slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Euskara

Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

3 Abe, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Euskara

Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, guztiok eman behar diogu arnasa egunero, euskaraz hitz egiten eta euskaraz bizitzen. Gure egunerokotasunean eta gure bizitzako txoko eta une guztietan konpartitzeko altxorra da. Euskaldunen artean zabaltzeko ahotsa eta baita ongi ez dakienarekin mihia astintzeko aitzakia ere. Euskara, bere erabilera eta sasoiaren egoera anitza eta desorekatua den arren, Euskal Herri osoko biztanleok konpartitzen dugun hizkuntza bakarra da, euskaldun egiten gaituen funtsezko ezaugarria. Gaur egun orain dela 20 urte baino elebidun gehiago dago Euskal Herrian. Igoera hau bereziki euskaldun gutxiko zonetan nabaritu bada ere, notizia ez da guztiz ona izan: eremu euskaldunetan euskararen erabilera gutxiagotu egin da. Gure hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazi, eta hau politika normalizatzaile kaskarren errua da. Hala ere, euskarari arnasa ematea gure eskuetan dago. Aurtengo abenduaren 3an eta urteko gainontzeko 364 egunetan denok egin beharko genuke ahalegin berezia euskaraz: ikastetxean eta lanean, etxean eta kalean, tabernan eta sare sozialetan, lagunekin eta familiarekin. Erabilerak emango baitio euskarari bizia eta behar duen indarra. Euskararen alde egin daitekeen aldarririk argiena, ekintzarik biziena eta manifestaziorik ozenena al denik eta gehiena erabiltzea da. Euskara da euskaldun egiten gaituena! Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu munduaren aurrean gizonki azaldu. Baldin gure zainetan odolik badegu Euskaldunak euskeraz hitz egin behar degu. Zein hizkuntza ederra euskera guria inun ez det aurkitzen beste bat hobia usai goxondun hizkuntz txukun ta argia, biraorikan ez duan hizketa garbia Gora euskara maitea zoragarriena euskalduen artean maitagarriena. Munduan sortu zanik hikuntzik zaharrena, gora ta gora euskaldunak eta gure euskara. Eman #EuskarariArnasa, bizi zaitez...

Read More

Gazte Abertzaleakek bat egiten du Nafarroan euskararen zonifikazioa bertan behera uzteko Kontseiluaren eskakizunarekin

26 Ots, 2017 Adierazpena, Euskara, Nafarroa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek beti egin du euskararen aldeko defentsa sutsua eta, Euskararen Eguna ospatzea ez ezik, eguneroko lanabesa dugu gazte erakundean. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, guztiok eman behar diogu arnasa egunero, euskaraz hitz egiten eta euskaraz bizitzen. Euskara, bere erabilera eta sasoiaren egoera anitza eta desorekatua den arren, Euskal Herri osoko biztanleok konpartitzen dugun hizkuntza bakarra da, euskaldun egiten gaituen funtsezko ezaugarria. Hori dela eta Gazte Abertzaleakek bat egiten du gaur Kontseiluak aldaketaren alderdiei plazaratu dien eskakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko alderdiei 2011ko Euskararen Legea ordezkatzeko erakutsi zuten adostasuna berreraikitzeko eskatu die Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak gaur Iruñeko Kondestable jauregian: “Zonifikazioa gaindituko duen lege berria egiteko garaia da, eta ez zirrikituak bilatzen aritzekoa”. Halaber, euskararen ofizialtasuna nafar lurralde osora zabaltzeko udalen eskaria partekatzen dutela azaldu du Bilbaok. Hala ere, “gogorarazi nahi diegu udalei eremu mistoak ez diela hizkuntza aukera berdintasuna bermatzen herritarrei eta ez dituela ondorioz, hizkuntza-eskubideak bermatzen. Eta euskararen normalizazioaren aldeko neurri eragingarriak hartzera gonbidatu nahi ditugu. Horretarako bidelagun izango gaituzte”. Euskara, euskaldun egiten gaituen hizkuntza izanik, herri nortasuna indartzen duen lanabesa eta administrazio zatiketa anitzetatik at gelditzen den nortasun zeinua da gazte erakundearen ustez. Euskararen herria posible egiten duena da, eta hori ardatz izanik, Kontseiluaren eskakizunarekin batera Gazte Abertzaleakek Nafarroako Gobernua eta Parlamentuko alderdi aurrerakoiak ausartak izatera premiatzen du. 1986ko Euskararen Legea garaitzeko momentu egokiena da, aldaketaren alderdien eskutik Lege aldaketa eremu mistoaren zabaltzean geratzea ez da nahikoa, lingua navarrorum-a nafar guztientzat berreskuratzeko garaia da Kontseiluaren...

Read More

Euskara sustatzen, puntuEUS zabaltzen

16 Urt, 2015 Euskara, kultura

Gazte Abertzaleak euskal kultura eta hizkuntza babesten du eta gure altxorrak hobeto zaintzeko eta munduan zabaltzeko asmoz, lau haizeetara ohorez adierazten dugu guk ere azkenean puntuEUS garala. Euskara itsaso urdin eta zabala den bitartean, Internetez ere nabigatu nahi degu...

Read More

Gure babesa Kaskarotenea ikastolari! Larunbatean danok Ziburura!

3 Aza, 2014 Euskara

Euskal Herriko hainbat eragilek babesa eman diogu Ziburuko Kaskarotenea ikastolari, eta ikastolek azaroaren 8rako Ziburun antolatu duten manifestaziora joateko deia egiten dugu. Jarraian adostutako idatzia: Kezka handiz ikusten ari gara azken hilabeteotan guztiotan, Ipar Euskal Herrian ikastolen garapena eragozteko hainbat lekutatik iristen ari diren ekimenak. Hain justu, Seaskako ikastolek jauzi kualitatibo eta kuantitaboa egin duten garaian; jaiotza tasek behera egin duten arren, ikastoletako matrikulazioek gora egin dutenean; ikastoletan haurrak matrikulatzen dituzten gurasoen profila dagoeneko askotarikoa denean, ez direnean soilik euskal militante sutsuak; Ipar Euskal Herrian eragile eta alderdi politiko ia guztiek ikastolari sostengua ematen diotenean. Iragan ikasturtean Hendaiako eta Beskoitzeko ikastolak jarri zituzten jomugan. Prefetak eta suprefetak Falloux lege zaharkitua tiraderatik atera, eta hura astinduz, bi ikastola horiek eta Seaskako beste guztiak mehatxupean jarri zituzten. Zorionez, atzera egin zuten, baina egoera ez zen lehengoratu; aitzitik, mehatxu hori une oro erabiltzeko ateak zabalik dirau. Aurtengo ikasturtean, berriz, auzapez bat da Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aurka ekin diona, nola ekin gainera: ikastola auzitara eramanez, ura eta argindarra eteteko mehatxu eginez, eta, orain, ikastola husteko polizia indarrak ere erabiliko dituela ohartaraziz. Gainera, epaileak ezarritako eguneko ehun euroko isuna ez zaio aski, eta eguneko laurehun eurokoa eskatu du. Badakigu afera honen muinean euskararen ofizialtasun eza dagoela, eta ikastoletan, zehazki, ikastolentzako lege baten falta. Baina, horrekin batera, uste dugu badela garaia eraso hauek guztiak amaitzeko, eta era berean, badela garaia eraso hauei guztiei erantzuteko. Horregatik bat egiten dugu Euskal Herriko ikastolen komunitateak gaur zortzi adierazitakoarekin: hau ez da ikastola bakar baten aurkako erasoa, ezta ikastolen aurkako erasoa ere soilik; hau, euskarari, euskal kulturari, euskaraz bizi nahi duen herri bati egiten zaion erasoa da. Horregatik uste dugu, iragan ostiralean ikastolen komunitateak esan bezala, erakunde eta eragileok ere badugula erantzukizuna afera honetan, eta orduan luzatu ziguten eskaerari erantzutera gatoz. Neurri horretako erasoak, izan ere, neurri bereko erantzuna behar baitu: Ziburuko auzapezak zehazki, baina baita haren moduko ekinbideak egiten dituztenek, ikusi behar dute aurrean ez dituztela Kaskaroteneko hamahiru haurren gurasoak bakarrik, edo ikastolak bakarrik. Aitzitik, euskaraz bizi nahi duen herri bat, euskaraz bizi nahi dugun herritar guztiak gaudela ikusi behar dute. Hori dela-eta bat egiten dugu ikastolen deiarekin, eta herritarrak bat egitera deitzen ditugu azaroaren 8an, larunbatez, arratsaldeko lauetan, Ziburuko kaleetan egingo den manifestazioarekin. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskal...

Read More

Gaztekideok Euskararen Bihozfera eraikitzen lagunduko dugu!

31 maiatza, 2014 Euskara

Bihar hitzordu garrantzitsua dugu euskaldun orok baina bizkaitar euskaldunok bereziki. Ezkerraldea utzi eta euskararen aldeko bidai honen hurrengo geralekua Urdaibai egokitu zaigu, Gernikan hain zuzen. Jai eta euskara giroan murgiltzeko asmoz, gaztekideok parte hartuko dugu Bizkaiko Ikastolen festa honetan. Pasa den urtean aldapak leuntzen lagundu genuen Portugaleten, aurten “Euskararen Bihozfera” eraikitzen lagunduko dugu Gernikan. Busturialdean euskararen etxeko zimenduak eraikita dauden arren, egon badago lana etxe hori bukatzeko eta denon artean euskaraz alai bizitzeko. Kokapena ere, ezin hobea. Urdaibai Biosferaren erdian, naturarekin eta euskararekin gozatzeko aukera bikaina izango dugu familia edota lagunen artean. Jaia eta aldarrikapena batu egingo dira bihar eta gu han egongo gara! Gora Bizkaiko Ikastolen jaia! GORA...

Read More

Euskara eta euskal kulturan murgilduriko Hezkuntza Sistema Propioaren alde! Gora Euskal Eskola publikoa!

31 maiatza, 2014 Euskara, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak beti egon da Euskal Eskola publiko baten alde, baina orain bai estatu espainoletik bai Eusko Jaurlaritzatik jasaten ari garen murrizketen ondorioz, inoiz baino gehiago baharrezkoa da euskal eskola publiko eta indartsua eraikitzea, euskal hezkuntza eredua eta hizkuntza propioa bermatuko dituena. Horixe izango baita azken urteotan gure ereduaren aurka jasaten ari garen erasorik bortzitzenei aurre egiteko tresnarik eraginkorrena, Hezkuntzako aurrekontuen murrizketei nahiz LOMCEren inposaketei alegia. Gaur egun eskola publikoa Euskal Herriko herri guztietan bermatuta dagoela pentsatu arren, oraindik egon badaude herri asko non heziketa publikorako eskubidea bermatuta ez dagoen, esate baterako Sopuertan. Enkarterriko herri horretako haurrek haur hezkuntza zerbitzua bermatuta badute ere, hazi ahala ez dute lehen hezkuntzan euskal eskola publikoan matrikulatzeko aukerarik. Eskualde horretan, Enkarterrietan, soilik biztanleen % 2 mintzatzen da euskaraz, baina aurtengo euskal eskola publikoaren jaiko leloak dioen bezala pixkanaka-pixkanaka “Gorantz goaz”, gero eta gehiago baikara euskaraz jakiteaz gain euskaraz mintzatzen garenok, baina datuek erakusten digute oraindik asko dagoela egiteko, bai eskualde horretan bai Euskal Herrian osoan ere. Horregatik, Gazte Abertzaleak-eko kideok datorren igandean, ekainaren 1ean Balmasedan izango den Euskal Eskola Publikoaren jaian egongo gara, ilusioz beteta, Enkarterrietan ere gorantz joatea nahi...

Read More