soldadutzari intsumisioa egiteagatik eta Espainiako ejertzitoan parte hartzeari uko egiteagatik. Garai zailak ziren zeinetan Euskal Herriko gazteak oztopo guztiei aurre egin behar izan zieten, prozesatuak eta kartzelaratuak izan zirelarik. Hemendik omenaldi bat egin nahi diegu euskal antimilitarista guztiei, ez soilik praktikan intsumiso izan zirenei, baita kaletik eta erakundeetatik sistema eraldatzea lortu zutenei, zalantzarik gabe gaur egungo gai askotan behar den indar eraldatzaile horretarako erreferenteak dira. Zenbaitzuk diote behin NATOn ez-parte hartzeko proposamena garaitua izanda, Euskal Herriko gehiengoaren iritziaren aurka bazen ere, guztiengatik asumitu beharra dagoela eta ezin direla duela 25 urte hartutako erabakiak zalantzan jarri. Eta baieztapen horren aurrean, Gazte Abertzaleaketik “ez eta mila aldiz ez” diogu”. Gure zergekin, aitortzen ez dugun estatu baten parte hartzegatik ordaintzen dugun kupoa, ezin da finantzatu teorikoki helburu defentsiboa duen egitura militar bat, zeina aktibatu den bakoitzean beste batzuk erasotzeko eta sufrimendu gehiago sortzeko izan den. Dagoeneko ez dugu berriz NATOen parte hartzearen inguruan galdeketarik nahi, orain askatasunean erabaki nahi duguna da Madril eta Pariseko erabakiei loturik jarraitu nahi dugun ala ez. Bitartean Hegoaldean Eusko Jaurlaritzak bere kuota estatuari ordaintzen jarraitzen du, kupo bidez, NATOren banderaren azpian borroka berriei ekin eta sufrimendu...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gernikako akordioa babesten du

26 Ira, 2010 Bakebidean, Euskal-Herria

2010ko irailaren 25ean Gernikako herri historikoan, Gazte Abertzaleakek bere zigilua jarri nahi zuen bakegintzarako jorratzen ari den bideko beste gune batean. Eusko Alkartasunako gazte ugari bildu zituen taldetxoak, Maider Carrere eta Haritz Perez, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia eta Antolakuntza Idazkaria buru agertu ziren, egunaren garrantziak arduratutaz. Idazkari Nagusi gazteak, Euskaldunan sinatutako “Lortu arte”-n egin zuen bezala, honetan ere oholtzara igo zen bere sinaduraren bitartez Gazte Abertzaleakek Eusko Alkartasunak Euskal Herrian sustatu duen  elkar ulertze eta konpontze prozesuari bere babes osoa emateko. Era berean, gure erakundetik, mugimendu garrantzitsu honetan parte hartu duten beste eragileei ere gure zorionak eta esker ona helarazi nahi diegu. Gazte Abertzaleakeko kideok, GaztEHerriko kide garen moduan, prozesu honen bultzatzaieleetariko bat izango gara, oso garrantzitsua deritzogulako elkar ulertzearen inguruan gure esfortzu guztiak biltzea Euskal Herria bakerako eta independentziaren bidean jar dezagun behingoz. Atzo sinatutako agiria helbide honetan aurki dezakezue:...

Read More

Alkartasun Eguna 2010: “Ez dugu beste biderik, gehitu entzuteko, eta jarduera horrek elkar ulertzeko bide berriak irekitzea.”

21 Ira, 2010 Euskal-Herria

Eguerdion lagunak, Eskerrik asko urte batez gehiago gurekin egoteagatik. Lagunak, gaur Donostian egonik, nire hirian, ezin naiz alaiago egon. Eta espero dut ere zuek egun honetan, etxean bezala sentitzea donostiarron artean. Gaur festa eguna dugu. Gure alderdia sortu zeneko festa dugu gaurkoa. Gaur ez dut gauza txarretaz hitzegingo, ez, gaur ez naiz ariko nazio eraikuntzan oztopo diren harrietaz, gure herriaren etorkizunean urratsen traba direnak, edo honen eraldaketa zailtzen digunaz. Gaur ez dut hitzegingo gobernu desberdinek sustatutako krisialditaz; ez dut hitzegingo krisialdi honen barnean, gobernu hauek ere bankuei emandako diru guztiaz. Ez dut hitzegingo langabezian dauden milaka lagunetaz; ezta ere gazteok lan duina lortzeko ditugun zailtasunetaz, gure oinarrizko beharrak asetzeko haina izateaz… ez dut inola ere hitzegingo duintasun minimo batekin mundu honetan gazte izatearen utopiaz; ez dut hitzegingo gai militarretan egindako gastuaren izatea, gure gizarte ongizatea jokuan dagoenean; atxiloketaz eta ilegalizazioetaz ez dut hitzegingo ezta ere… ni bezalako gazte atxilotuetaz, epaiketen esperoan, aldez aurretik gizarteak epaitu dituztenak; ez dut hitzegingo, ez, belaunaldi oso baten zapuztearen erantzuleetaz… ez, gaur jai giroan gaude, eta ez dut hitzegingo Euskal Herria Estatua izateko jarri dizkioten oztopo guztiekin sentitzen duen bihotza barneko tristezia. Duela urtebete, Iruñan, argi eta garbi Nafarroari “bai” esan genion, Euskal Herriari “bai” esaten diogulako. Eta “baiezkoa” eman genion ere indar guztiak batzeari, Euskal Herria den baserri honen eraikitzea jarrai zetzan; oztopoak gaindituz, gure alkartasunaren izpia txoko guztietatik barreiatuko da. Eta lortu arte ibiliko gara. Bai horixe! Eta “bai” horren barnean, gazte garenoi eta atzetik datozen belaunaldiei ere, “bai” esan genion, Euskal Herriko etorkizuna ezin delako beste modu batean planteatu: gaztez osatutako herri batek etorkizuna duelako GaztEHerriari “bai” esan genion. Aurten Gazte Abertzaleakeko kideok, Eusko Alkartasunaren urratsa jarraikiz, bide berriak ireki ditugu. Independentziara eramaten gaituzten bide berriak. Urte honetan zehar euskal gazte independentisten artean alkartasun eta konpromezu gunea sortuz joan gara, GaztEHerria horrentzat sorleku izan behar duena. Kasuak kasu, esperientzia traumatikoetatik abiatuta, pausoz pauso banatzen gintuena alde batera utzi dugu eta batzen gaituenari garrantzia emanez, herriarekiko elkarlana sustatu dugu. Baketsu eta langile gure aldarrikapenetan; zintzoak eta leialak, gure jarreran. Horiek izan dira Gazte Abertzaleaken lanaren ezaugarriak urte oso honetan. Gazte Abertzaleakek Euskal Herriko laberinto honetatik ateratzeko egindako lanek oinarri baketsua, jarraia, zintzoa eta leiala izan dute. Argi eta garbi izan dezagun lagunak,...

Read More